JARDUERA UZTEAGATIKO EZOHIKO PRESTAZIOA LANGILE AUTONOMOENTZAT

Salbuespen gisa, eta alarma-egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzen denetik hilabeteko indarraldi mugatuarekin —edo alarma-egoera hori amaitzen den hilabeteko azken egunera arte, hilabete baino gehiago luzatzen bada—, norberaren konturako langileek edo autonomoek jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta egoera honetan badaude:

  • haien jarduera etenda gelditu bada, aipatutako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera,
  • prestazioa eskatu aurreko hilabeteko fakturazioa % 75 murriztu bada, gutxienez, aurreko seihilekoko batez besteko fakturazioarekin alderatuta.

Egoera horretan diren langile autonomoek, jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, jarraian azaltzen diren eskakizunak bete beharko dituzte.

Eskakizunak

a) Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo, hala badagokio, Itsas Langileen Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea alarma-egoera ezarritako egunean.

Listado de negocios obligados al cierre por el RD 463/2020

b) Jarduera ez bada zuzenean eten martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, langile autonomoak egiaztatu egin beharko du fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela aurreko seihilekoan izan zuenarekin alderatuta.

c) Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea. Dena den, jarduera-uzteari edo fakturazio-murrizteari dagokion datan eskakizun hori beteta ez badago, organo kudeatzaileak ordaintzeko gonbita egingo dio langile autonomoari, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan. Zorpekoa erregularizatzeak erabateko ondoreak izango ditu babeserako eskubideduna izateko.

Aipatutako ezohiko prestaziorako eskubidea izateko, ez da nahitaezkoa izango autonomoak jardueraren baja ematea, ez eta aurretik gutxieneko kotizazio-aldi jakin bat izatea.

Beren kargura langileak dituzten autonomoek Aldi Baterako Enplegu-Erregulazio Espedientea gauzatu beharko dute eta, gainera, jarduera-uztea eskatu.

Dagokion araubide berezian norberaren konturako langile gisa kotizatzen duten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek ere izango dute ezohiko prestaziorako eskubidea, betiere ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

Zertan datza prestazioa?

Prestazioa oinarri arautzailearen % 70 izango da. Prestaziorako eskubidea izateko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen ez bada, gutxieneko kotizazio-oinarria hartuko da kontuan (944,35 €).

Prestazioaren iraupena hilabete batekoa da eta alarma-egoera bukatu arte luza daiteke.

Nola eskura daiteke prestazioa?

Jarduera uzteagatiko prestazioaren gestioa mutuari dagokio, hau da, langileak autonomo gisa alta ematean atxikitze-agiria formalizatu zuen mutuari.

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....