Zer gertatuko da zergak edo gizarte-aseguruak epez kanpo aurkezten baditut? Eta autonomoen kuota ordaintzen ez badut?

Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berrian jasotako neurrien barruan, Gizarte Segurantzaren kuotetan izandako atzerapenen ondoriozko errekarguak erdira jaitsiko dira. Hortaz, egungo % 20ko errekargua % 10era jaitsiko da lehen hilabetean.

Aldaketa horren ildotik, zergak eta gizarte-kotizazioak aurkeztu eta ordaintzean atzeratzeak dakarren kostua berrikusiko dugu artikulu honetan.

Zergak aurkeztean izandako atzerapenen ondoriozko errekarguak eta zehapenak

Errekargua prestazio osagarri bat da, zergapekoek aitorpena zerga bakoitzari buruzko arauan aurreikusitako epetik kanpo aurkeztu izanaren ondorioz ordaindu beharrekoa. Ondoren, lurralde bakoitzeko errekarguak eta zehapenak ikusiko ditugu.

Araba

Zer errekargu edo interes aplikatzen zaizkie epez kanpo aurkeztutako autolikidazio edo aitorpenei, Administrazioak errekerimendua egin ondoren?

Errekeritutako aitorpenari dagokion kuota gehi berandutze-interesak ordaindu beharko dira. Bidezkoa izanez gero, dagokion zehapena ordaindu beharko da (zehapen-espedientea amaitu ondoren).

Zer errekargu edo interes aplikatzen zaizkie epez kanpo aurkeztutako autolikidazio edo aitorpenei, Administrazioak aldez aurreko errekerimendua egin gabe?

– Epemugaren hurrengo egunetik sei hilabetera bitarte: kuota + % 5eko errekargua.

– Sei hilabete eta egun batetik 12 hilabetera bitarte: kuota + % 5eko errekargua eta berandutze-interesak.

Berandutze-interesak, nolanahi ere, autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko ezarritako epemugaren ondorengo sei hilabeteak amaitu eta hurrengo egunetik autolikidazioa edo aitorpena aurkezten den arte kalkulatuko dira.

– 12 hilabete eta egun batetik aurrera: kuota + % 10eko errekargua + berandutze-interesak.

Interesak, nolanahi ere, autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko ezarritako epemugaren ondorengo hamabi hilabeteak amaitu eta hurrengo egunetik autolikidazioa edo aitorpena aurkezten den arte kalkulatuko dira.

Zer errekargu aplikatzen zaizkie Administrazioak egindako eta borondatezko epetik kanpo ordaindutako likidazioei?

Edozein bulego likidatzailek adierazitako epemuga duten eta adierazitako epetik kanpo ordaintzen diren likidazioen ordainketa-gutunak dagokion errekargu exekutiboarekin ordainduko dira:

  • Borondatezko epean ordaindu gabeko zenbatekoaren % 5eko errekargu exekutiboa, premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik ordaintzen denean.
  • Borondatezko epean ordaindu gabeko zenbatekoaren % 10eko premiamendu-errekargu murriztua, premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren ezarritako epearen barruan ordaintzen denean.
  • Borondatezko epean ordaindu gabeko zenbatekoaren % 20ko premiamendu-errekargu arrunta eta berandutze-interesak, premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren ezarritako epetik kanpo ordaintzen denean.

Errekargu horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta borondatezko aldian ordaindu gabeko zor osoa kontuan hartuta kalkulatzen dira.

Hiru errekarguetatik berandutze-interesekin bateragarria den bakarra premiamendu-errekargu arrunta da (% 20). Errekargu exekutiboa (% 5) edo premiamendu-errekargu murriztua (% 10) eska daitezkeenean, ez dira eskatuko epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak.

Foru Ogasunak igorritako likidazioez gain, ordainketa zatikatuei eta ordainketa-zatikatzeei dagozkienak sartzen dira atal honetan.

Bizkaia

Borondatezko aldian ordaintzeko ezarritako epea amaitu eta ordainketa osoa ez egiteak eragingo du ordaintzeko geratzen den zorrari dagokion aldi exekutiboaren hasiera automatikoa.

Premiamendu-prozedura zergapekoari premiamendu-probidentzia jakinarazten zaionean hasiko da. Probidentzia horretan, ordaintzeko geratzen den zorra zehaztuko da, kasu bakoitzean bidezkoak diren errekarguak eta interesak barnean hartuta, eta ordainketa egiteko errekerimendua egingo zaio zergapekoari.

Aldi exekutiboko errekarguak konturako ordainketak egiteko betebeharraren ondoriozko zenbatekoaren edo zerga-kuotaren gainean kalkulatuko dira, eta 2 motakoak izan daitezke:

  • Errekargu exekutiboa (% 5); automatikoki sortuko da, eta aldi exekutiboa hastean eskatu ahal izango da.
  • Premiamendu-errekargua (% 20); premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren eta ordaintzeko ezarritako ezohiko epea (hilabete 1) amaitu ondoren eskatuko da.

Berandutze-interesa prestazio osagarri bat da, zergapekoei araudian ezarritako epeen barruan ez ordaintzeagatik edo bidezkoa ez den itzultze bat kobratzeagatik eskatu beharrekoa.

Berandutze-interesa, nolanahi ere, interes hori eska daitekeen aldian indarrean dagoen diruaren legezko interesa gehi % 25 izango da.

  1. urterako, % 3,75 izango da berandutze-interesa.

Dolozko edo erruzko ekintzei edo ez-egiteei lotutako zerga-urraketei aplikatu beharreko zehapenen zenbatekoak honako Dekretu honetan ikus daitezke: 100/2005 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergen Arloko Zehapen Araudia onartzen duena

Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunak aurkeztutako autolikidazioa berrikusiko du, eta, itzultzeko edo ordaintzeko ateratzen den kontuan hartuta, aurkeztean izandako atzerapenaren ondoriozko zerga-zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar badio)

  • Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatzen ez dizunean):
    • 6 hilabetera arteko atzerapena: ordaindu beharreko kuotaren % 5eko errekargua aplikatuko da.
    • hilabetetik urtebetera arteko atzerapena: % 5eko errekargua eta berandutze-interesak aplikatuko dira.
    • Urtebetetik gorako atzerapena: % 10eko errekargua eta berandutze-interesak aplikatuko dira.
  • Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatzen dizunean):
  • Zerga motaren araberako zehapena ezarriko da

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzuli behar badio)

Errekerimenduei ez erantzuteagatiko zehapenak

Foru Ogasunak epez kanpoko aitorpen bat aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari erantzuten ez badiozu, atzerapena jakinaraziko dizu. Jasotzen duzun jakinarazpen bakoitzean, zehapena handiagoa izango da.

Nafarroa

Bi errekargu mota daude, eta bateragarriak dira elkarren artean:

  • Garaiz kanpo aurkeztearen ondoriozko errekarguak: aitorpen bat epez kanpo aurkezteagatik.
  • Aldi exekutiboko errekarguak: zor bat epez kanpo ordaintzearen ondoriozko errekarguak.

Ogasunaren aldez aurreko errekerimendurik ez dagoenean eta aitorpena borondatez aurkezten denean ezartzen dira garaiz kanpo aurkeztearen ondoriozko errekarguak:

  • Borondatez aurkezteko epea amaitu eta hurrengo 3 hilabeteen barruan: % 5eko errekargua (berandutze-interesik eta zehapenik gabe).
  • Borondatez aurkezteko epea amaitu eta hurrengo 4-12 hilabeteen barruan: % 10eko errekargua (berandutze-interesik eta zehapenik gabe).
  • Borondatez aurkezteko epea amaitu eta 12 hilabetetik aurrera: % 20ko errekargua (berandutze-interesekin eta zehapenik gabe).

Aldi exekutiboko errekarguak borondatez ordaintzeko aldia amaitzen denean sortzen dira:

  • % 5eko errekargu exekutiboa (berandutze-interesik gabe): zorra premiamendu-probidentzia jaso aurretik ordaintzen denean.
  • % 10eko premiamendu-errekargu murriztua (berandutze-interesik gabe): zorra premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hilabete 1eko epearen barruan ordaintzen denean.
  • % 20ko premiamendu-errekargu arrunta (berandutze-interesekin): premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hilabete baten ondoren ordaintzen denean.

Aldi exekutiboa hasten da:

  • Ogasunak likidatutako zorren kasuan, ordaintzeko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean.
  • Ordaindu gabe aurkeztutako aitorpen/likidazio edo autolikidazioaren ondoriozko zorren kasuan, ordaintzeko ezarritako epea amaitzen denean; epez kanpo aurkezten bada, aurkezten denean.

Gizarte Segurantza. Kuotei aplikatu beharreko errekarguak eta berandutze-interesak

2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, urriaren 24ko 6/2017 Legeak (Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Legeak) Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorra aldatu du. Horren ondorioz, Langile Autonomoen Erregimen Berezirako kotizazioak ordaintzean izandako berandutzeagatik % 20 aplikatu ordez, atzerapen-denboraren araberako ordainketa progresibo bat aplikatuko da.

Horrela, beraz, honako errekargu hauek sortuko dira, beste alderdi batzuk betetzen badira:

  1. a) Zorraren ehuneko 10eko errekargua, kuotak ordaintzeko epea amaitu eta lehen hilabete naturalaren barruan ordaintzen badira.
  2. b) Zorraren ehuneko 20eko errekargua, kuotak ordaintzeko epea amaitu eta bigarren hilabete naturaletik aurrera ordaintzen badira.

Data horretara bitarte, araudiak dio Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko ezarritako arauzko epea amaitu eta kuotak ordaindu ez badira, honako errekargu hauek sortuko direla, luzapenetarako aurreikusitako berezitasunak alde batera utzi gabe:

Kotizazio-dokumentuak arauzko epearen barruan aurkeztea:

Zorraren % 20ko errekargua, kuotak arauzko epea amaitu ondoren ordaintzen badira.

Kotizazio-dokumentuak epearen barruan ez aurkeztea:

  • Zorraren % 20ko errekargua, kuotak zorraren erreklamazioan edo likidazio-aktan ordaintzeko ezarritako epea amaitu aurretik ordaintzen badira.
  • Zorraren % 35eko errekargua, kuotak ordaintzeko epe hori amaitu ondoren ordaintzen badira.

Berandutze-interesak:

Berandutze-interesak kuotak ordaintzeko arauzko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko dira, baina premiamendu-probidentzia edo kentzeko prozeduraren hasiera jakinarazi eta hamabost egun igaro ondoren eskatu ahal izango dira, epe horretan zorra ordaindu ez bada.

Eska daitezkeen berandutze-interesak zorraren printzipalak ordaintzeko arauzko epea amaitu denetik sortu dituenak eta ordaintzeko unean aplikatu beharreko errekarguak aurreko atalaren arabera eska daitezkeen egunetik sortu dituenak izango dira.

 

 

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....