BILBOKO UDALAK LAGUNTZA ZUZEN GEHIAGO EMANGO DITU HIRIKO TURISMOAREN SEKTOREARI LAGUNTZEKO

Bilboko Udalak hiriko turismoaren sektoreari zuzendutako laguntza zuzenen beste deialdi bat onetsi berri du. Izan ere, COVID-19aren osasun-krisiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat da.

Laguntzen poltsak, guztira, 268.000 euro bilduko ditu, eta Bilboko udalerriko turismo-sektoreko pertsona fisiko (autonomoak edo profesionalak, ondasun-erkidegoen bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo juridiko, mikroenpresa edo ETE guztiek parte hartu ahal izango dute: turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidariak eta bitartekaritzako turismo-enpresak.

Zenbatekoak langileen kopuruaren arabera emango dira, eta 1.000 euro, 1.250 euro edo 1.500 eurokoak izango dira. Beste mota batzuetako dirulaguntzen osagarriak izango dira.

Laguntzen banakapena

  • 1-9 langile dituzten establezimenduak: MILA EURO (1.000,00 €).
  • 9 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EURO (1.250,00 €).
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: MILA ETA BOSTEHUN EURO (1.500,00 €).

Laguntzak eskuratzeko epea eta modua —telematikoki http://www.bilbaoaurrera.eus– estekaren bitartez— datorren hilabetean aktibatuko dira.

Era berean, eskabide bat aurkeztu ahal izango da lantoki edo establezimendu bakoitzeko, enpresa bakarrak bat baino gehiago izan arren. Enpresek establezimendu edo lantoki bakoitzerako eskatu ahal izango dituzte laguntzak, bakoitzari dagokion eskabidea aurkeztuta.

Azken berriak