Azken berrien jakitun

NAIZ

  • X
  • X
  • X

ZER NAHI DUT?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

Zer behar dut?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

#MEC2021 programak 1.350.000 euro bideratu ditu merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzetarako

Merkataritza saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (#MEC2021) Euskadiko merkataritza-saltokiak eta zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntzak arautzen ditu, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa, eta, gainera, COVID-19ren pandemiak sortutako…

Bizkaiak lehen sektoreko ustiategietan ordezkapenak egiteko eta nekazaritza-aseguruak kontratatzeko laguntzak onetsi ditu

Foru erakundeak 182.600 euro bideratu ditu dirulaguntza horietarako, oporrak, gaixotasun eta istripuengatiko bajak eta amatasun- eta aitatasun-baimenak betetzeko, bai eta nekazaritza-ekoizpenerako instalazioetako arriskuetarako itundutako aseguruen eta Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planaren barruan itundutako aseguruen kostua…

BILBOKO UDALAK LAGUNTZA ZUZEN GEHIAGO EMANGO DITU HIRIKO TURISMOAREN SEKTOREARI LAGUNTZEKO

Bilboko Udalak hiriko turismoaren sektoreari zuzendutako laguntza zuzenen beste deialdi bat onetsi berri du. Izan ere, COVID-19aren osasun-krisiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat da. Laguntzen poltsak, guztira, 268.000 euro bilduko ditu, eta Bilboko udalerriko turismo-sektoreko pertsona fisiko (autonomoak…

Euskadi Turismo Bonuan parte hartu nahi duten enpresak atxikitzeko beste epe bat ireki da

Turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-enpresek martxoaren 12tik 26ra bitartean egin dezakete bat ekimenarekin; pandemiak eragindako murrizketengatik atzeratu egin da ekimena, eta apirilaren erdialdera berraktibatuko da. Eusko Jaurlaritzak, aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta EUDELek turismoari eskainitako…

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunek neurri berriak adostu dituzte, COVIDaren krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzeko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru Ogasunek Foru Dekretu-Arau berria adostu dute, aurki eramango dena hiru lurraldeko historikoetako aldundietako Diputatuen Kontseiluetara. Araudi berria jada partekatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, eta neurri berriak ezartzen ditu COVID-19aren pandemiak…

Arabako Foru Aldundiak ostalaritzarako laguntza lerro berri bat prestatu du sektoreko ordezkariekin

Deialdiak 500.000 euroko zuzkidura izango du, eta norgehiagoka bidez banatuko da, negozioa kokagune duen herriaren tamaina eta plantillaren tamaina bezalako irizpideen arabera. Programa Arabako taberna, kafetegi eta jatetxe guztiei irekita egongo da, baina lehentasuna emango…

Bizkaiak geroratze automatikoak eta bermerik gabeko geroratzeak hobetu ditu zergen ordainketan

Bizkaiko Foru Aldundiak Zerga-bilketako Araudia aldatu du zergadun bizkaitarrek errazago izan dezaten beren zergen eta gainerako zerga-zorren ordainketa geroratzea. Aldaketa foru dekretu baten bidez ezarri da. Horren arabera luzeagoak izango dira itzulketen epealdiak, ezabatu…

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euro bideratuko ditu zuzeneko laguntzetara eta sustapen-ekintzetara

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euroko zuzkidura du, eta 3 ardatz ditu: Lehen ardatzak ezohiko baliabideetatik lortutako zuzeneko laguntzak bilduko ditu (kasu honetan, 17,7 milioi euro). Bigarren ardatzak turismo-sektorearen sustapena eta dinamizazioa izango ditu oinarri, sektoreak eskatzen…

Gobernuak maiatzaren 31ra arte luzatu du jarduera eteteagatiko prestazioa autonomoentzat eta diru-sarrerak % 50 jaitsi direla baino ez da egiaztatu beharko

Gobernuak, patronalak eta sindikatuek adostu dute maiatzaren 31ra arte luzatzea autonomoei eta enpresei laguntzeko neurriak: batetik, koronabirusaren ondoriozko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEEEak), eta, bestetik, jarduera eteteagatiko prestazioa. Gainera, Gobernuak laguntza lortzeko baldintzetako batzuk…

UDALAK 3,2 MILIOI EURO BANATUKO DITU BILBOKO OSTALARITZA SEKTOREARI BIDERATUTAKO ZUZENEKO LAGUNTZETAN

Laguntzak datorren astetik aurrera eskatu ahal izango dira Bilbao Ekintzaren bitartez, urtarrilaren 31ra arte (epe berria) 3.255.000 euroak langile kopuruaren araberako hiru bloketan banatuko dira,(1.000, 1.250 edo 1.500 euro) eta Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzei…

Nafarroak ostalaritzako establezimenduen barnealdea itxi du eta 10 milioi eurorainoko laguntza-pakete berri bat sortu du sektorerako

Nafarroak ostalaritzako establezimenduen barnealdea itxi du COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, eta, aldi berean, sektore horri 10 milioi eurorainoko laguntza-pakete berri bat eman dio. Gainera, eremu pribatuko bilerak bizikidetza-unitate bakar batera murrizten dira. Neurri hauek…

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euroko diru-laguntzak emanen ditu landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bi diru-laguntza deialdi onartu ditu, guztira 1,7 milioi euro bideratuz, landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzeko, 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren baitan. Horien helburua ustiategi…

2020 urtea galerekin itxi zuten Gipuzkoako autonomoek jada eska dezakete zergen itzulketa

2020ko ekitaldia galerekin itxi zuten Gipuzkoako autonomoek dagoeneko eska dezakete 2019ko errenta-aitorpenean ordaindu zituzten zergen itzulketa, azken urtean galdutakoa konpentsatzea helburu. Carry-back izeneko sistema urtarrilaren 1etik dago indarrean, eta eskaerak otsailaren 15era arte egin…

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, jarduera ekonomikoak egiten dituzten Arabako zergapekoek bide telematikoz aurkeztu beharko dituzte aitorpenak.

Pertsona fisikoek edo Internet bidez aurkeztera behartuta dauden erakundeek zerga-aitorpenak eta ziurtagiri-eskaerak betetzeko eta aurkezteko moduak: 1. Internet bidez, egoitza elektronikoaren bidez: Banakako aitorpenen aurkezpena atalean, on line egin eta Ogasunari zenbait zerga aitorpen bidal…

“Euskadi Bono Denda” programak otsailaren 28ra arte luzatu du trukearen azken eguna

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko “Euskadi Bono Denda” programak bonuak trukatzeko azken data 2021eko otsailaren 28ra arte luzatu du. Sektoreak erregeen kanpaina eta neguko beherapenak barne hartzeko epea luzatzeko egindako eskaeraren ondorioz luzatu da epea. Horrela, eskura dauden baliabideak…

Bizkaiko sektore turistikoko 300 enpresek jaso dituzte Aldundiaren zuzeneko laguntzak

Ekonomia Sustatzeko Sailak 900.000 euro inguru eman ditu zuzeneko laguntzetan dekretu bidez, Bizkaiko sektore turistikoko enpresa txiki eta ertainentzat eta profesional autonomoentzat, pandemiaren ondorioak arintzeko helburuarekin. Bizkaiko turismo-sektoreko 301 enpresa txiki eta ertainek eta…

9.840 establezimenduk eskatu dituzte euskal ostalaritzarako laguntzak, 30 milioi euroko zuzkidura dutenak

Joan den astean amaitu zen euskal ostalaritzarako laguntza berriak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea, eta 9.840 eskaera aurkeztu dira guztira: 5.873 eskaera 1-3 langile dituzten establezimenduenak izan dira (% 59), 3.311 eskaera 4-10 langile dituzten establezimenduenak…

Nafarroako ostalaritza eta turismorako ezohiko laguntzak abenduaren 1etik 15era bitartean eskatu ahal izango dira

COVID-19aren pandemiak kaltetutako ostalaritza-establezimenduek eta enpresa turistikoek Nafarroako Gobernuak bideratutako ezohiko laguntzak eskatu ahal izango dituzte abenduaren 1etik 15era bitartean, urtearen amaiera aurretik kobratze aldera. Foru Exekutiboak pasa den astean iragarri zuen 20 milioi…

COVID-19AREN AURKAKO MATERIALA EROSTEKO ETE, MIKROENPRESA ETA AUTONOMOENTZAKO DIRULAGUNTZA ZUZENEN BIGARREN DEIALDIA ONETSI DU BILBOKO UDALAK

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiribilduko ETE, mikroenpresa eta autonomoentzako zuzeneko dirulaguntzen bigarren deialdia aktibatu du, langileen zein bezeroen segurtasuna bermatuko duen babes-materiala erostea errazteko. Osasun-krisiaren bilakaera eta kalteak murrizteko hartutako neurriak ikusita, Bilboko Udalak 222.750…

Foru aldundiek enpresa txikiei, autonomoei eta ABEEEk eragindako langileei laguntzeko zerga neurri berriak onartu dituzte

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 2021 urtera luzatu dituzte Covid-19 pandemiak gehien eragin dien zergadunei laguntzeko hartutako zerga alorreko neurriak. Horretarako, bakoitzak bere gobernu organoan onartuko du martxotik hona martxan jarri diren neurri…

Ostalaritzarako laguntza berriak datorren ostegunetik aurrera eskatu ahal izango dira Euskadin

Ostegunean, azaroak 10, ostalaritzarako dirulaguntza berriak eskatzeko epea irekiko da. Guztira 30 milioi euro banatuko dira, eta bateragarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren zein gainerako erakundeen gainerako dirulaguntzekin. Ostalaritzarako Covid19 laguntza berriek 30 milioi euroko zuzkidura…