Koronabirusak eragindako krisiak kinka larrian utzi ditu autonomoak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), eta zenbait erakundek berehala esku hartu dute egoerari aurre egiteko; besteak beste, Nafarroako Garapen Sozietateak (SODENAk). Izan ere, diru-sarreren iturria erabat itxita daukate autonomoek eta ETE-ek, baina zenbait gastu finko ordaintzen jarraitu behar dutenez, likidezia-arazo larriak dituzte.
Sonagar SGR eta Elkargi SGR erakundeekin batera, mailegu-lerro berezi bat jarri du martxan SODENAk, Nafarroako finantza-erakunde nagusiak (LABORAL Kutxa, esate baterako) partaide dituela. Sei hilabeteko likidezia-premiak eta egitura-gastuak finantzatzea da lerro horren helburua:
- Pertsonal-gastuak
- Zergak
- Kanpoko lanak, hornidurak eta zerbitzuak
- Finantza-gastuak
- Epe luzeko maileguen kuotak
Bost urtera arteko mailegua da lerro horren tresna nagusia, eta beste aukera hau ere eskaintzen du: urtebeteko gabealdia. Interesak bakarrik ordaintzen dira gabealdian; hori dela eta, oso txikia izaten da kuota, eta gutxitu egiten da mailegua eskatu duen negozioko gastuen atala.
Hauek dira maileguaren gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak:
– 5.000 eta 50.000 euro bitarte, pertsona fisikoentzat (autonomoak)
– 5.000 eta 1.000.000 euro bitarte, pertsona juridikoentzat (enpresak)
Hona maileguaren gainerako baldintzak:
- Irekiera-komisioa: % 0
- Amortizazio- eta kitapen-komisioa: % 0
- Interes-tasa: Eur + % 0,50 (tasarik txikiena, % 0,50)
- Abalaren aztertze-komisioa % 0,25
- Abalaren urteko komisioa: % 0
- EBBrako kapital-ekarpena: zenbatekoaren % 2 (erreklama daiteke eragiketa amaitzean)
Finantza-erakundeak berak egingo du eskaeraren izapidea; horretarako, zure negozioari buruzko zenbait dokumentazio bidali behar diozu:
Zer dokumentazio aurkeztu behar du autonomo batek?
Honako hauek:
– NANaren fotokopia
– 2017ko eta 2018ko errenta-aitorpenak, eta 2019ko ustiapen-kontua
– Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa egunean izatearen ziurtagiria
– Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, alta eman duzun JEZaren epigrafea ageri dena
Bestalde, dokumentazio hau emango dizute, zuk sinatzeko edo betetzeko:
– Ondasunen eta bankarekiko zorpetzearen aitorpena
– Zuritzearen aurkako prebentzio-dokumentazioa
– CIRBEren informazioa jasotzeko baimena
– Minimisen aitorpena
– Eragiketa-eskaria /COVID-19aren eraginaren gaineko egiaztagiria
Premiaren justifikazio-txostena, non zenbatekoa zehaztu behar baita, sei hilabeteko egitura-gastuak oinarri hartuta, eta murriztu likidezia-premia gutxitzen duten faktoreetan (EEEak, ABEEak, zerga-ordainketa geroratzea eta abar)
Zer dokumentazio aurkeztu behar du enpresa batek?
Honako hauek:
– Ordezkariaren NANaren fotokopia
– Identifikazio fiskaleko txartela, eskatzailearen ahalordea eta administratzailearen edo ahaldunaren NANa
– 2017ko eta 2018ko sozietate-zergak
– 2019ko finantza-gastuak
– Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa egunean izatea
– Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, alta eman duzun JEZaren epigrafea ageri dena
– Jardueraren txostena (EBBko bazkide ez bazara)
Bestalde, dokumentazio hau emango dizute, zuk sinatzeko edo betetzeko:
– Banka-poolaren deskribapena (negozioak zer erakunderekin egin ohi duen lan)
– Zuritzearen aurkako prebentzio-dokumentazioa
– CIRBEren informazioa jasotzeko baimena
– Minimisen aitorpena
– Eragiketa-eskaria /COVID-19aren eraginaren gaineko egiaztagiria
Premiaren justifikazio-txostena, non zenbatekoa zehaztu behar baita, sei hilabeteko egitura-gastuak oinarri hartuta, eta murriztu likidezia-premia gutxitzen duten faktoreetan (EEEak, ABEEak, zerga-ordainketa geroratzea eta abar).
Nola eskatu behar da?
Lehenago ere azaldu dugunez, finantza-erakundeak arduratzen dira maileguaren izapideak egiteaz Sonagar SGR-n eta Elkargi SGR-n. Informazio gehiago edo finantziazioa eskatzeko, jo zure LABORAL Kutxako bulegora edo jarri harremanetan zure gestorearekin.