Lan autonomoa pentsioarekin bateragarri egitea

Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Legeak jasotzen dituen eta web-orri honetan bertan modu laburtuan jakinarazten diren neurrietako bat hau da: norbere konturako langileek beren erretiro-pentsioaren % 100 eta beren jardueretatik sortutako diru-sarrerak bateratzeko eskubidea dute, betiere autonomoak besteren konturako langile bat kontratatuta badu, gutxienez.

Lan Autonomoaren Premiazko Azterketen 6/2017 Legearen bosgarren azken xedapenak (2017ko urriaren 25eko BOEn, 257. Zenbakian, argitaratutakoak) honako hau dio: “…jarduera norbere kontura egiten badu eta, gutxienez, besteren konturako langile bat kontratatuta duela frogatzen badu, ehuneko 100ekoa izango da lanarekin bateragarria den pentsioaren zenbatekoa”.

Autonomoentzako eskubide berri hori urriaren 26tik erabil daiteke.

Egia esan, langile autonomoek 2013ko martxotik egin zezaketen bateragarri norbere konturako jardueraren garapena eta erretiroaren kobrantza, baina, kasu horretan, pentsioaren % 50 bakarrik kobra zezaketen.

“Erretiro aktiboa” deituriko formula ezagun horretarako, erretiratzeko ohiko adina beteta izan behar da, eta Gizarte Segurantzan aldi baterako ezintasunagatik eta lanbide-gertakariengatik kotizatu behar da; horrela, bada, onuradunek % 8ko elkartasun-kotizazio berezi bat izango dute.

Horrenbestez, 6/2017 Legeak gehitu duen berritasunari esker, pentsioaren  % 100 izan daiteke bateragarria norbere konturako jarduerarekin, gutxienez besteren konturako langile bat kontratatuta duela egiaztatzen bada.

Arestian esan dugun moduan, langile autonomoak norbere konturako soldatapekorik ez badu, autonomo gisa egiten duen lana eta erretiroa bateratzeko aukera du, nahiz eta pentsioaren erdia baino ez duen kobratuko. Egoera horretan, norbere konturako jarduera bertan behera uzten badu, erretiro-pentsioa guztiz jasotzeko eskubidea berrezarriko da.

6/2017 Legearen sei bis azken xedapenean, bateragarritasun hori besteren konturako gainerako langile guztietara hedatzeko aukera aurreikusten da gerora, baita norbere konturako gainerako langile guztietara ere. Berandu baino lehen, eskubide hori langile guztietara hedatzea espero dugu.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....