Bikoiztu egingo dira ibilgailu efizienteentzako laguntzak

Ibilgailuak berritzera bideratutako Energiaren Euskal Erakundearen laguntza-programak bere hasierako hornidura bikoiztu egingo du 10 M€-ko azken aurrekontura iristeko.

Renoveren zabaltze hori atzeraeraginez aplikatuko da oinarrietan ezarritako baldintza beretan 2020ko urtarrilaren 30etik aurrera egindako eta fakturatutako jardun guztietarako, efizientzia handiko eta A energia-sailkapeneko erregai-ibilgailuek (gasolina edo gasolioa) jasoko duten zenbatekoa handituko bada ere, hasieran aurreikusitako 1.000€-ko zenbatekoaren ordez guztira 2.000€-ko laguntza jasoko baitute. Gehitu egingo dira, halaber, gas bidezko ibilgailuei (GNK eta PGL) eta hibrido ez-entxufagarriei emango zaizkien laguntzak. Era berean, laguntzen zenbateko handienari eutsiko zaio ibilgailu elektrikoentzat, hibrido entxufagarrientzat eta hidrogenozkoentzat. Urtarrilaz geroztik jada emandako laguntzei ere egingo zaie doikuntza hori.

Berritasun gisa, 0 km-koak deitutako ibilgailuek ere dirulaguntza jaso ahalko dute ibilgailu berrien baldintza beretan honako eskakizun hauek betetzen badituzte:

  • Lehenengo matrikulazioko egoeran egotea.
  • Ibilgailuen kontzesionario baten jabetzakoak izatea.
  • Aurretik dirulaguntzarik ez jaso izana.
  • Kilometro-kontagailuan ikusgai dagoen kilometro kopurua 100dik beherakoa

Taula: Ibilgailu berri bakoitzeko edo baldintzak betetzen dituen 0 Km-ko ibilgailu bakoitzeko laguntzak:

Ibilgailu mota
Laguntzaren zenbatekoa
Ibilgailu arin elektriko purua
3.000 €
Ibilgailu arin hibrido entxufagarria edo autonomia zabalduko elektrikoa
2.500 €
Ibilgailu arin hibrido ez-entxufagarria
2.250 €
Gas natural bidezko ibilgailu arina
2.000 €
Hidrogenozko ibilgailu arina
3.000 €
PGL bidezko ibilgailu arina
2.000 €
A energia klaseko gasolinazko edo gasoliozko M1 kategoriako ibilgailu turismoa
2.000 €
GMB*>2.500 kg-ko eta BEG > 114 gr CO2/km-ko gasolinazko edo gasoliozko furgoneta, N1 ibilgailuak
2.000 €
GMB*=<2.500 kg-ko eta BEG > 184 gr CO2/km-ko gasolinazko edo gasoliozko furgoneta, N1 ibilgailuak
2.000 €

*Gehieneko Masa Baimendua (GMB)

Eskatzaileek laguntza jaso dezaten nahitaez ordeztu behar dira efizientzia txikiko ibilgailu zaharrak –txatar bihurtu beharko dira betiere– eta haien lekuan energia-kalifikazio handieneko (A) ibilgailuak hartu gasolinazko edo gasoliozko turismoen kasuan, baita BEG (Berotegi Efektuko Gasak) emisioen maila txikiko gasolinazko edo gasoliozko furgonetei dagokienez ere, edo energia alternatibo bidez elikatutakoei dagokienez halaber, elektrikoak, hibridoak, gasezkoak edo hidrogenozkoak direla ere.

Aurrekontua agortzean amaituko da programa hau, edo 2020ko urriaren 31n gehienez ere.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....