Administrazio-epeak etetea

Martxoaren 14an argitaratu zen BOEn martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena.

Hirugarren xedapen gehigarrian honako hau zehazten da:

Hirugarren xedapen gehigarria. Administrazio-epeak etetea.
  1. 1. Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean.
  2. 2. Terminoak eta epeak etetea 39/2015 Legean, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, definitutako sektore publiko osoari aplikatuko zaio.
  3. 3. Aurrekoa gorabehera, organo eskudunak erabaki ahalko du, ebazpen arrazoituaren bidez; eta betiere interesdunak ados dagoela adierazten badu, edo epea ez etetearekin ados dagoela adierazten badu, prozeduran interesdunaren eskubide eta interesetan kalte larriak saihesteko antolamendu-instrukzio-neurriak hartzea
  4. 4. Xedapen honek ez die eragingo lehenengo paragrafoan aipatzen diren prozedura eta ebazpenei, baldin eta alarma-egoera justifikatzen duten egitateei estuki lotutako egoerei buruzkoak badira.

Era berean, laugarren xedapen gehigarrian honako hau zehazten da:

Laugarren xedapen gehigarria. Preskripzio-epeak etetea eta iraungitzea.

Edozein akzio eta eskubideren preskripzio- eta iraungitze-epeak etenda geratuko dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, gauzatzen diren luzapenen indarraldian

Azken berriak