2016ko Gutxieneko soldata, IPREM eta interesak

GUTXIENEKO SOLDATA % 1 IGOKO DA 2016an

Urte berriarekin batera, eguneratu egin da Lanbide arteko Gutxieneko Soldata, gutxieneko soldata bermatzeko erreferentzia dena.

Abenduaren 29ko 1171/2015 Errege dekretuaren bidez, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean den Lanbide arteko Gutxieneko Soldata finkatu zuten.

Honako hauek dira orokorrean finkatutako zenbatekoak:

  • Hileko 655,20 euro, 14 pagatan, hau da, lanaldi osoagatik 21,84 euro egunean, 9.172,80 euro urtean.

2016ko DIRUAREN LEGEZKO INTERESA ETA BESTELAKO INTERES TASAK

Aurrekontu Orokorren Legeak (urriaren 29ko 48/2015 Legeak, 2015eko urriaren 30eko BOEren 260 zenbakian argitaratutakoak) finkatu ditu zergen eta diru-laguntzen ordainketan berandutzeagatiko legezko interes-tasak.

1. Diruaren legezko interesa % 3koa izango da 2016ko abenduaren 31ra arte.

2. Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 26.6 artikuluan aipatuta dagoen berandutze-interesa % 3,75ekoa izango da.

3. Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren 38.2 artikuluan aipatuta dagoen berandutze-interesa ere % 3,75ekoa izango da.

Era berean, eragin anitzeko errenta-adierazle publikoaren (IPREM) zenbatekoak 2016an bere horretan jarraituko duela zehaztu du Aurrekontu Orokorren Legeak:

a) Eguneko: 17,75 euro.

b) Hileko: 532,51 euro.

c) Urteko: 6.390,13 euro.

Eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa (IPREM)

Lanbide arteko gutxieneko soldataren ordez erreferentziatzat IPREM hartzen den kasuetan, ekainaren 25eko 3/2004 Errege lege-dekretuaren arabera, IPREM indizearen urteko zenbatekoa 7.455,14 eurokoa izango da –urte osoko lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko arauen kasuan–, betiere aparteko ordainsariak ez badira espresuki kanpoan uzten; kasu horretan zenbatekoa 6.390,13 eurokoa izango da.

Honako esteka honetan dago eskuragarri 2016rako Aurrekontu Orokorren Legea: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-11644

 

 

Azken berriak