Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) nahitaezkoa da jada pertsona juridikoen kasuan

2016ko urritik, pertsonalitate juridiko propioa duten enpresek beren ibilgailuekin loturiko jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren (BHEaren) bidez soilik jasoko dituzte. Jakinarazpen elektroniko bidezko sistema bat da, eta posta helbidea ordezkatuko du. Oraingoz, partikularren kasuan aukerakoa da, baina enpresa horientzat nahitaezkoa.

Horrela, zehapen-prozedurekin, ibilgailuen azterketa teknikoarekin edo enpresa-ibilgailuen aseguruen iraungitzearekin loturiko jakinarazpen guztiak kanal horren bitartez soilik egingo dira, nahitaez. Gainera, ibilgailu bat matrikulatzeko edo haren titulartasuna aldatzeko ere beharrezkoa izango da.

BHEan alta eman ondoren (erabat doan da), hori hirugarren batek gestiona dezake ordezkari gisa.

Hori dela eta, enpresa guztiek BHEan alta eman beharko dute ahalik eta azkarren, jakinarazpenak guztiak jasotzeko.

Bideko Helbide Elektronikoaren (BHEaren) inguruko informazio gehiago

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren orrialdea

Estekak jakinarazpen-plataformetara

Hiru plataforma horietako batean alta ematen baduzu, Administrazioek zehapen-prozedurak modu elektronikoan jakinaraziko dizkizute.

 

Azken berriak