BEZaren 2019 urteko aitorpenaren kanpaina Gipuzkoan

2019ko BEZaren urteko aitorpena aurkezteko kanpaina 2020ko urtarrilaren lehen 30 egunen barruan aurkeztu behar da, eta 2020ko urtarrilaren 30ean amaituko da aurkezpen epea.

Nork aurkeztu behar du?

  • Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean egiten dituzten zergadunak: 390 eredua.
  • Jarduerak BEZaren erregimen erraztuan egiten dituzten zergadunak: 391 eredua.
  • Jarduerak BEZaren erregimen orokor eta erraztuan egiten dituzten zergadunak: 392 eredua.
  • BEZaren entitate taldearen erregimen berezia aplikatzen duten zergadunak: 393 – 353 ereduak.

Zer aitortzen da?

Urte osoko datuak aitortu behar dira. Urteko ereduak (390, 391 eta 392) ekitaldiko azken aitorpen-likidaziotzat ere hartzen da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa abenduagatik BEZaren aitorpen-likidaziorik aurkeztea (320, 322, 330 eta 353 ereduak), ezta 4. hiruhilekoagatik ere (300, 310 edo 370 ereduak).

Oharra: zigortuta dago epe barruan ez ordaintzea, nahiz eta ondorengo autolikidazio batean zergapekoek egoera erregularizatu zergaldia berariaz adierazi gabe. Hau da: baldin eta aurreko zergaldietan (aurreko hiruhilekoetan, kasu) sortutako ordainketak ondorengo zergaldi batean metatzen badira (adibidez: 4. hiruhilekoa likidatzeko egiten den urteko aitorpenean), Zergen Foru Arau Orokorrak 195. artikuluaren 7. apartatuan (PDF) jasotako zigorra jarriko da eta ez, ordea, Zergen Foru Arau Orokorrak 27. artikuluan (PDF) epez kanpo ordaintzeagatik jasotako errekargua.

Aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten ez bada zerga urraketa da, eta Zergen Foru Arau Orokorrak 202. artikuluan jasotako zigorra jarriko da.

Kanpainaren berriak

Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat du web gunean, zergadunak informatzeko eta BEZaren urteko aitorpen-likidazioaren aurkezpena errazteko.

2019ko aitorpen-likidazioa 2020ko urtarrilaren lehen 30 egunen barruan aurkeztu behar da, eta 2020ko urtarrilaren 30ean amaituko da aurkezteko epea.

Aitorpena Internetez bidaltzea derrigorrezkoa dute  Ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduan agertzen diren zergapekoak, tramitazio elektronikorako behartutako taldeak zabaltzen dituena.

Enpresa horiek eta aitorpena Internetez aurkeztea aukeratzen duten gainerako zergadunek  ZergaBidea plataforma bidez bidali beharko dute aitorpena.

ITZULTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioetan, badago ikustea zein tramitetan dagoen itzulketa. Gainera, jakin daiteke informazio edo dokumentaziorik errekeritu ote zaion eta, hala bada, errekerimendu hori ikusi.

Interneten bidez aurkeztutako eta ORDAINTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioen kasuan, gerorapen eta zatikapen eskaera ere Internetez egin daiteke.

Aurkezteko modalitateak

Oharra: ITZULTZEKO emaitza duten aitorpenak aurkezten dituztenak: Internet bidezko aurkezpenak tramitazioa azkartzen du.

Azken berriak