Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17. artikuluan araututako aparteko prestazioa aitortuta duten profesionalentzat da.

Era berean, 700 euroko laguntza eskaintzen da Gizarte Segurantzan (edo bestelako mutualitateetan) uneoro altan egon diren autonomoentzat eta jarduera uzteagatik prestaziorik jaso ez dutenentzat, baldin eta hileko fakturazioa gutxienez %30 murriztu bazaie azken sei hilabetetako batez bestekoarekin alderatuta.

Ekainaren 2an irekiko da laguntzak eskatzeko epea. Langile autonomoek edo euren ordezkaritzan dihardutenek eskatzen ahal dituzte, bakarrik internet bidez. Alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean bukatuko da epea.

Informazio gehiago

    

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....