Langile bat bajan dago: zer egin behar dut eta zer ondorio ekonomiko ditu?

Langile batek gaixotasuneko edo istripuko baja izatea edozein enpresatan gertatzen den ohiko egoera da; edozein enpresari enplegatzaileri gerta dakioke. Aldi baterako ezintasuna (ABE) aldi batez lan egitea eragozten duen egoera da, gaixotasun arrunt baten, lanekoa ez den istripu baten, gaixotasun profesional baten edo laneko istripu baten ondorioz.

Medikuak ABEagatik agindutako baja denbora mugatuko egoera bat da, gehienez ere urtebetekoa, GSINek berariaz sei hilabetez luza dezakeena; alegia, urtebeteko gehieneko epea igarotakoan, GSINek erabakiko du egoera hori luzatzen duen ala ez.

Zer eskubide ditu langileak, eta zer prestazio-mota jaso ditzake?

Langilea ABEagatiko bajan dagoen bitartean, lan-kontratua eten egiten da, eta langileak prestazio ekonomiko edo subsidio bat jasotzeko eskubidea du.

Beraz, ezintasun horrengatik jaso daitekeen subsidioaz hitz egitean, bi egoera bereizi behar ditugu, baja eragin duen kausaren arabera: gaixotasun arrunt batek edo lanetik kanpoko istripu batek eragin badu, kontingentzia arruntez ari gara, eta gaixotasun profesional batek edo laneko istripu batek eragin badu, berriz, kontingentzia profesionalez.  Egoera horiek ez dira berdin tratatzen, geroago ikusiko dugunez.

Prestazioa medikuaren bajaren unean bertan hasten da. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen kasuan, medikuak baja eman eta hurrengo egunean hasten da prestazioa.

Prestaziorako eskubidea izateko baldintzak

Subsidiorako eskubidea izateko, langileak baldintza hauek bete behar ditu:

  • Gizarte Segurantzan izena emanda egotea, eta alta emanda edo altaren antzeko egoeran.
  • ABEa gaixotasun arrunt baten ondorio bada, 180 egun kotizatuta izatea aurreko 5 urteetan.
  • ABEa laneko edo lanetik kanpoko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorio bada, ez da beharrezkoa aldez aurretik kotizaziorik izatea.

Nork ordaintzen du baja? Zenbatekoa

1. Gaixotasun arrunten eta lanetik kanpoko istripuen kasuan

ABEagatiko subsidioa eguneko arautzeko oinarria erabiliz kalkulatu behar da. Oinarri hori kalkulatzeko, langileak ABEa hasi aurreko hilabetean zuen kotizazio-oinarria zati kotizazio horri dagozkion egunen kopurua egin behar da.

Eguneko subsidioaren zenbateko zehatza kalkulatzeko, lau tarte hartu behar ditugu kontuan:

  • Lehen 3 egunak: ez da subsidiorik ematen; beraz, egun horiek langilearen kontura dira.
  • -15. egunak: enpresaren edo enpresari enplegatzailearen konturako subsidioa dagokio langileari, arautzeko oinarriaren % 60koa.
  • -20. egunak: erakunde gestorearen (mutualitatearen edo enpresa kolaboratzailearen) konturako subsidioa dagokio langileari, arautzeko oinarriaren % 60koa.
  • egunetik aurrera: subsidioa arautzeko oinarriaren % 75ekoa da. Erakunde gestorearen (mutualitatearen edo enpresa kolaboratzailearen) kontura da.

Hitzarmen kolektiboaren edo akordioaren arabera, enpresa enplegatzaileak subsidio hori osa dezake, langileak jardunean dagoenean jasotzen duen soldataren ehuneko jakin bateraino.  Hori dela eta, beharrezkoa da hitzarmen kolektiboa eta/edo kontratua aztertzea, ea osagarri hori badagoen eta hura jasotzeko zer baldintza bete behar diren jakiteko.

Adibide bat

Langile batek 1.000 € gordin irabazten du hilero, eta 14 ordainsari ditu. Hilaren 1ean gaixotzen bada eta hil osoa bajan badago, zenbat kobratzen du, eta zenbatekoa da enpresaren kostua, kontuan hartuta hitzarmenean ez dela kontingentzia arruntetarako osagarririk azaltzen?
Langilearen kotizazio-oinarria 1.166,67 € da (1.000 € + aparteko ordainsarien 166,67 €). Eguneko arautzeko oinarria 38,89 €-koa da, kotizazio-oinarria kotizatutako 30 egunez zatitu ondoren.
  • eguna lan egindakotzat hartzen da; hortaz, egun horrengatik, 1.000 /30 = 33,33 € dagozkio langileari.
  • -4. egunak: 0 €.
  • -16. egunak: 38,89 €-ren % 60 x 12 egun = 280 €.
  • -21. egunak: 38,89 €-ren % 60 x 5 egun = 116,67 €.
  • -30. egunak: 38,89 €-ren % 75 x 9 egun = 262,51 €.
= Guztira: 692,51 € gordin.
Enpresariak 692,51 € gordin ordainduko dizkio langileari; alegia, zenbateko horri PFEZren ehunekoa eta langilearen konturako kotizazioak kendu behar zaizkio. Hala ere, 116,67 €-ko eta 262,51 €-ko zenbatekoak –hau da, 379,18 €– itzuli egingo zaizkio, hil horretan aurkezten dituen aseguru sozialetan.
Hortaz, enpresariak 280 €-ko kostua du, bajan dagoen langilearen soldatatik dagokion zatiagatik. Horrez gain, enpresak langile horren Gizarte Segurantzako kostua ere ordaindu behar du.

2. Gaixotasun profesionalen eta laneko istripuen kasuan

Lehen azaldu dugunez, langileak subsidio horretarako eskubidea izateko, ez da beharrezkoa gutxieneko kotizazio-aldirik izatea (gaixotasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren kasuan ez bezala).

Eguneko subsidioaren zenbatekoa kalkulatzeko, % 75 aplikatu behar zaio eguneko arautzeko oinarriari, istripua gertatu eta hurrengo egunetik aurrera. Subsidio hori erakunde gestoreak (mutualitateak edo enpresa kolaboratzaileak) ordaindu behar du. Istripuaren eguna lan egindakotzat hartzen da; beraz, enpresak osorik ordaindu behar du.

Kasu horretan, eguneko arautzeko oinarria kalkulatzeko, aurreko hileko kotizazio-oinarria zati hil horretan kotizatutako egunen kopurua egin behar da; alegia, gaixotasun arrunten eta lanetik kanpoko istripuen kasuan bezala, baina, oraingoan, aparteko orduei dagokien kotizazio-oinarria ere hartu behar da kontuan, baldin eta balego.

Halaber, hitzarmen kolektiboa eta lan-kontratuan aipatutako akordioak berrikusi behar dira, enpresak subsidio horren osagarria ordainduko duela ezarri ote den jakiteko.

Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan

Langileak lanaldi partzialeko kontratua badu, eguneko arautzeko oinarria honela kalkulatuko da: baja-dataren aurreko hiru hilabeteetako kotizazio-oinarrien batura zati denboraldi horretan benetan lan egindako eta, beraz, kotizatutako egunen kopurua eginez.

Subsidioa langilea bajan egon ez balitz enpresan benetako zerbitzuak ematera behartuta egongo zatekeen egunetan soilik sortuko da.

Azken bost urteetan 180 egun kotizatuta izateko baldintza betetzeko (gaixotasun arruntak edo lanetik kanpoko istripuak eragindako bajetarako beharrezkoa da), kotizatutako orduak zenbatu behar dira, eta ondoren, kotizatutako egunen baliokideetan adierazi. Edo beste modu batean esanda, lanaldi partziala lanaldi osoarekiko txikitutako proportzio bera aplikatu behar zaie 180 egunei. Adibidez, langile batek bost urte badaramatza lanaldi osoaren % 75 egiten, 180 egunez gain beste 45 egun izan beharko ditu kotizatuta; hau da, 18 egunen % 25.

Zeinek ordaindu behar du bajan dagoen langilearen subsidioa?

Enpresak ordaindu behar du subsidio osoa, eta, ondoren, erakunde gestoreari ordaintzea dagokion zatia berreskuratzen du, gizarte-aseguruaren likidazioaren bidez.

Salbuespen gisa, enpresek GSINek edo dagokion mutualitateak subsidioa zuzenean ordaintzeko eska dezakete, betiere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 10 langile baino gutxiago izatea.
  • 6 hilabetez edo gehiagoz beste langile bati ABEagatiko prestazio ekonomikoa ordaintzen ari izatea.
  • 15 eguneko edo gutxiagoko aurrerapenarekin eskatzea, eskaerak hil natural baten hasieran izan dezan ondorioa.

Eta baja langilearen oporraldian gertatzen bada?

Baja oporraldian gertatzen bada, oporraldia eten egiten da, legean egoera horri buruz dagoen interpretazioaren arabera. Behin ABEagatiko baja amaitutakoan, hartu gabeko opor-egunak izango ditu langileak.

Orobat, kontuan izan behar da langileak opor-egunak sortzen jarraitzen duela baja-aldian.

Enpresaren betebeharrak ABEak irauten duen bitartean

  • Prestazioa ordaintzea.
  • egunera arte (365 + 180) kotizatzea.
  • PFEZri atxikipenak egitea.
  • Lanpostua gordetzea.
  • Bost eguneko epean, medikuaren parteak GSINera edo mutualitatera bidaltzea.

Langilearen betebeharrak ABEak irauten duen bitartean

  • 3 eguneko epean, baja-partea enpresan aurkeztea, eta alta bada, 24 orduko epean.
  • Medikuak agindutako tratamenduari jarraitzea.
  • Norberaren edo besteren kontura ez lan egitea, edo iruzurrez jokatzea.
  • Azterketa medikoetara aurkeztea.

[SAKATU HEMEN ARTIKULU GUZTIAK IKUSTEKO]

Azken berriak