Arabako Foru Aldundiak ostalaritzarako laguntza lerro berri bat prestatu du sektoreko ordezkariekin

Deialdiak 500.000 euroko zuzkidura izango du, eta norgehiagoka bidez banatuko da, negozioa kokagune duen herriaren tamaina eta plantillaren tamaina bezalako irizpideen arabera. Programa
Arabako taberna, kafetegi eta jatetxe guztiei irekita egongo da, baina lehentasuna emango die herri txiki eta ertainetan daudenei, kontuan hartuta tokiko erakundeek sektoreari laguntzeko gaitasun txikiagoa dutela.

Bestalde, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa enplegatutako pertsonen kopuruaren araberakoa izango da.

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila lanean ari da ostalaritzarako laguntzen deialdia onesteko otsailean, dirulaguntzak Arabako taberna, kafetegi eta
jatetxeetara irits daitezen 2021. urte honen lehen zatian. Gainera, eskaerak albait lasterren ebazteko, teknikari gehiagorekin indartuko du plantilla.

Bestalde, ostalaritzarako berariazko dirulaguntzen deialdi hori alde batera utzita, sektore hori datozen hilabeteetan argitaratuko diren beste laguntza lerro batzuetan sartzeko aukera aztertzen ari
gara.

Azken berriak