Alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean geratu diren enpresei zuzendutako ezohiko laguntzak, Vitoria-Gasteizen

Alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean geratu diren enpresek egindako gastuetarako diru-laguntzak ematea.

Nork

Alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean geratu diren enpresak.

Merkataritza-jardueraren bat duten enpresa pribatuak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, haien izaera juridikoa edozein delarik, betekizun hauek betetzen
badituzte:

  • Helbide sozial eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Gasteizko udalerriko lokal batean zuzenean garatzea.
  • Enpresa Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea 2020ko martxoaren 14a baino lehenagotik, eta jarduera nagusia ez egotea jasota martxoaren 14ko 463/2020 Errege
    Dekretuaren 10. artikuluan —gerora martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren artikulu bakarrak aldatua—.
  • Mikroenpresa izateko bete beharreko betekizunak betetzea (hamar soldatapeko baino gutxiago, eta bi milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean).
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 64, 65, 66, 67 edo 972 epigrafean sartuta ez dauden
    enpresek 2015eko urtarrilaren 1.az geroztik egon beharko dute alta emanda.

Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak eta gastuak

2020ko martxoaren 15etik ekainaren 30era bitarteko aldiari —biak barne— dagozkion fakturak joko dira dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastutzat, kontzeptu hauei dagozkielarik:

  • Hauetan izandako gastuak: norbera babesteko ekipamenduak eta prebentzio eta higiene sanitariorako nahiz instalazioak desinfektatzeko materiala eta jarduera gauzatzean segurtasuna
    bermatzeko bestelako babes-neurriak (manparak, metakrilatoak…).
  • COVID-19ak eragindako aholkularitza- eta kontsultoria-gastuak.
  • Eraldaketa digitalarekin lotutako inbertsioak: telelanerako ekipamendu eta software informatikoa, web korporatiboa eta sare sozialak marketin digitaleko estrategietara egokitu edo
    garatzea, e-merkataritzara eta abar. Ez da kontzeptu horietarako dirulaguntzarik emango baldin eta enpresaren jarduera nagusia “digitalizatzeko laguntzak” izeneko udal laguntzen deialdian diruz lagun daitezkeenen artean jasota badago.
  • Alarma-egoeragatik jarduera eten zelarik, ekipoak eta makinak abiarazi eta martxan jartzeko beharrezko diren gastuak.

Diruz lagun daitekeen gutxienez 500,00 euroko inbertsioa izan beharko dute aurkezten diren proiektuek enpresaren jarduera nagusia txikizkako merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu
pertsonalak badira —EJZko 64, 65, 66, 67 eta 972 epigrafeak—, eta 1.000,00 eurokoa gainerako sektoreetan.

Gorago adierazitako datetan behar bezala jaulkitako fakturen bitartez egiaztatu beharko dira egindako inbertsioak, eta gerora justifikatu beharko du horien ordainketa enpresak.

Epea

Ekainaren 15etik 30era arte.

Informazio gehiago

    

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...