BEZa atzerriko eragiketetan (I)

Gero eta ohikoagoa da Europako beste herrialde batzuetan edo erkidegotik kanpo dauden hornitzaileekin edo bezeroekin eragiketak egitea, enpresa komertzial edo produktiboetan batez ere, baina baita zerbitzuetako enpresetan ere, eta horrek BEZaren ohiko funtzionamendua aldatzen du negozio horietan.Artikulu honetan argi eta garbi azaltzen dizugu Europar Batasuneko beste enpresa batzuei saldu eta erosteak zer esan nahi duen eta horrek zer betebehar eragiten dituen, zergen ikuspegitik nahiz egin beharreko izapideei dagokienez.Beste artikulu batean, erosketa- edo salmenta-eragiketa hori EB kanpoko enpresa batekin eginez gero gertatzen dena azalduko dizugu.

BEZa Europar Batasunaren barruko eragiketetan

Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan kokatuta dauden enpresei saldu edo erosteko asmoa baduzu, hau da, ondasun edo zerbitzuen “Europar Batasunaren barruko erosketak” edo “Europar Batasunaren barruko entregak” deiturikoak egin behar badituzu, horiek BEZa ordaintzeko sistema berezi bat bete behar dutela jakin behar duzu. Horregatik, oso garrantzitsua da BEZ eta fakturazio arloan aplikagarria den araudiaren alderdi jakin batzuk ondo ezagutzea, baita Ogasunean izena eman beharra, aurkeztu beharreko aitorpenak eta funtzionamendu praktikoa ere, 349 ereduaren kasuan, adibidez.

Honako hau da garrantzitsuena:

  1. Europar Batasunaren barruko entregak

Horrela izendatzen dira atzerriko bezero bati egindako EB barruko ondasun edo zerbitzuen salmenta-eragiketak.Entrega hori Espainiako lurraldetik kanpo egiten denean eragiketa hori Europar Batasunaren barruko entrega gisa hartzen dela adierazten du legeak eta, beraz, eragiketa horretan ez da BEZik ordaindu behar.Horregatik, igorri beharreko fakturak ez du BEZ barne hartu behar eta, gero, ez da haren aitorpena egin behar.

Dena den, eta salbuespen hori aplikatu ahal izateko, bezeroak bere herrialdeko erkidego barruko eragileen erroldan edo erregistroan alta emanda egon behar du.Hori guztia Ogasunaren web orriko orrialde honetan egiazta dezakezu.Bezeroa Erkidego barruko eragiketen erregistroan ez badago, hura enpresa gisa agertzen ez dela esan nahi du eta, beraz, fakturan BEZa gaineratu behar duzu.Hori izaten da, hain zuzen, beren produktuak Espainiatik kanpo dauden bezero partikularrei bidaltzen dizkieten online denden kasua.Partikularrak direnez, horiek ez daude alta hartuta Erkidego barruko eragiketen erregistroan. Horregatik, fakturan BEZa gehitu behar da, salmenta nazioko bezero bati xedaturik egongo balitz bezala, eta hura hiruhileko BEZ aitorpenean txertatu behar da aitorpen hori egiteko betebeharra baduzu (baliokidetasun-errekarguaren erregimenari atxikita dauden subjektuek aitorpen hori egin behar ez dutela gogorarazi behar dugu).

  1. Europar Batasunaren barruko eskurapenak

Horrela deitzen zaie EB barruko beste herrialde batzuetako enpresei ondasunak edo salgaiak erosteko eragiketei eta enpresa horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak eskaini edo erosteko eragiketei.Europar Batasunaren barruko eragiketetan alta hartu baduzu (erkidegoko hornitzaileari jakinarazi behar zaio egoera hori) BEZik gabeko faktura bat jasoko duzu, baina gero “autolikidazio” bat egin behar duzu. Horretarako, hiruhileko BEZ aitorpena egin eta jasandakoa eta jasanarazitakoa aitortu behar duzu (horrela, ondorioa neutroa izango da, nazioko hornitzaile bati erosiko bazenio bezala), 303 ereduko Europar Batasunaren barruko eragiketei dagozkien laukietan.

Gainera, eragiketa horiek guztiek BEZaren urteko laburpenean agertu behar dute, 390 ereduan alegia, dagozkion laukietan.

Enpresak BEZaren aldizkako aitorpenik egiten ez badu (baliokidetasun-errekarguaren erregimenari atxikita dauden saltokien kasuan, adibidez), 309 eredua erabiliz egin behar da hiruhileko aitorpena. Aurreko kasuan ez bezala, BEZa eta dagokion baliokidetasun-errekargua ordaindu beharko dira, zergaren ikuspegitik, erosketaren kostua nazioko hornitzaile batekin egindakoa bezalakoa izan dadin.

Bestalde, Europar Batasunaren barruko ondasunen entregak edo erosketak nahiz Europar Batasunaren barruko prestazioak edo eskurapenak egin dituzten enpresari eta enpresek 349 eredua edo EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburpena aurkeztu behar dute urtero (edo maizago, egindako eragiketa bolumenaren arabera), hau da, egindako erkidego barneko eragiketen laburpena.

Salmenta azken kontsumitzaileak izango diren partikularrei egiten zaienean, salmentari dagozkion zergak jatorrizko herrialdean ordaindu behar dira, hau da, dagokion BEZa gehitu behar da fakturetan.

Erkidego barruko eragileen erregistroa

Erkidego barruko eragiketak egiten dituzten enpresariek, profesionalek edo enpresek Erkidego barruko eragileen erregistroan izena eman behar dute aldez aurretik. Horrela, BEZ aitorpena egiteko identifikazio fiskaleko zenbaki berezi bat edo Erkidego barruko eragile-zenbakia jasoko dute.

Erkidego barruko eragileen erregistroan alta hartzeko, dagokion atala bete behar da 036 zentsu-ereduan (enpresarien, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuan alta hartu, aldaketak egin eta baja hartzeko atala), enpresariaren jarduera ekonomikoak abiaraziko direla jakinarazteko orduan (aldez aurretik edo izaera eraginkorrarekin) edo bere datuak aldatuz, mota horretako eragiketak egitea aurreikusten duenean.

Europar Batasunaren barneko mota horretako eragiketetan, erkidego barruko salmentak egiten dituen enpresariak edo enpresak behar bezala egiaztatu beharko du, faktura igorri ahal izateko, bezeroa bere herrialdeko Erkidego barruko eragiketen erregistroan izena emanda dagoela. Horretarako, bezero europarraren IFK zuzenean eskatu edo egiaztatu behar da Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren web orriko kontsulta-orri honetan, VIES erroldari buruzkoan.Bezeroa bertan izena eman gabe badago, Espainian aplikatu beharreko BEZ mota zordundu behar da, hura ez baita enpresari gisa hartuko.

Agencia Tributaria

Kudeaketa informatzaile hori Europako Batzordearenweb orri honetan ere egin daiteke.

Comisión Europea

Aitzitik, erosketa egin duen autonomoak edo enpresak Erkidegoaren barruko bere IFZ helarazi behar dio bere hornitzaileari, hark enpresa saltzailearen jatorrizko herrialdeko BEZa aplikatu ez dezan eta, horrela, bere herrialdeko Erregistroan egiaztapena egin dezan.

Edonola ere, erkidegoaren barruko nazioarteko eragiketen kudeaketa nahiko konplexua dela esan behar da; izan ere, sarrerako izaera duen artikulu honetan aurreikusten ez diren hainbat faktorek eta gerta daitezkeen beste araudi-berritasun batzuek eragin dezakete bertan.Horregatik, zalantzarik izanez gero Consulting Pro-k eskaintzen duen doako zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezela gomendatzen dizugu, 900 100 240 telefono-zenbakira deituz edo zure kontsulta formulario honen bidez bidaliz.

Azken berriak