BERRIRO ZABALTZEN DIREN ENPRESEK ABEEE-EI EUTSI AHAL IZANGO DIETE

Deseskalatze ekonomikoa ekainaren amaierara arte luzatuko dela iragarri ostean, honako hau erabaki da: ezinbesteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ABEEE) babesa izango dute enpresek epealdi osoan.

Hala, Lan Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako interpretazio-irizpidearen arabera, lanaldia eteteko edo murrizteko neurriak aplikatzen ari diren enpresek bertan behera utz ditzakete neurri horiek, guztiz edo partzialki, plantilla osoan edo haren zati batean, eta progresiboki egin ahal izango dute, espedientea eragin duten ezinbesteko arrazoiak desagertuz doazen heinean. Era berean, hasieran ezarritako lanaldia eteteko neurria aldatu eta lanaldia murriztera igaro ahal izango dira enpresak. Azken neurri horrek eragin ekonomiko txikiagoa du langileen artean eta, hari esker, enpresek aurre egin ahal izango diete produktuen eskaintza eta eskari gero eta handiagoari.

Horrela, enpresek jarduera osoa edo haren zati bat berreskuratu ahal izango dute, baldin eta langileek euren jarduerari ekiten badiote berriro, lanaldi osoan edo partzialean.

Dokumentazioaren eta prozeduraren inguruko eskakizunei dagokienez, ezinbestekoak bakarrik bete beharko dira. Ildo horretan, enpresak jarduerari ekiten badio berriro, nahikoa izango du baimendutako edo jakinarazitako erregulazio-neurria bertan behera utzi duela jakinaraztea lan-agintaritzari, eta langile bakoitzaren egoeraren berri ematea prestazioak kudeatzen dituen erakundeari. Horrela, koiunturazko neurriak beharrezkoak ez direnean,

Azken berriak