Interneten gehiago saltzeko egin behar ez diren 8 akatsak

1- Mundu osoan saltzea

Ondo aztertu behar duzu zure online dendatik munduko herrialde guztietara saltzea errentagarria den ala ez. Bidaltzeko gastuak oso altuak badira, baliteke erosleari horrelakorik ez komeni izatea, edota herrialde horretan saltzeko baimen zehatz bat ere lortu beharko duzu beharbada.Europar Batasunak behartu egiten du web orrialdean zehaztea produktua zein herrialdetara hornitzen den; hori egin ezean, eskatutako lekura bidaltzeko betebeharra izango duzu, eta, egiten ez baduzu, EBk zigorra ezarri diezazuke.

2- Erosleari ordainaraztea bidalketa-gastu osoak

Enpresa handiekin lehiatu nahi baduzu, hobe izango duzu bidalketa-gastuen zati bat edo gastu osoak zure gain hartzea. Produktua bidalketa-gastuen kostua baino merkeagoa bada, eskaini erosleari gastu horiek ordaintzeko aukera, gutxieneko erosketaren bat eginez gero (30 eurotik aurrera ohikoa da).

3- Soilik marketplace-n saltzea (Amazon,…)

Online salmenta-kanal horretan ikuspen handia izan dezakezu, oso erabilgarria baita zure produktua ezagutzera emateko eta jende gehiagorengana iristeko. Baina zure mozkin-marjina jaitsi egiten da. Zure dendan hain erraz ateratzen ez den stocka saltzeko erabil dezakezu.

4- Zure online denda mugikorrera ez egokitzea

Googlek jada zehatu egiten du web gunea edozein formatutan (Smartphone, tablet,…) egokitu gabe duena; hau da, responsive ez dena. Iaz, mugikorrak lehen aldiz gainditu zuen ordenagailua gure herrialdean Internetera sartzeko. Beraz, mugikorraren bidez web orrialdean sartzen badira, zergatik ez dute erosi behar gailu horrekin? Egizu mugikorretik zure online dendan erosteko modua intuitiboa eta erraza.

5- Orrialdea gehiegi kargatzea

Erosteko klik gutxiago egitearekin, saltzeko aukera gehiago. Hautatu zerbitzari on bat, erosketak bizkor kudeatzeko, eta ez sartu modulu gehiegi edo web gunea kargatzeko prozesua moteltzen duten pluginak. Bost segundo baino gehiago behar baditu, erabiltzailea galduko duzu.

6-Salmenta-ondorengo arretaz ez arduratzea

Argi eta garbi azaldu zeintzuk diren produktua itzultzeko baldintzak orrialde nagusian. Pertsona askok ez dute erosten produktua gustatu ez bazaie edo akastuna bada itzultzeko egon daitezkeen zailtasunengatik, edota itzultzeko modua aurkitzen ez dutelako ere. Erraztu zuk lan hori.

7- Online ospeaz ez arduratzea

Kritika txar bat zure izena hobetzeko aukera izan daiteke. Saia zaitez arazoa konpontzen eta eskaini aukerak. Erabiltzaileek aurrea hartu duzula ikusten badute, hobeto ikusiko zaituzte. Salmenta bakoitzaren ondoren, gonbidatu erabiltzailea erosketa eta erosteko prozesua baloratzera, eta kritika onak erakutsi.

8- Publizitatean eta marketingean ez inbertitzea

Publizitatea egitea beharrezkoa da produktua oso ondo saldu edo hainbeste ez saldu. Sare sozial guztietan zure produktuen publizitatea egin dezakezu; egin kanpainak eta aztertu izandako aldaketak. Aztertu, halaber, zein sare den egokiena saltzen duzun produktuarentzat. Ez ahaztu Blackfriday, San Valentin,… bezalako promozioak.

ARTIKULU ORIGINALA  LABORAL KUTXAREN ‘BANCA PARA EMPRESAS’ BLOGAN

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....