Arabak 60 urtetik gorako autonomoak TicketBAI nahitaez ezartzetik salbuetsiko ditu eta abenduaren 1era arte luzatuko du TicketBAI nahitaez ezarri beharra

Arabako Foru Aldundiak 60 urtetik gorako autonomoak salbuetsiko ditu TicketBAI ezartzetik, eta epea abenduaren 1era arte luzatuko die urrian lanean hasi behar zuten zergadunei.

Salbuespen horrek 3.000 zergadun ingururi eragingo die.

Abenduaren 1era arteko luzapena Foru Ogasunaren borondatearen ondorio da, ahalik eta zergadun gehienek % 60ko kenkari zabaldua baliatu ahal izan dezaten.

Azken berriak