Arabako Foru Aldundiak luzatu egingo du enpresek TicketBAIra egokitzeko gastuetan % 60ko hobari handitua aplikatzeko epea

Arabako Foru Aldundiak baldintzak aldatuko ditu enpresek beren fakturazio sistemak TicketBAI tresna teknologiko berrira egokitzeko gastuen % 60ko kenkari gehitua aplikatu ahal izateko. 30.000 zergadun inguruk ezarriko dute sistema berria modu mailakatuan datorren urtean Araban.

Ezartzeko egutegia

TicketBAI ezartzeko egutegian hainbat data daude jarrita 2022an zehar sistema berri hau erabiltzen hasteko, enpresa, lanbide edo arte jardueraren arabera. Beren borondatez erabiltzen hastea erabakitzen dutenek urtarrilaren 1ean hasi ahalko dute.

Apirilaren 1ean, Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile diren aholkulariei eskatu ahalko zaie TicketBAI.

TicketBAI Araban ezartzeko prozesuan hurrengo data uztailaren 1a izango da. Egun horretan sendagaiak, osasun produktuak eta norbere higienerako produktuak txikizka saltzearekin zerikusia duten profesionalak eta ekonomia jarduerak hasiko dira sistema erabiltzen.

Urriaren 1ean, gainerako zergadunak lotuko zaizkio TicketBAIri; alegia, enpresak eta ekonomia jardueraren bat egiten duten autonomoak.

Foru Aldundiak doako aplikazio bat jarriko du bere web orrian, eta faktura kopuru txikia jaulkitzen dutenek hura erabili ahal izango dute eta ez dute bestelako softwarerik erosi beharko.

Azken berriak

ADI IRUZURRARI

Honelako SMS bat jaso baduzu, edo honelako mezu elektroniko bat, EZ EGIN KASURIK, IRUZUR-SAIAKERA BAT DA Estekan sartu bazara eta...