Barakaldok martxan jarriko du ‘EKOcommerce edan&jan’ programa, merkataritzan eta ostalaritzan energia aurrezpena sustatzeko

Inguraldek, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, ‘EKOcommerce edan&jan’ programa martxan ipintzea iragarri du. Esperientzia pilotuak hogei merkataritza eta ostalaritza establezimendu inguru ditu, eta horiekin kontsumo energetikoa monitorizatzeko teknologia berria probatuko dugu, negozio bakoitzaren eguneroko kontsumo elektrikoaren datuak biltzeko eta aztertzeko efizientzia energetikoa hobetze aldera.

Beren eguneroko jardunak ingurumen inpaktuan duen eraginaz kezkatuta dauden merkataritza eta ostalaritza lokaletako jabeei zuzenduta dago programa, izan ere, Inguraldek energia aurrezpen handiagoa eta ekonomikoagoa lortzea bilatzen du hiriko gune estrategikoetan, hala nola, merkataritzan eta ostalaritzan, ingurunearekin duen konpromisoa mantenduz.

Halaber, hiritarrak eta merkataritza eta ostalaritza sektoreak kontzientziatzea nahi da, energia aurrezpenerako eta jasangarritasunerako jarraibideak jasota.

Martxoaren 7an, ostegunean, 14:00etatik 16:00etara proiektuaren aurkezpenaren informazio jardunaldia egingo da. Bertaratzeko interesa duten establezimenduek beren etorrera baieztatu beharko dute mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: proyectos@inguralde.com.

Doako programa

EKOcommerce edan&jan programa doakoa da eta kontsumo elektrikoen monitorizazioan datza. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzean kontagailu adimenduna instalatuko da, eta elektrizitate kontsumoak modu anonimoan eta egunero monitorizatzea ahalbidetuko duen banakako sarbidea erraztuko da. Datuen erregistro horrek negozioen efizientzia energetikoa hobetzen lagunduko du, kontsumoen etengabeko jarraipenari eta hartzen diren aurrezpen neurriei mesede eginez.

Proiektu honetan parte hartzeko merkatariek baldintza batzuk bete behar dituzte, hala nola, merkataritza eta ostalaritza jarduera nola garatu hirigunean, kontagailu bat eta elektrizitate hornidura izatea, eta Interneterako konexioa plataformara sartu ahal izateko. Gainera, establezimendu horietatik hiruk kontratatutako 15 Kw baino gehiagoko potentzia izan beharko dute.

2019ko helburua programa hau martxan ipintzea da hogei bat merkataritza eta ostalaritza lokaletan, eta jarraipena eskainiko zaie kontsumoak aztertzeko eta merkataritza jardueraren jasangarritasun eremuko zalantzak argitzeko.

Esperientzia pilotu honen ondoren, programa udalerriko beste negozio, eraikin eta zerbitzuetara hedatu ahal izango da, plano energetikoan Barakaldoko enpresei efizienteago izaten lagunduko dien teknologia berria ezartzea helburu izanik.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...