MARKETINA WHATSAPP BIDEZ EGITEA

Artikulu hau irakurtzen ari bazara, seguruenik berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioa izango duzu telefono mugikorrean instalatuta, smartphoneak dituzten pertsonen ia % 99k baitute instalatuta gure herrialdean. Horrelako aplikazio batek ematen dituen abantailen eta erosotasunaren adierazgarri, estatistikek diote pertsonen % 96k nahiago dutela txateatu telefonoz hitz egin baino, eta iristen zaizkien mezuei adi egoten dira.

Hori dela-eta, enpresak eta negozioak bezeroekin komunikatzeko tresna gisa erabiltzen hasi dira WhatsApp aplikazioa, eta bi norabidetan erabiltzen dute: eskaerak, erreserbak edo gure produktu eta zerbitzuei buruzko kontsultak jasotzeko edota bezeroentzako berritasun edo eskaintzei buruzko informazioa emateko.

Zergatik erabili WhatsApp estrategia bat enpresentzat?

Besteak beste, honako abantaila hauek eskaintzen ditu WhatsApp aplikazioak beste tresna batzuen aldean:

  1. 1. Mezua bistaratzeko eta kanpainaren helburua lortzeko ehuneko handia bermatzen du.
  2. 2. Bezeroarengandik hurbilago dagoen kanala da.
  3. 3. Ia jende guztiak erabiltzen du.

WhatsApp aplikazioa, gainera, oso baliagarria da honako helburu hauek lortzeko:

  • Produktu edo zerbitzu berriei buruzko informazioa emateko.
  • Bezeroekin albisteen Newsletterra egiteko.
  • Bezeroen artean zozketa bat laster eta zuzenean egiteko.
  • Promozio edo deskontu berezien berri emateko.
  • Ekitaldi bat sustatzeko edo deialdi bat sortzeko.
  • Bezero, enplegatu, banatzaile, hornitzaile eta abarren arretarako kanal gisa erabiltzeko.
  • Erreserbak edo eskaerak gestionatzeko.

Kontuz spamarekin

Hala ere, ez da komeni mezularitza-tresna hori publizitate-bidalketa masiboak egiteko erabiltzea. Izan ere, WhatsAppek berak bere baldintzetan ezarrita duenez, erabiltzaile baten kontua blokea dezake zerbitzua era masiboan erabiltzen badu, spama dela ulertzen baitu.

Horregatik, ez da erabili behar gurekin konektatu ez den, bere datuak eman ez dizkigun eta datuak babesteko politika bat sinatu ez duen inorekin. Lehenik eta behin, erabiltzailearen baimena behar dugu gure komunikazioak bidaltzeko, haren kontaktuen zerrendan sar gaitzan saiatu behar dugu, eta hedapen-zerrendak erabili behar ditugu [nola sortu hedapen-zerrenda bat: egin klik hemen] antzeko premiak dituzten pertsonei mezu anizkoitzak bidaltzeko. Nolanahi ere, taldeak sortzea saihestuko da.

Zer komunikatu nahi den kontuan hartuta ere, ez da komeni kanal honen bidez igortzen den dokumentazioari ofimatika-programekin zabaldu behar diren fitxategiak eranstea (PDF bat, adibidez), aplikazioak aukera ematen badu ere horrelako dokumentuak posta elektronikoz baino zailagoak baitira gestionatzen.

Nola egin marketin-kanpaina bat WhatsApp erabiliz?

WhatsApp estrategia bat egiteko, honako alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan:

1
Aztertu zer ekintzatarako eta zer helbururekin erabiliko duzun zure WhatsApp Marketin kanpaina. Pentsatu zer mezu eta nolako maiztasunarekin helaraz nahi dituzun.
2
Kontaktuen agenda bat edo datu-base bat behar duzu WhatsApp Marketin kanpaina egiteko. Nolanahi ere, datuen babesaren eta komunikazio elektronikoen arloko araudia bete beharko du.
3
Saiatu datu-base hori pertsona bakoitzaren eta haren premien arabera banatzen eta helburu bakoitzerako hedapen-talde espezifikoak sortzen.
4
Ahal bada, erabili audioa, bideoa edo irudia. Formatu horiek erraz eransteko aukera ematen du WhatsAppek. Sortu kalitateko edukia hartzailearengan jakin-mina sortzeko, eta saiatu birala izaten, hau da, hartzaile horrek eduki hori beste pertsona batzuei bidal diezaien. Jarraitutasuna sortu behar duzu zure komunitatean, eta, horretarako, bezeroengan interesa sortu eta zuzenean ez saltzen saiatu behar duzu.
5
Zure Whatsappak bezeroarentzako informazio interesgarria bildu behar du (Whatsapparen erabilgarritasuna eta ordutegia, azken promozio edo ekitaldia, zure webgunearen esteka eta abar) eta irudi profesionala agertu behar du.
6
Erabili zeregin horiek programatzea eta egitea erraztuko dizuten tresnak. Badira horretarako web-plataforma espezifiko batzuk (hala nola Massyphone edo WhatsappMarketing), WhatsApp bolumen handia bidaltzeko eta bidalketa horien emaitzak kontrolatzeko aukera ematen dutenak.

Adibide batzuk

Esteka honetan, WhatsApp aplikazioarekin egindako marketin-kanpainen adibide batzuk ikus ditzakezu.

 

[SAKATU HEMEN ARTIKULU GUZTIAK IKUSTEKO]

Azken berriak