5.000 biztanletik beherako herrietako autonomo berriek tarifa laua izan dezakete 2 urtean

2018ko aurrekontuak onartu zirenean, autonomoei zuzendutako tarifa laua aldatu zen: 24 hilabetera zabaldu zen neurri horren onuradunendako hobaria, 5.000 biztanletik beherako herrietan abiatzen badute jarduera.

Abuztuaren 1ean sartu zen araua indarrean, eta egun horretatik aurrera alta hartutako autonomoei eragingo die soilik, ez baitu atzeraeraginik.

Gogoratu behar da berriaren berriz alta hartzen duten norberaren konturako langileak direla tarifa lauaren onuradunak, hau da, aurreko 2 urteetan altan egon ez direnak.

Norberaren konturako langile edo autonomoak bizilekutzat eta lanlekutzat duen udalerria 5.000 biztanletik beherakoa bada jarduera ekiten dionean eguneratutako udal-erroldaren arabera, ohiko kontingentziengatiko kuotetan —aldi baterako ezintasuna ere hartzen dute barne— murrizketak aplikatzeko 12 hilabeteak bukatzen direnean, eskubidea izango du pizgarriok jasotzen jarraitzeko hurrengo 12 hiletan ere. Hau da, 24 hilabetean 50 €-ko kuota murriztua ordainduko du hilean, gutxieneko oinarria kotizatzea aukeratu badu; edo ohiko kontingentziengatiko kuotaren % 80, dagokion gutxienekoa baino kotizazio-oinarri handiagoa hautatzen badu.

Jakina, kasu horietan ez dira aplikatuko kotizazioko bigarren urtean autonomo berriei dagozkien murrizketak eta hobariak:

Kuotaren % 50eko murrizketa 6 hilabetean (13. hiletik 18.era)

Kuotaren % 30eko murrizketa 3 hilabetean (19. hiletik 21.era)

Kuotaren % 30eko hobaria 3 hilabetean (22. hiletik 24.era)

Hasierako epearen ondorengo 12 hilabeteetan murrizketa horiez baliatzeko, norberaren konturako langileak edo autonomoak baldintza hauek bete beharko ditu:

1) 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egotea, artikulu honetako pizgarri-eskubidea ematen duen Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian alta eman den unean indarrean dauden erroldako datu ofizialen arabera.

2) Zerga Administrazioaren edo Foru Aldundien Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zergadunen Erroldan alta emanda egotea, eta aitortutako jarduera 5.000 biztanletik beherako errolda duen udalerri batean gauzatzea.

3) Jarduera autonomo edo norberaren konturakoan 2 urtez egotea udalerri horretan alta emanda, artikulu honetako pizgarri-eskubidea ematen duen Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian alta eman ondoren, eta udalerri horretan erroldatuta egotea alta eman ondorengo 4 urteetan.

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...