Langile autonomoen erretirorako bete beharreko baldintzak

Langile autonomoek erretiro-pentsioa kobratu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak soldatako langileek bete behar dituzten berak dira.

Funtsean, bi dira beharrezko baldintzak: Gizarte Segurantzan urte kopuru jakin batez kotizatu izana eta legeak erretirorako ezartzen duen  gutxieneko adina izatea.

2011n Gobernuak onartutako Pentsio Sistemaren Erreformaren ondoren,  2013ko urtarrilaren 1etik langile gehienentzat amaitu da 65 urterekin erretiratzearen kontu hura. Gizarte Segurantzaren azken Erreformak atzeratu egin du erretiroko adina. Aldi berean, aipatutako erreformak modu mailakatuan gehitzen ditu pentsioa kalkulatzeko oinarri diren urteak.

Erreformaren bidez, erretiro-pentsiora iristeko baldintza berriak ezarri ziren. Laburbilduz, ezarritako lege-aldaketek baldintza hauetan utzi dute pentsioen gaia:

  • Autonomoaren erretiroko adina: 2027 urtera bitartean, mailaz maila igoko da 65 urtetik 67ra. Gizarte Segurantzaren lotura honen bidez koadro batera sartu ahal izango zara, non xehetasun osoz ikusi ahal izango duzun nola ezartzen diren mailaz maila erretiro adinari eta kotizazio-aldiari buruzko baldintzak kasu bakoitzaren arabera:
  • 65 urterekin erretiro-pentsioa lortuko da, 38 urte eta 6 hilabeteko kotizazioa egiaztatzen denean. Nolanahi ere, alta egoeran edo altaren pareko egoeran egon gabe pentsioa eskuratu nahi denean eskatu ahal izango da azken baldintza hori. Kotizazioari dagozkion urte eta hilabeteen zenbaketa egiteko urte eta hilabete osoak hartuko dira kontuan, ezingo direlarik urte edo hilabete batekin parekatu haien zatikiak.
  • Gutxieneko kotizazio-aldia: 15 urteko kotizazio-aldia ezartzen da, haietarik gutxienez 2 azken 15 lan-urteen barruan kotizatu beharrekoak. 15 urte kotizatuta, aukeratutako oinarriaren % 50 kobratzeko eskubidea izango da.
  • Erretiro-pentsioaren zenbatekoa: kotizatutako urte kopuruaren eta autonomoen kuotan aukeratutako kotizazio oinarriaren araberakoa izango da. 2022 urtetik aurrera, erretiroaren aurreko hilabeterainoko azken 25 urteetako kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan pentsioaren oinarri arautzailea zehazteko orduan. Aurten, 2016an, kotizatutako azken 19 urteak hartuko dira kontuan.
  • Kotizazioaren %100 lortu ahal izateko 67 urte beteak izan beharko dira, edo 65, baldin eta Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabetez kotizatu baldin bada.
  • Erretiro-pentsioa jasotzea bateragarria da negozioaren titulartasuna mantentzearekin eta titulartasun horri dagozkion eginbeharrak betetzearekin.
  • Langile autonomoen borondatezko erretiro aurreratuaren aukera ezartzen da, baldin eta gutxienez 35 urte kotizatu baditu, eta gehienez ohiko erretiro-adina baino 2 urte gutxiago baditu. 2016an, erretiro aurreratua lortzeko adina 63 urte eta 4 hilabetean ezarri zen. 2027tik aurrera, berriz, aurrez erretiratzeko adina 65 urtekoa izango da.

Azken aukera horri dagokionez, kontuan izan behar da erretiro aurreratu mota horrek baduela eragozpen bat; diru gutxiago kobratuko da, penalizazioa ezartzen baitzaio legezko adina baino lehen erretiratzeagatik.

Azaldutako guztia aztertu ondoren, esan dezakegu erretiro-pentsioa lortzeko egungo baldintzak zorrotzagoak direla.

Gainera, langile autonomoei dagokienez, Gizarte Segurantzan kotizatu nahi duten oinarria aukera badezakete ere, 47 urtetik aurrera aukera hori mailaka murriztuz doa.

Etorkizuneko pentsioaren zenbatekoa kalkulatu ahal izateko, Gizarte Segurantzak pentsioaren zenbateko hori balioztatzen duen simulagailua jarri du abian.

Azpiko loturaren bidez hel zaitezke pentsioaren zenbatekoaz informatuko zaituen simulagailuraino:

https://w6.seg-social.es/autocalculo/inicio.do

[SAKATU HEMEN ARTIKULU GUZTIAK IKUSTEKO]

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....