Posta elektroniko bidezko zure marketin-kanpainetarako online erremintak: MailChimp

Marketin digitalaren teknika ohikoenetako eta eraginkorrenetako bat posta elektroniko bidezko marketina deiturikoa da. Posta elektroniko bidezko marketina erabiliz, zenbait mezu komertzial (newsletter) bidal diezazkiokezu pertsona-talde bati, posta elektronikoz.

Eskaintzen dituen onuren artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Zure webgunera edo blogera bisitak sustatu eta kalitate oneko trafikoa erakarri dezake.
  • Zure irudia hobetu eta konfiantza handia sor dezake, kalitate oneko edukiak erabiliz.
  • Zure marketin-ekintzak sustatu ditzake propaganda birtualaren bitartez, klik bakar bat eginez, zure harpidedunei informazio interesgarria helaraziz.

Marketin-teknika hori posta elektronikoarekin batera jaio zen; baina gailu mugikorren presentzia handitzearekin batera, Interneten erabilera nabarmen errazten diguten erreminta ugari sortu dira.

Zure mezu elektronikoak beti nabarmendu daitezen edo horiek zure kontaktuen spam mezuetara zuzenean joan ez daitezen, oso interesgarria da honako faktore hauek betetzea:

  • Egin lan behar bezala eguneratutako eta segmentatutako datu-base batekin.
  • Zure mezuek garrantzitsuak izan behar dute, eta nolabaiteko balioa eskaini behar diete xede diren pertsonei.
  • Txertatu harpidetza baliogabetzeko esteka bat erraz ikusteko moduan. Ez du zentzurik mezu horiek jasotzeko interesik ez duten pertsonei horiek bidaltzen jarraitzeak. Erabiltzaile horiek spam gisa kalifikatu dezakete zure enpresa, eta gainera, ahaleginak ez du saririk izango.

Erabili plataforma profesionalak mezuak bidaltzeko

Nondik bidali mezu elektronikoak? Zure posta elektronikotik egiten baduzu arazoak izan ditzakezu, eta mezu elektronikoen zerrenda beltz batean amaitu dezakezu, horiek zuzenean spam bihurtuz. Hori saihesteko, mezu elektronikoak modu masiboan bidaltzeko plataformaren bat erabiltzea gomendatzen dizugu, horrela nahi adina bidali ahal izango baitituzu. Posta elektronikoko ohiko aplikazio batzuk mezu jakin batzuk bidaltzeko erabil badaitezke ere, kopuru jakin batetik aurrera desabantaila gehiago eragiten dituzte.

Milaka mezu elektroniko aldi berean bidaltzeko diseinatuta dauden plataforma profesional guztiek legezkotasuna errespetatzen dute, eta kalitate oneko Internet-zerbitzuen hornitzaileekin funtzionatzen dute, zure mezuak behar bezala bidaltzen direla bermatzeko helburuarekin. Horrez gain, egindako kanpainen inpaktuari buruzko informazioa eskaintzen dute, eta horri esker, dagozkion erabakiak har ditzakezu horien eraginkortasuna hobetzeko.

Plataforma asko daude (iContact, Mailrealy, Constant Contact, Aweber, Doppler, Benchmark, Mdirector eta abar), eta horiek doako zerbitzu mugatuak eskaintzen dituzte (oro har, bidalketa- edo kontaktu-kopurua), baina oraingoan, seguruenik ezagunena izango den plataformari buruz hitz egingo dugu, MailChimp plataformari buruz.

MailChimp

Erremintak oso interfaze garbia du, eta horrek modu sinplean jardutea eta honako eragiketa hauek egitea ahalbidetzen digu:

  • Zure blogean alta hartzeko inprimakiak sortzea.
  • Postako zerrendak kudeatzea.
  • Mezu bakoitza pertsonalizatzea.
  • Posta elektroniko bidezko marketin-kanpainak bidaltzea.
  • Mezuak bidaltzeko txantiloiak diseinatzea.
  • Spam aurkako legeak automatikoki betetzea.
  • A/B probak egiteko aukera, antzeko bi kanpaina bidali eta horien artean onespen onena zeinek izan duen ikusteko.
  • Edukiak biral bihurtzea.
  • Zure kanpainen emaitzak neurtu eta ondorioak ateratzea.

Zerbitzua doakoa da 2.000 harpidedun lortu edo hilean 12.000 mezu elektroniko bidali arte. Dena den, doako bertsioak baditu zenbait muga, ezin baitira autorresponder (mezu elektronikoak automatikoki bidaltzea) edo “trigger” deiturikoak (gertaera zehatz baten pean mezu elektronikoak bidaltzea) erabili.

Nola konfiguratu MailChimp urratsez urrats

1. Konfiguratu zure kontua

Sartu MailChimp webgunean eta erregistratu. Ikusiko duzun moduan, inprimaki bat agertzen da, eta bertan, beharrezko datuak sartu behar dira (helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta gakoa).

 

mailchimp login

Datuak sartu eta “Create My Account” botoian klik egin ostean, gure posta elektronikora joan eta kontua berretsi beharko dugu, jasotako mezu elektronikoan agertzen den estekaren bitartez. Gero, gure datu pertsonalekin identifikatu eta gure MailChimp kontua sortuko dugu.

Hori egin ostean, MailChimp-eko administrazio-panelera (edo Dashboardera) sartu ahal izango dugu; nahiko erabilerraza eta intuitiboa da.

newaccounts_dashboard

Panelaren ezkerraldean menu orokor bat agertuko zaigu, eta, bertan, atal nagusiak ikusiko dituzu. Eskuinaldean, hiru sarbide hauek agertuko zaizkigu lehenengo kanpaina egin bitartean:

  • Kanpaina bat sortu eta bidali
  • Zerrenda bat sortu
  • Zure audientzia eraiki

Lehenengo kanpaina egin ostean, pantaila horretan zure egoera orokorra eta zure kontuan gertatzen ari denaren laburpena agertuko dira.

2. Sortu zerrenda bat

Lehenik eta behin, kontaktuen zerrenda sortu behar duzu. Bertan, gure jarduerari buruzko informazioa edo albisteak jaso nahi dituzten eta gure bidalketetara harpidetu diren pertsonen helbide elektronikoak gordeko dira.

 

mailchimp crear lista

Helbide elektronikoen zerrenda dagoeneko gordeta badugu, horiek MailChimp-etik inportatu ahal izango ditugu; bestela, eskuz sortu ditzakegu. Horretarako, “Add subscribers” botoian klik egin eta “Add subscriber” hautatu beharko dugu.

mailchimp_list_import

Nahi adina zerrenda sor daitezke. Horrela, interesa duten hartzaileen talde bat baino gehiago sor ditzakegu, eta, beraz, mezu desberdinak bidali ahal izango ditugu talde horietako bakoitzak dituen interesak kontuan hartuta.

3. Sortu erregistro-inprimaki bat

MailChimp erremintari esker, azkar alta hartzeko inprimakiak egin ditzakegu. Hasteko, “Signup Forms” leihora joan beharko dugu.

mailchimp formulario de registro

Hurrengo leihoan, txertatu nahi ditugun MailChimp inprimakiari buruzko zenbait aukera agertuko zaizkigu:

  • General forms: Atzemate-orri bat sortzeko balio du. Aukera horretan, gure blogean edo web-orrian argitaratu ahal izateko esteka bat eskaintzen zaigu. Klik egiten dutenak online erregistro-inprimakira joango dira.
  • Embedded forms: Inprimaki bat sortzen du HTML kode baten bitartez, gero hura gure blogean txertatzeko. Horrela, gure blogetik ikusi ahal izateko inprimaki bat izango dugu.
  • Subscriber popup: Horri esker, edozein lekutan txertatu daitekeen erregistro-inprimaki bat diseina daiteke.
  • Form integrations: Inprimakia txerta dezakegu, gure bloga edo web-orria WordPress bidez egin badugu.

mailchimp tipo de formulario

Gomendagarriena lehenengoa (general forms) aukeratzea da, hala, datuak biltzeko inprimaki pertsonalizatua egin ahal izateko. Atal horretan, inprimakiak eta erantzuteko mezu elektronikoak diseina ditzakegu, harpidedunarekin jardun behar dugun bakoitzerako: esker onak emateko, berresteko, baja hartzeko eta abar.

mailchimp create forms

Erantzuteko mezu elektronikoak eta inprimakiak diseinatzeko, hiru atal hauek ditugu:

  • Build it: erlaitz horretan, erabiltzaileek betetzea nahi ditugun eremuak txertatuko ditugu. Hari estilo jakin bat eman diezaiokegu, irudi bat txertatuz, adibidez. Era berean, aurretiaz zehaztutako eremu bakoitzeko testuak alda ditzakegu.
  • Design it: erlaitz horretan formatua eman diezaiekegu botoiei, gure blogaren edo web-orriaren estiloa kontuan hartuta.
  • Translate it: aukera horrek lehenetsitako itzulpenak pertsonalizatzeko aukera ematen digu.

4. MailChimp bidez posta elektroniko bidezko marketin-kanpaina bat sortzea

MailChimp erremintan lau kanpaina mota aurki ditzakegu:

  • Regular: Newsletterren bidalketa arrunta.
  • Plain-text: Testu laua, inolako diseinurik gabe.
  • A/B Split: Eredu horren bitartez, bi izenburu desberdin dituzten bi newsletter bidaltzen zaizkie harpidedun-zerrendako % 20ri. Emaitzarik onena lortzen duen newsletterra gainerako kontaktuen % 80ari bidaliko zaie.
  • RSS: Bidalketa automatikoetarako.

mailchimp campaign

Horietako bat aukeratu ostean, kanpaina bat sortu eta newsletterra nori bidali nahi diogun hauta dezakegu.

Honako hauek izango lirateke kanpaina bat modalitate arrunta erabiliz (regular) bidaltzeko urratsak. Lehenik eta behin, gure newsletterra zein zerrendari edo zerrendei (bat baino gehiago hauta daiteke) bidali nahi diegun aukeratu behar dugu. Gero, honako eremu hauek bete behar dira:

  • Kanpainaren izena: Kanpaina azkar identifikatzen lagunduko digun izen bat.
  • Gaia: Informazioa jasoko duen kolektiboarentzat erakargarria izango den eta mezu elektronikoa ireki dezala errazteko moduko zerbait idatzi behar da.
  • Igorlea: Idatzi mezuaren igorle gisa agertzea nahi duzun izena.
  • Erantzuteko mezu elektronikoa: Zer helbide elektronikotara nahi dugun erantzutea, hala nahi izanez gero.
  • Analitikaren konfigurazioa: Sekzio horretatik, google analytics kodea txerta dezakegu hura gure kontuarekin lotzeko.

mailchimp campaign info

Eremu horiek bete ostean, diseinua konfiguratu behar dugu. Bertan, zenbait gai eta formatu proposatuko zaizkigu. Mailingaren diseinuak erakargarria izan behar du, mezu elektronikoan klikatzeko aukerak areagotzeko. Saiatu zure blogaren edo web-orriaren irudia eta mailingarena bat etor daitezen.

MailChimp-ek bi aukera eskaintzen dizkigu:

  • MailChimp-en editorea erabiliz zure txantiloia sortzea.
  • Dagoeneko prestatuta dauden template edo txantiloietako bat aukeratzea.

Mailchimp templates

Mezua testu lauan sortu beharko litzateke. Testu-mota hau mezu elektronikoak jasotzeko formatu gisa testu laua aukeratu duten harpidedunentzat bideratuta dago.

Azkenik, kanpainaren sorrera berretsi behar da, sortu den guztia berrikusi eta akatsak edo hautsitako estekak dituen kanpaina bat bidaliko ez dela ziurtatu ostean.

Horretarako, egin klik “Open Popup Preview” aukeran, mezuaren aurrebista izateko. “Send a Test email” aukera ere erabil dezakezu, proba gisa mezu elektroniko bat bidali eta hura zure sarrerako ontzira nola iristen den ikusteko.

Dena zuzen badago, honako bi aukera hauek izango dituzu berretsitakoan:

  • Bidali
  • Programatu bidalketa

5. MailChimp bidez posta elektroniko bidezko marketin-kanpaina baten emaitzak neurtzea

MailChimp erremintak eskaintzen digun abantaila garrantzitsuenetako bat ireki diren mezu elektronikoen berri ematen digula da, baita zenbatetan egin den klik ere. Horrela, gure kanpaina aurreikusitako emaitzak lortzen ari ez dela ikusten badugu, aldatu egin dezakegu.

“Campaigns” erlaitzean, kanpaina horien laburpena ikus dezakegu, eta “View Report” aukeran klik eginez gero, estatistika xehatuagoak ikus ditzakegu. Hala, klik-kopurua, ireki direnak, baja-kopurua, grafikoak eta mezu elektronikoak zein lekutan ireki diren erakusten dizkiguten mapak ikus ditzakegu, besteak beste.

mailchimp reports

Oso garrantzitsua da zure bidalketak funtzionatzen ari diren edo ez aztertzea, horretarako zure kanpainen analitika berrikusiz. Eginkizun hori kanpaina bera sortzea bezain garrantzitsua da.

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...