Langile autonomoen erretiro-pentsioa

Pentsio Sistemaren 2013ko azken erreformaren ondoren, aldakuntzak ezarri zituzten pentsioaren zenbatekoari eta erretiroa hartzeko adinari lotutako arauetan eta kalkulatzeko moduan. Oro har hartuta, sistema berrian, langile guztien (norberaren kontura nahiz inoren kontura aritzen direnen) arau orokor berdinak erabiltzen dira autonomoaren erretiro-baldintzak kalkulatzeko.

  • Autonomoaren erretiro-adina: 65 urte eta 1 hilabete. Adin hori pixkanaka-pixkanaka luzatuz joango da, harik eta 2027an 67 urte izan arte.
  • Norberaren konturako langileek 63 urterekin har dezakete borondatezko erretiro aurreratua, gutxienez 35 urtez kotizatu badute.
  • Gutxieneko kotizazio-aldia:  15 urte, horietako 2, gutxienez, laneko azken 15 urteetan.
  • Zenbatekoa: autonomoen kuotan kotizatu duen zenbatekoaren arabera eta kotizatutako urte-kopuruaren arabera.

Erretiro-adina

2013az geroztik, erretiro-pentsioa eskuratzeko adina bi faktoreren mende dago: pertsonaren adinaren mende eta lan-bizitzan metatutako kotizazioen mende. Hala, ezinbestekoa izango da 67 urte betetzea edota

  • 65 urte betetzea, baldin eta 38 urtez eta 6 hilabetez kotizatu badu.

Kasu guztietan, baldintza hori eskatuko zaio pentsioa hartzeko adinera Gizarte Segurantzan alta eman gabe edo altaren pareko egoeran egon gabe iristen denari.

Aurreko paragrafoetan aipagai izan ditugun erretiratzeko adina eta kotizazio-aldia pixkanaka ezarriko dira, ondorengo taulan agertzen denaren arabera. Erreformak «Gizarte Segurantzaren aurreko lan-karrera osoa» terminoa ezarri du 38 urtez eta sei hilabetez kotizatu duten langileentzat. Lan-karrera osoa burutu duten langileak 65 urterekin iritsiko dira erretiratzeko adinera. Gainerakoek, berriz, 67 urte bete beharko dituzte erretiratzeko.

Horrek esan nahi du langile gehienen erretiro-adina pixkanaka atzeratzen joango dela, gaur egungo 65 urteetatik hasi eta 2027an 67 urteko adina bete behar izan arte.

Urtea Kotizazio-aldia Erretiro-adina
2018 36 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
36 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 6 hilabete
2019 36 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte
36 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 8 hilabete
2020 37 urte edo gehiago 65 urte
37 baino gutxiago 65 urte eta 10 hilabete
2021 37 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte
2022 37 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 2 hilabete
2023 37 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 4 hilabete
2024 38 urte edo gehiago 65 urte
38 baino gutxiago 66 urte eta 6 hilabete
2025 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 8 hilabete
2026 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 10 hilabete
2027tik aurrera 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 67 urte

Taulan agertzen diren adinetan salbuespen batzuk dauden arren, oro har horiexek ezarriko dira.

Gutxieneko kotizazio- edo zenbaketa-aldia:

2013an erretiro-pentsioa eskuratzeko kotizazio-aldia luzatu ondoren, 2018an azken 21 urteetako kotizazio-oinarriak hartzen dira aintzat autonomoaren (eta Erregimen Orokorreko langilearen) pentsioa kalkulatzeko. Hurrengo taulan azalduko ditugu datozen urteetan izango diren aldakuntzak, 2022. urtera iritsi arte.

Urtea Zebatuko den denbora
2013 192 hilabete (16 urte)
2014 204 hilabete (17 urte)
2015 216 hilabete (18 urte)
2016 228 hilabete (19 urte)
2017 240 hilabete (20 urte)
2018 252 hilabete (21 urte)
2019 264 hilabete (22 urte)
2020 276 hilabete (23 urte)
2021 288 hilabete (24 urte)
2027tik aurrera 300 hilabete (25 urte)

Pentsioaren zenbatekoa

Gizarte Segurantzan kotizatu duen zenbatekoaren araberakoa eta kotizatutako urte-kopuruaren araberakoa izango da. Hala, pentsioaren zenbatekoa zehazteko, kotizatutako urte-kopuruaren arabera dagokion ehuneko orokorra ezartzen zaio oinarri arautzaileari, lan-bizitza luzatzeagatiko ehuneko gehigarria (baldin eta unean-unean indarrean dagoen arauzko adina baino geroago erretiratzen bada) edota koefiziente murriztailea kenduta (lehenago erretiratzen bada eta aldi laburragoan kotizatu badu).

  1. Oinarri arautzailea

2022tik aurrera, oinarri arautzailea kalkulatzeko, 350ekin zatitu beharko dira gertaera eragilearen aurreko 300 hilabeteetan interesdunak izan dituen kotizazio-oinarriak.

2013an, hilabete-kopurua pixkanaka handituko da (12 hilabete gehiago urtean). Hurrengo taulan zehazten da ekitaldi bakoitzean zenbatu beharreko hilabete-kopurua (2022an 300 izan arte) eta bakoitzari dagokion zatitzailea.

Urtea Zenbatu beharreko hilabete-kopurua/ Zatitzailea Zenbatu beharreko urte-kopurua
2013 192 / 224 16
2014 204 / 238 17
2015 216 / 252 18
2016 228 / 266 19
2017 240 / 280 20
2018 252 / 294 21
2019 264 / 308 22
2020 276 / 322 23
2021 288 / 336 24
2022 300 / 350 25
  1. Ehunekoa

Ehunekoa aldatu egiten da, Gizarte Segurantzari kotizatutako urte-kopuruaren arabera. 15 urte kotizatuz gero, % 50ekoa izango da, eta kotizatutako hamaseigarren urtetik aurrera, % 0,19 gehitzen da hortik gora kotizatutako hilabete bakoitzeko, 1. eta 248. hilabeteen artean, eta % 0,18 gehitzen da, berriz, 248. hilabetetik aurrera. Oinarri arautzaileari ezarriko zaion ehunekoak ezin izango du % 100 gainditu, salbu eta unean-unean araututako erretiro-adinaren ondoren eskuratu badu pentsioa.

Kalkulu horren arabera lortutako zenbatekoari unean-unean dagokion iraunkortasun-faktorea ezarriko zaio. 2019-01-01etik aurrera sortzen diren Gizarte Segurantzaren sistemako erretiro-pentsioetan ezarriko da iraunkortasun-faktore hori.

Dena dela, 2027ra arte pixkanakako epealdi iragankorra ezarri da eta aurretiaz aipaturiko ehunekoen ordez, honako hauek erabiliko dira:

APLIKAZIO-ALDIA LEHEN 15 URTEAK URTE GEHIGARRIAK GUZTIRA
URTEAK % HILABETE GEHIGARRIAK KOEFIZIENTEA    %     URTEAK URTEAK   %  
2013tik 2019ra 15 50 1.etik 163.era
gainerako 83ak
0,21
0,19
34,23
15,77
15 50 Guztira 246 hilabete 50,00 20,5 35,5 100
2020tik 2022ra 15 50 1.etik 106.era
gainerako 146ak
0,21
0,19
22,26
27,74
15 50 Guztira 252 hilabete 50,00 21 36 100
2023tik 2026ra 15 50 1.etik 49.era
gainerako 209ak
0,21
0,19
10,29
39,71
15 50 Guztira 258 hilabete 50,00 21,5 36,5 100
2027tik aurrera 15 50 1.etik 248.era
gainerako 16ak
0,19
0,18
47,12
2,88
15 50 Guztira 264 hilabete 50,00 22 37 100

Eta norberaren kontura eta inoren kontura kotizatu badut?

Interesdunak Gizarte Segurantzaren erregimen batean baino gehiagotan kotizatu badu, eta horietako batean ere ez baditu betetzen erretiro-pentsioa eskuratzeko baldintzak, kotizatu dituen erregimenetako bakoitzean egiaztatutako kotizazioak soilik kontuan hartuta, kotizazio-kopuru handiena egiaztatzen duen erregimeneko pentsioa eskuratuko du, eta interesdunak egiaztatzen dituen kotizazio guztiak bertan kotizatu direla joko da.

Norberaren erretiro-pentsioa kalkulatzea

Gizarte Segurantzak online tresna bat du bere webgunean, norberak izango duen pentsioa gutxi gorabehera kalkulatzeko. Horretarako, Gizarte Segurantzan altan egon garen aldiei eta azken urteotako kotizazio-oinarriei buruzko informazioa sartu behar dugu.

Joan autokalkulua egiteko tresnara

Pentsioa norberaren konturako jarduera batekin bateratzea

Pentsionistak inoren kontura edo norberaren kontura egindako beste lan bat egin dezake kotizaziopeko pentsioa kobratzen duen bitartean, baldin eta baldintza hauek betetzen baditu:

  • Unean-unean legez ezarritako adina bete ondoren eskuratu beharko du pentsioa. Ondorio horretarako, ez dira onartuko erretiro aurreratuak.
  • Pentsioa kalkulatzeko oinarri arautzailean ezarri beharreko ehunekoak osoa (% 100) izan beharko du.

Hasieran onartutakoaren edota lanarekiko bateragarritasunaren hasieran jasotzen duen zenbatekoaren % 50ekoa izango da lanarekin bateragarria den erretiro-pentsioaren zenbatekoa.

Dena dela, pentsionista norberaren kontura ari bada eta inoren konturako langile bat, gutxienez, kontratatuta duela egiaztatzen badu, lanarekin bateragarria den pentsioaren % 100 eskuratuko du.

 

Azken berriak