ADI IRUZURRARI

Honelako SMS bat jaso baduzu,

edo honelako mezu elektroniko bat,

EZ EGIN KASURIK, IRUZUR-SAIAKERA BAT DA

Estekan sartu bazara eta Online Bankan sartzeko gakoak idatzi badituzu, aldatu lehenbailehen sartzeko pasahitza, eta jarri LABORAL Kutxarekin harremanetan (Telebanka 900 929 029), egoeraren berri emateko.

Horrelako iruzurretatik babesteko aholkuak

• Banku-erakundeen SMSek edo mezu elektronikoek ez dute inoiz izango saioaren hasierako orrirako estekarik edo erantsitako dokumenturik.

Aztertu arretaz SMSaren edo mezu elektronikoaren esteka, eta begiratu ea hitz edo karaktere arrarorik duen.

• Erabilera bakarreko kodeak (One Time Password, OTP ingelesez) sekretuak dira, eta LABORAL Kutxak ez ditu inoiz posta, dei edo SMS bidez eskatuko.

Ez erantzun SMS edo mezu elektroniko horiei, inondik inora.

Kontuz ibili mezu elektronikoetan, SMSetan, WhatsAppeko mezuetan edo sare sozialetan erantsitako estekak edo fitxategiak deskargatzean, nahiz eta kontaktu ezagunek bidaliak izan. Eta ez eman informazio pertsonalik edo banku-informaziorik mezu elektroniko edo SMS batean jasotako esteka baten bidez sartu zaren web-orrietan.

Eduki beti eguneratuta sistema eragilea eta birusen aurkako programa. Antibirusaren kasuan, egiaztatu aktibo dagoela.

Nola babestu zure telefono mugikorra?

Jarraitu aholku hauei babes-mailarik handiena izan dezan:

1. Eduki softwarea eguneratuta.
2. Instalatu antibirusa.
3. Erabili pasahitzak eta blokeo-patroiak.
4. Ez erabili wifi-sare irekiak Internetez erosteko edo zure bankuaren webgunean sartzeko.
5. Deskargatu aplikazioak iturri ofizialetatik soilik.

Adi egon eta, komunikazio susmagarriren bat jasotzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, Telebankaren 900 929 029 zenbakiaren bidez edo zure ohiko bulegoan.

Azken berriak