Artikuluak

NAIZ

  • X
  • X
  • X

ZER NAHI DUT?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

Zer behar dut?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

Noiz erreklama dakizkieke enpresa baten zorrak administratzaileei?

Printzipioz, sozietateari bakarrik erreklama dakizkioke zorrak. Artikulu honen helburua da kaudimenik gabeko enpresa horien zorrengatiko erantzukizuna zuzenean administratzaileei exijitzeko aukera eskaintzen duten kasu jakin batzuk aipatzea. Kapital-sozietateek, batez ere sozietate mugatuek eta sozietate anonimoek…

Administrazioari saltzea: lizitatzaileen erregistro ofizialean erregistratu beharra

Autonomo eta enpresa txiki asko udalek, foru aldundiek eta gobernuek deitutako lizitazioetara eta lehiaketetara aurkezten dira zerbitzuak eta produktuak hornitzeko, edo obrak egin eta instalazioak mantentzeko. Horrela bada edo hala egitea pentsatu baduzu, artikulu…

Datu pertsonalak babesteko Europako araudia betetzeko gomendioak

2018ko maiatzaren 25ean sartuko da benetan indarrean Datuak Babesteko Araudi Orokorra (DBAO). LABORAL KUTXAren Consulting PRO zerbitzuak antolatutako mintegietan aipatu izan dugunez, izaera pertsonala duten datuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek bete behar…

JARDUERA EKONOMIKOAK SUSTATZEKO KENKARIAK PFEZ-N

Jarduera ekonomiko bat duten zergadunek kenkari jakin batzuk dituzte PFEZn, jarduera sustatzeko. Horrelako lau kenkari-mota daude: Inbertsioengatiko kenkariak. Enplegua sortzeagatiko kenkariak. Langileek enpresan parte-hartzeagatiko kenkariak. Enpresa sortu berrietan inbertitzeagatiko kenkariak. Kenkari horiek zenbait aldaketa…

Gizarte Segurantzako tramiteak bitarteko elektronikoen bidez egiteko gida

Lehengo batean argitaratu genuen legez, datorren urriaren 1etik aurrera norberaren konturako langileek bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izango dituzte Gizarte Segurantzako tramiteak, baita jakinarazpenak jaso eta sinatu ere. Horretarako, Datuen Igorpen Elektronikoko Sisteman (DIE…

Datu pertsonalen babesari buruzko Europako araudia: enpresek segurtasun-arrailen berri eman beharko dute.

Aste gutxiren buruan, datu pertsonalen babesari buruzko lege-esparru berria izango da indarrean Europar Batasunean. Zuzenean eta era uniformean aplikatuko da kide diren estatu guztietan. 2018ko maiatzaren 25etik aurrera bete beharrekoa izango da datuen babesari…

Langile autonomoen erretiro-pentsioa

Pentsio Sistemaren 2013ko azken erreformaren ondoren, aldakuntzak ezarri zituzten pentsioaren zenbatekoari eta erretiroa hartzeko adinari lotutako arauetan eta kalkulatzeko moduan. Oro har hartuta, sistema berrian, langile guztien (norberaren kontura nahiz inoren kontura aritzen direnen)…

Zer gertatuko da zergak edo gizarte-aseguruak epez kanpo aurkezten baditut? Eta autonomoen kuota ordaintzen ez badut?

Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berrian jasotako neurrien barruan, Gizarte Segurantzaren kuotetan izandako atzerapenen ondoriozko errekarguak erdira jaitsiko dira. Hortaz, egungo % 20ko errekargua % 10era jaitsiko da lehen hilabetean. Aldaketa horren ildotik, zergak eta gizarte-kotizazioak…

Ezkontzaren ondasun-eraentzarik egokiena autonomoarentzat

Enpresariak ezkontzekotan direnean, eta dagoeneko ezkonduta badaude ere bai, askotan galdetzen dute zein den ezkontzaren ondasun-eraentzarik egokiena beren ondare pertsonala babesteko. Izan ere, enpresa-jarduerak arrisku ekonomikoak dakartza beti. Alabaina, arrisku horrek ondorio handiagoak edo…

Autonomoentzako pizgarri berriak: onartzear dago Lan Autonomoaren Legea

[AKTUALIZAZIOA 2017/10/24: LAN AUTONOMOAREN LEGEA ONARTU DU] Diputatuen Kongresuak oniritzia eman dio Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berriari, prozesu luze baten ostean. Legeak hogei neurri baino gehiago hartzen ditu barne, langile horien lan-baldintzak eta…

Autonomoen Lege berriak ekar ditzakeen aldaketak

Joan den urtearen amaieran, Lan Autonomorako Premiazko Erreformei buruzko Legearen proposamena izapidetzen hastea onartu zen. Lege horrek norberaren konturako langileen jarduera bultzatzea, administrazio- eta zerga-kargak murriztea, gizarte-babesa hobetzea eta lana eta familia uztartzeko aukera…

Datorren itxiera fiskalean aurrezteko egin beharrekoak

Urtearen amaiera hurbiltzen ari diren heinean, ekitaldiaren itxiera fiskala prestatzeko unea ere iristen ari zaigu. Urteko azken asteotan har ditzakegun erabakiek ondorio ekonomiko garrantzitsuak izan ditzakete gure enpresa- edo lanbide-jardueraren faktura fiskalaren zenbatekoari dagokionez.…

Jarduera-aniztasuna: nola kotizatzen den eta zein laguntzatarako eskubidea ematen duen aldi berean langile autonomoa eta besteren konturako langile kontratuduna izateak

Norbere edo besteren konturako langileak, bere jarduerak direla medio, nahitaez Gizarte Segurantzako bi erregimenetan edo gehiagotan izena eman behar duenean sortzen den egoerari esaten zaio jarduera-aniztasuna. Beraz, besteren konturako lan-kontratua izan eta Gizarte Segurantzako…

ORDAINDUKOARI BURUZKO GALDERAK ETA ERANTZUNAK

Ordainketa egiteko erabil daitekeen merkataritza-dokumentua da kanbio-ordaindukoa. Dokumentua jaulki duen pertsonak —sinatzaile esaten zaionak— konpromisoa hartzen du ordaindukoaren eramaileari edo edukitzaileari muga-egunean zenbateko jakin bat ordaintzeko. Ordaindukoa zordunak jaulkitzen du eta kanbio-letra, berriz, hartzekodunak…

Baliokidetasun-errekargua BEZean: zer da eta nola funtzionatzen du?

Baliokidetasun-errekargua BEZaren erregimen berezi bat da. Derrigorrezkoa da txikizkako merkatari jakin batzuentzat, saltzen dituzten produktuetan inolako eraldaketarik egiten ez dutenentzat alegia. Erregimen horri atxikita egoteak, erosketetan BEZ handiagoa (Baliokidetasun-errekargua deiturikoa, % 0,5etik % 5,2ra…

Sozietate mugatuetako eta kooperatiboetako partaidetzak saltzeko mugak eta arauak

Sozietate kooperatiboek ez bezala, sozietate mugatuak (SM) sozietate itxiak dira, eta beraz, zenbait muga izaten dituzte partaidetzak saltzeko orduan. Izan ere, sozietate mugatuak elkar ezagutzen duten bazkide gutxiko sozietateak izaten dira, eta horietan alderdi…

Autonomo izaten jarraitu edo sozietate mugatua sortu: zergei begira, noiz da komenigarria sozietatea eratzea?

PFEZ ordaintzen duten autonomoek beren jarduerari dagozkien zergei buruzko galdera egin ohi dute, beste batzuen artean. Zergei begira, beren jarduera sozietate mugatuaren (SM) bidez aurrera eramatea komeni ote zaien galdetzen dute langile autonomoek. Bestela…