Zure negoziorako tresnak: Bizum, LK Pay eta TicketBai TPVa

Teknologiak, oro har, eboluzionatzen duen heinean, enpresen beharretara egokitzen da edo enpresen beharrei aurrea hartu ere egiten die. Artikulu honetan ordaintzeko hainbat tresnaz hitz egingo dizugu, esate baterako Bizum saltokientzat eta TicketBai salmenta-puntuko terminala (TPV).

Bizum

Seguru aski jakingo duzu Bizum zer den eta erabili ere erabiliko duzu partikularren artean ordainketak egiteko; izan ere, une honetan 19 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta ia 1.000 milioi eragiketa egin dituzte erabiltzaile horiek.

Dakizun bezala, Bizum dirua mugikorraren bidez bidaltzeko sistema da, banku-transferentzien alternatiba bat, eta PayPal bezalako izen handiko beste sistema batzuekin lehiatzen da zuzenean. Banku-bidalketen aurrean duen argudio nagusia da dirua momentuan iristen dela, transakzioa edozein erakundetatik eginda ere.

Bizumen ezaugarrietako bat da banku bakoitzean integratua dagoela, bai banku mugikorrean, bai zerbitzu horretarako aplikazio espezifiko batean. Banku nazional gehienek babesten dute zerbitzu hori; beraz, egin behar duzun gauza bakarra da begiratu ea zure finantza-erakundearen online bankuan edo mugikorraren aplikazioan erabil dezakezun.

Zure segurtasunari dagokionez, banku bakoitzaren aplikazio mugikorrean txertatuta dagoenez, aplikazioak berak erabiltzen duen berbera izango da segurtasuna. Horrenbestez, honako hau besterik ez duzu behar:

  1. Online bankuaren kredentzialak, zure bankuaren aplikazioan sartu ahal izateko.
  2. Eragiketa bakoitza baliozkotzeko PINa, lotutako telefono-zenbakira SMS bat bidalita egiaztatuko dena.

Merkataritza elektronikorako bizuma

Partikularren artean dirua bidaltzeko ez ezik, erosketak online egiteko ere erabil daiteke Bizum. Negozioak zerbitzua kontratatua izan behar du eta Bizumen integratua egon. Erosketa egitean, bezeroak “Ordaindu Bizumen” ordainketa-aukera hautatu behar du, hari lotutako telefono-zenbakia sartu eta dagokion gakoarekin eragiketa baliozkotu, dirua modu seguruan eskualdatu dadin.

Gaur egun, ia 30.000 saltokik sartua dute ordaintzeko modu hori beren online salmentetan.

Bizuma saltoki fisikoetan. Zein plataformek eskaintzen dute ordainketa presentziala Bizumekin?

Denda eta saltoki fisiko askok eskaintzen diete jada bezeroei Bizumekin ordaintzeko aukera. Soluzio horrekin aurrez aurre ordain daiteke bide horretatik, eta saltoki fisikoetara bideratua dago bereziki.

Zerbitzu hori oraindik ez da zuzenean eskaintzen horrelako negozioetarako, salbu eta online merkataritzan aritzen direnentzat edo loteria-administrazioentzat. Horregatik, online ordaintzeko pasabide batean oinarritzen da saltoki fisikoetarako transakzioa, eta erosketa digital batean izaten denaren antzekoa da esperientzia.

Ordaintzeko modu hori kaleko saltoki batean erabili ahal izateko, saltoki horrek Bizumen alta eman behar du online denda bat balitz bezala, baina Monei edo Paycomet bezalako plataformen bidez. Hala ere, hoberena duzu zure bankuari edo plataforma teknologikoari galdetzea integrazio hori egiteko zer aukera ematen dizkizuten. Laboral Kutxak bi eskaintzen dizkizu: Paygold TPV birtuala eta LK Pay bidez mugikorrarekin ordaintzea.

Paygold TPV birtuala

Paygoldek sare sozialen, posta elektronikoaren edo berehalako mezularitzaren bidez saltzeko aukera ematen du, esteka bat partekatu besterik egin gabe. Modu azkarragoa, errazagoa eta seguruagoa da, eta ez da beharrezkoa web orririk edo TPV fisikorik izatea.

Funtzionamendua oso erraza da: tresna honek aukera emango dizu zure bezeroei modu ez-presentzialean kobratzeko, posta elektroniko edo SMS bidez bidaliko diren ordainketa-eskaerak sortuta. Esteka horiek pasabide seguru batera birbideratuko dute eroslea, eta bertan egingo da ordainketa txartelarekin edo Bizumekin, merkataritza elektroniko seguruaren estandarren arabera.

Hori guztia inolako garapen informatikorik gabe. Eskaerak telefonoz, WhatsAppez, sare sozialen eta abarren bidez jaso daitezke eta kobrantza zerbitzu honen bidez egin.

Mugikorrarekin ordaintzea LK Payren bidez

Laboral Kutxak Mugikor bidezko Ordaintzeko zerbitzua du, saltokietan mugikorrarekin ordaintzeko aukera ematen duena, txartel batekin ordainduko balitz bezala. Horretarako, NFC antena duen Android-telefonoa behar du bezeroak eta LKPay aplikazioa deskargatu. Apple gailua izanez gero, erabili Apple Pay, eta haren bidez lotu daitezke Laboral Kutxako txartelak.

TicketBai TPVa

Aurreko artikuluetan esandakoagatik jakingo duzunez, hiru foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak partekatutako proiektua da TicketBai, eta hainbat betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu. Beraz, TicketBai indarrean jartzen denetik aurrera, honako betebehar hauek izango dituzte pertsona fisiko eta juridiko guztiek:

  • Salmenta-tiketa eman beharko diote azken kontsumitzaileari, TicketBAIren eskakizunen arabera.
  • Fakturazio guztia telematikoki bidali beharko diote dagokion Foru

Betebehar hori betetzeko, horretarako egokitutako ekipamendu informatikoak eduki behar dira (laguntzak edo kenkari fiskalak badaude horretarako, eta horiei buruz galde diezagukezu gure kontsulta-inprimakiaren bidez).

LABORAL Kutxaren TPVak bi eskakizun horiek betetzeko aukera emango dio saltokiari, araudiaren araberako tiketa sortzen baitu eta fakturazio guztia dagokion Ogasunera telematikoki bidaltzeko aukera ematen baitu.

Egindako salmenta guztiak kudeatzen dira, bai dirutan ordaintzen direnak, bai txartelarekin ordaintzen direnak. Bestalde, bezeroei txartelarekin ohi bezala kobratzeko aukera ematen dizu.

TPV horren bi modalitate daude:

  • WiFia: mugikortasun handia eskaintzen dio erabiltzaileari, eta, horri esker, bezeroak ez du inoiz txartela begi bistatik galduko.
  • GPRSa: inolako kable-sarera konektatu gabe, kalez kaleko salmentarako, azoketarako, etxez etxeko laguntza teknikorako, bai eta saltokietarako ere, mugikortasuna beharrezkoa denean eta WiFi konexiorik ez dagoenean.

Nola funtzionatzen du TPVak TicketBAIrekin?

Erosketa-orga bat sortzen da, bezeroari eman nahi zaion xehetasunarekin. Kobratzeko metodoa aukeratu behar da: eskudirutan edo txartelarekin. Txartelaren bidez kobratuz gero, automatikoki irekiko da txartelaren bidez ordaintzeko modulua.

Salmenta kobratu ondoren, tiketa sortuko da, TicketBAIren eskakizunen araberakoa, bezeroari emateko. Era berean, tiketa dagokion foru-ogasunari bidaliko zaio telematikoki.

Azken berriak