BILBOKO ALDE ZAHARRAREN MERKATARITZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Bilbao Ekintzak Bilboko Zazpi Kaleetako txikizkako merkataritza-sektoreari berariazko laguntza emateko programa abiarazi du, ekintzailetza babesteko, negozio berriak sortzea bultzatzeko eta errazteko, bai eta martxan dauden saltokiak hobetzea sustatzeko eta laguntzeko ere. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 7an hasiko da eta 2019ko azaroaren 15ean amaituko da.

Besteak beste, hauexek dira diruz lagunduko diren gastuak: ekipamendua, altzariak eta makinak erostea; komunikazioa eta publizitatea; eta informatizazioa eta garapen teknologikoa.

Gastuen edo inbertsioen % 50 ordaindu ahal izango da dirulaguntzekin.

Azken berriak