2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, jarduera ekonomikoak egiten dituzten Arabako zergapekoek bide telematikoz aurkeztu beharko dituzte aitorpenak.

Pertsona fisikoek edo Internet bidez aurkeztera behartuta dauden erakundeek zerga-aitorpenak eta ziurtagiri-eskaerak betetzeko eta aurkezteko moduak:

1. Internet bidez, egoitza elektronikoaren bidez:

Banakako aitorpenen aurkezpena atalean, on line egin eta Ogasunari zenbait zerga aitorpen bidal dakizkioke.

Errolda-ereduaren atalean, linean egiten dira eta Ogasunera bidaltzen dira errolda-aitorpenak.

Ziurtagirien Zerbitzua atalean, egunean egotearen ziurtagiriak eskatzen dira, ziurtagiri automatikoak ematen dira eta horien izapidetze-egoerari buruzko informazioa ematen da.

Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK, BAKQ edo ziurtagiri digitala).

2.- Internet bidez, www.araba.eus helbidean eskura dagoen eredu fiskalen programaren bidez:

Bertan jasotako zerga aitorpenak egin eta Ogasunera bidal daitezke.

Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK edo BAKQ edo ziurtagiri digitala).

Informazio gehiago:

Zerga aitorpenak aurkezteko moduari buruzko edozein zalantza izanez gero, hacienda@araba.eus   posta elektronikoaren bidez edo 945181555 telefonora deitu daiteke, 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Aplikatu beharreko araudia

Azken berriak