LABORAL KUTXAREN PRO MINTEGIAK: TOPAKETAK AUTONOMO ETA NEGOZIOEKIN

Apirileko lehen astean, LABORAL Kutxako bezero diren autonomoei eta negozioei zuzendutako mintegi praktikoak egin dira Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon.

 

Zer dira autonomoentzako eta negozioentzako mintegi praktikoak?

Jardunaldiok Consulting Pro zerbitzuaren barruan egin dira. Zerbitzu horrek legeen, zergen, kontabilitatearen eta abarren inguruko informazioa eta argibideak eskaintzen dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bezeroei: web-orriaren bidez edo 900 100 240 telefonora deituta. Gainera, Consulting Proren LinkedIn orria sortu da berriki.

 

 

  • Apirileko mintegietan autonomoen araubidean kotizatzearen nondik norakoak aztertu dituzte, 2019an indarrean sartu diren berritasunak barne:
  • Gai garrantzitsuetan gaur egun dauden eskubideak eta estaldurak, adibidez, lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen alorrean.
  • Laneko istripuak eta erretiroa.

Parte-hartzea oso handia izan da saio guztietan, eta harremanak sortu eta sendotu ahal izan ditugu gure bezero autonomoekin eta negozioekin.

Zer motatako gaiak lantzen dira saioetan?

Consulting Pro zerbitzuaren esparruan, gai zehatzei buruzko 4 saio egin izan dira urtean. Gai hauek jorratu dira, besteak beste:

  • Datuen babesari buruzko legeria
  • Nola baliatu sare sozialak
  • Itxiera fiskalerako aholkuak

Hurrengo saioan, autonomoentzako eta enpresa txikientzako laguntzen eta dirulaguntzen gaiari heltzea dago aurreikusita.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...