Aduanako tasak Internet bidez produktuak erostean

Kontsumitzaile partikularrek bezala, gero eta ohikoagoa da merkatariek salgaiak Internet bidez erostea, ondoren saltzeko, edo enpresariek beren produkzio-prozesuetan edo zerbitzuak emateko erabiliko dituzten elementuak on line erostea.

Eta halaber, gero eta ohikoagoa da erosketa horiek Europar Batasunetik kanpo egitea (adibidez, Estatu Batuetan, Australian eta Txinan), eta salgaiak posta-paketeen bidez bidaltzea, bolumen txikikoak baitira. Eragiketa horiek inportazioak dira, eta beraz, beharrezkoa izan daiteke aduanako tasak ordaintzea, BEZaz eta kudeaketa-gastuez gain. Horrenbestez, aduanako gastuak 22 eurotik gorako produktuen inportazioari aplikatzen zaizkio. Hala ere, aduanatik hainbat eta hainbat pakete igarotzen direnez, ezin dira denak kontrolatu; hau da, paketeak irits daitezke, eta inork ez du haiengatik muga-zergarik edo inolako zergarik ordaintzen.

Oro har, Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetatik iristen diren ondasunek erkidegoko aduanatik igaro behar dute, eta eskuarki, dokumentu hauek eraman behar dituzte:

  • Inportazio-faktura (hornitzailea).
  • Aduanago agentearen faktura.
  • ADB (Administrazio Dokumentu Bakarra).

Inportazio-faktura Espainiakoa edo Europar Batasuneko beste herrialde batekoa ez den saltzaile batek egiten digun faktura da. Faktura horrek ez du BEZik, zerga hori dagokion Ogasunari ordaintzen baitzaio, garraio-kudeatzaile, aduanako agente edo garraio-enpresa baten bidez; horretarako, ADB izeneko dokumentua erabiltzen da.

Aduanako agentearen fakturan, agentearen zerbitzuez eta haien BEZaz gain, ordaindu beharreko beste kontzeptu batzuk daude; hala nola, inportazioko BEZa (ADBan dokumentatua) eta muga-zergak (inportatutako ondasunaren arabera).

Zenbatekoak dira aduanako gastuak?

Ez dago tasa finkorik. Espainian, inportazioetarako muga-zergak salgaiaren araberakoak dira; esate baterako, liburuena % 0 da, eta arroparena eta oinetakoena, berriz, % 17. Produktu batzuek ez dute muga-zergarik ordaintzen, baina beste batzuek muga-zerga gehigarriak izan ditzakete, fabrikazio-herrialdearen arabera. Produktu horiek dumpingaren kontrako zerga bat izan dezakete (dumpingaren kontrako babes-neurriak hartzen dira, atzerriko enpresek kanpoko merkatuetan merkatu horietan baino merkeago sal ez dezaten).

Interesdunak ez badu beren beregi zehazten zer muga-zerga aplikatzen zaien inportatutako salgaiei, sailkapen orokor bat erabiltzen da. Hau da. zerga-muga, % 2,5; eta BEZa, % 21.

BEZa ere ordaindu behar da?

Bai. Espainian, inportatutako produktuei aplikatzen zaien BEZa % 21 da, baina, zenbait produktutan, BEZ murriztua eta supermurriztua aplikatzen dira (hurrenez hurren, % 10 eta % 4). BEZa kalkulatzeko, salgaien balioa, nazioarteko bidalketa-gastuak, asegurua eta inportaziorako muga-zergak hartzen dira kontuan.

Inportaziorako zergak eta muga-zergak ordaintzeko gutxieneko atalaseak

Bidaltzailea enpresa bat bada, salgaien inportaziorako muga-zergak ez dira Espainian kobratzen, baldin eta salgaien guztizko balioa (bidalketa-gastuak eta asegurua albo batera utzita) 150 €-tik gorakoa ez bada. Salgaien guztizko balioa (bidalketa-gastuak eta asegurua albo batera utzita) 22 €-tik gorakoa ez bada, inportaziorako muga-zergak ez dira ordaintzen.

Bidalketaren balioa Ordaindu beharreko zergak Aplikatu beharreko portzentaje orokorra [1]
Internet bidezko erosketak (bidaltzailea enpresa bat bada) 22 euro edo gutxiago Muga-zergarik eta BEZik gabe Muga-zerga, % 0
BEZa, % 0
22 euro baino gehiago eta 150 euro edo gutxiago Muga-zergarik gabe baina BEZarekin Muga-zerga, % 0
BEZa, % 21
150 euro baino gehiago Muga-zergarekin eta BEZarekin Muga-zerga, % 2,5
BEZa, % 21
Partikularren arteko bidalketak [2] 45 euro edo gutxiago Muga-zergarik eta BEZik gabe Muga-zerga, % 0
BEZa, % 0
45 euro baino gehiago Muga-zergarekin eta BEZarekin Muga-zerga, % 2,5
BEZa, % 21

[1] Partikularrak ez badu adierazten muga-zergen zer sailkapen dagokien salgaiei, sailkapen orokorreko portzentajeak aplikatuko dira.

[2] Ez zaie merkataritza-bidalketei aplikatzen; Internet bidezko erosketetarako adierazitako mugak aplikatuko zaizkie.

Ikusi hemen Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren taula eguneratua

 

Salbuespenak

Etxebizitza-aldaketa dela eta partikularrek bidaltzen dituzten gauza pertsonalengatik (arropa, liburuak, ordenagailuak, altzariak…), ez da zergarik ordaindu behar. Ez dute ez muga-zergarik ez zergarik ordaindu behar, baldin eta sei hilabete edo gehiago badituzte. Ikuskapenean zalantzarik badago, inportatzaileak frogatu beharko du inportatu nahi dituen objektuen antzinatasuna.

Nola kalkulatzen da aduanako kostua?

Labur-labur esanda, bidalketa baten kostuari muga-zerga gehitu behar zaio (esaterako, % 4), eta horren baturari BEZa aplikatzen zaio (adibidez, % 21). 200 euroan erositako produktu batek 251,68 euroko kostua izan dezake partikular batentzat. Gainera, Postaren gastuak gehitu behar dira (5,34 euro, paketea aduanatik ateratzeagatik, produktuaren balioa edozein dela ere), eta ADBa (Administrazio Dokumentu Bakarra) kudeatzeko gastuak (kasu honetan, 23,22 euro). Paketearen prezioari 51,68 euro (BEZa eta muga-zerga) eta 28,56 euro (Postaren kudeaketa eta ADBa kudeatzeko gastuak) gehitu behar zaizkio; guztira 80,24 euro. Guztizkoaren ia % 30 da.

Salmenta-baldintzak irakurri behar dira beti, eta kontuan izan behar dugu, EBtik kanpoko herrialdeetan zerbait erosiz gero, aduanan inportazio-gastuak sor daitezkeela eta gastu horiek ordaindu egin behar direla, Espainiatik kanpoko produktuak inportatzeagatik ezarritako zergak baitira.

Posta-bidalketen aduana-betebeharrei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...