BILBOKO UDALAK JARRIKO DU ABIAN, COVIDI AURRE EGITEKO 2021EKO “MERKATARITZAKO BILBAO BONUAK” DERITZON KANPAINA BERRIA

  1. Kanpaina apirilaren 13an, hasiko da. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasiko da.
  2. Kanpaina berriak berrikuntza nabarmenak ditu. Berrikuntza horien artean, eta iazko arrakastaren ondoren, bonu gehiago (64.115) jarriko ditu zirkulazioan, Udalak milioi bat euroko inbertsioa eginda; horrek 4,4 milioi euroko negozio-bolumena suposatuko du hirian. Gainera, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola irudi pertsonaleko zerbitzuak (ile-apainketa, estetika, masajeak), argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak.
  3. Bonuak berriz ere 30 eurokoak izango dira (15 euro Udalak jarriko ditu eta beste 15 erosleak). Berrikuntza gisa, 65 urtetik gorako pertsonek dendetan bertan erosi ahal izango dituzte bonuak, hedabide digitalak erabiltzen ez dituzten kolektiboengana ere iriste aldera.

Arestion esan bezala, saltokiei atxikitzeko hasiera-data apirilaren 13an abiarazi zen, modu jarraituan. Alta emateko plataforma aurreko kanpainako bera da, www.bonobilbao.eus, programa honetarako berariaz egindako webgune erraza, eta, horrezaz gainera, datu guztiak bertan izango ditu (erositako bonuak, trukatutakoak, likidatutakoak…).

Udalaren edo erakundeen arteko 2020ko kanpainari atxikita daudenentzat, ez da beharrezkoa izango beste alta oso bat egitea; izan ere, esteka bat duen mezu elektroniko bat jasoko dute Bono Bilbaoren baldintza berriak onartzeko eta datuak betetzeko/eguneratzeko.

Gogoratu behar da, halaber, Bilbon hainbat establezimendu dituzten eta IFK bakarra duten negozioen kasuan, guztiak banaka atxiki ahal izango direla.

Eskuratze/trukatze data eta bonu kopurua

Bonuak erosteko eta trukatzeko data maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da (edo bonuak agortu arte). Kanpaina udaberriko denboraldian zentralizatzeko ALDI LABURRAGOA da -beste berrikuntzetako bat-.

NAN bakoitzeko bonu kopuruari dagokionez, orain 5 erosi ahal izango dira (aurreko kanpainan 20 ziren, merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoko lau faseetarako banatuta; azken hori oraindik aktibatu gabe dago).

Era berean, erosketa-txartel bakoitzeko, gehienez 4 bonu eskuratu ahal izango dira. Jakina denez, erosketa egiteko unean, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du, edo, hala badagokio, inprimatuta entregatu. Gainera, Bilbao Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.

Establezimenduei doakienez, muga 150 bonukoa da.

Azken berriak

Lanbidek hainbat laguntza-deialdi argitaratu ditu

Azken egunetan, Lanbidek hainbat laguntza-lerro argitaratu ditu: 2021eko laguntza-deialdia, iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAEko lantokietan kontratatzeko Euskal...