Berankorren fitxategiak: Zer dira?. Nola irten horietatik?

Ondare-kaudimeneko fitxategi batean inskribatuta bazaude ia ezinezkoa da finantza-erakunde baten aldetik mailegu bat lortzea.2008. urtean hasi zen gaur egungo krisialdiaren hasieratik, gero eta pertsona eta enpresa gehiagori ukatu zaie banku-finantziazioa, ondare-kaudimeneko fitxategi batean edo “berankorren” –hala deitzen zaie hizkera arruntean– fitxategi batean inskribatuta egoteagatik.

Eta jakina, mota horretako fitxategietan egote hutsak oso ondorio negatiboak eragiten dizkio gure enpresari. Ikuspegi ekonomikotik, bankuak enpresak eskatu duen kreditua ukatu dezake hura ondare-kaudimeneko edo kredituko fitxategi batean agertzen bada, baita zor duen kantitatea oso txikia bada ere.

Artikulu honetan, mota horretako fitxategiak zer diren azaltzen saiatuko gara, baita fitxategienarduradunei enpresa edo pertsona bat fitxategian sartzeko eskatzen zaizkien baldintzak eta gure enpresa horrelako datu-baseetatik ateratzeko nola jardun behar den ere.

Ondare-kaudimeneko fitxategiak: definizioa

Ondarearen informazio-zerbitzuak eskaintzeko helburua duen eta pertsona edo enpresen diru-betebeharrak betetzeari dagozkion datuak gordetzen dituen enpresa batek sortu edo mantentzen duen fitxategia da ondare-kaudimeneko fitxategia.

Horiek behar bezala arautzen dira datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 29. artikuluan, datu pertsonalak babesteari buruzko lege organikoa arautzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko 37. artikulutik 44. artikulura, eta ondare-kaudimenari eta kreditu-kaudimenari buruzko informazio-zerbitzuak eskaintzeari buruzko datuak babesteko agentziaren martxoaren 1eko 1/1995 Aginduan.

Mota horretako fitxategiek pertsona edo enpresa batek momentu jakin batean bere kreditu-premiei aurre egiteko duen ondare-kaudimenari eta gaitasun ekonomikoari buruzko informazioa eskaintzen dute.

Datuak babesteko agentziaren 2001eko urtarrilaren 22ko Ebazpenean argi eta garbi adierazten den moduan, mota horretako fitxategiek finantza-sistema eta, oro har, ekonomia babesten laguntzen dute, “batetik, finantza-erakundeek beren bezeroen kaudimena ezagutzeaz gain, horien artean berankorrak direnak eta horiek zor duten kantitatea jakin dezaketelako eta, bestetik, enpresei informazioa eman diezaieketelako, enpresa txikiei eta ertainei bereziki, bezeroek beren betebeharrak betetzen ez badituzte, enpresa horiek egoera konponezinak jasan baititzakete…”.

Fitxategi ezagunenen artean ditugu ASNEF (Finantza Erakundeen Elkarte Nazionala), RAI (ordaindu gabeko onarpenen erregistroa) eta Experian Credit Bureau konpainiak kudeatutako BADEXCUG.

Berankorren fitxategi batean sartzeko bete behar diren baldintzak

Datu pertsonalak babesteko lege organikoaren eta hura arautzen duen erregelamenduaren arabera, dagoeneko iraungita eta ordaindu gabedagoen diru-zor galdagarri jakin bat izan behar du kasuan kasuko pertsonak edo enpresak.

Bigarrenik, zorra ordaindu behar zenetik edo, hura aldizkako epemuga duen zorra bada, zorra edo epe zehatza iraungi denetik sei urte ez igarotzea eskatzen da.

Azkenik, aldez aurretiko ordainketa-errekerimendua egon behar du hartzekodunaren aldetik.

Arestian aipatutako araudiaren arabera, hartzekodunak fitxategiaren arduradunari zordunaren datuei buruzko informazioa bidaltzen dionean, arduradunak zordunarengana jo behar du, gehienez ere 30 eguneko epean, bere datuak fitxategi horretan sartuko direla jakinarazteko eta bertan gaineratu diren bere datu pertsonaletan sartu eta horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea izango duela esateko.

Datu pertsonalak babesteko lege organikoaren arabera, zordunari informazioa helarazteko betebeharra behar bezala egiaztatuko du fitxategiaren arduradunak.

Nola irten berankorren fitxategi batetik?

Zorra ordaindu gabe badago, fitxategitik irteteko egin behar den lehen gauza zorra baliogabetzea da, noski.

Zorra ordainduz gero, hartzekodunak zorra ezeztatu duela jakinarazi beharko dio fitxategiaren arduradunari, gehienez ere astebeteko epean.

Dena den, norbere interesagatik, enpresaren administratzaileak edo autonomoak berak bere datuak ezeztatu ditzala eskatu beharko lioke fitxategiaren titularrari, ordainketa egin dela edo, hala badagokio, zorrik ez dagoela frogatuz. Azken kasu horretan, fitxategiaren titularrak bere datuak ezabatzeko eskaerari erantzun beharko dio, hurrengo hamar egunetan.

Hori guztia egin ostean, baja eman gabe jarraitzen badute eta fitxategietan txertatu izana bidegabea dela iruditzen bazaigu, gaia datuak babesteko agentziaren aurrean salatu ahal izango da. Bestalde, berankorren fitxategian modu irregularrean txertatu izanak eragindako kalte-galerak judizialki eskatu ahal izango dira.

 

Azken berriak