Kapital-elkarteetako (SL eta SA sozietateetako) bazkideen eta administratzaileen artean ohiko zalantza izaten da:
- Nahitaez eman behar al dut alta Gizarte Segurantzan?
- Horrela bada, autonomoen araubidean ala araubide orokorrean emango dut izena?
Galdera horri erantzun egokia emateko kontuan hartu beharko da:
- Enpresan lan egingo duen ala ez. Bazkide kapitalista besterik ez direnek ez dute Gizarte Segurantzan alta emateko betebeharra.
- Bazkideak enpresan lan egin behar badu, berriz, sozietatearen kapitalean duen akzioen edo sozietate-partaidetzen ehunekoari erreparatu beharko zaio.
Kooperatibetako edo lan-sozietateetako bazkide langileek ez bezala, kapital-elkarteetako bazkideek ezin dute hautatu Gizarte Segurantzako zein araubidetan kotizatuko duten, Gizarte Segurantzak berak erabakitzen du autonomoenean ala araubide orokorrean kotizatu beharko duten.
Erabaki hori alderdi hauen arabera hartuko du:
- Bazkideak enpresaren kapital sozialean duen partaidetzaren ehunekoa.
- Administratzaileak eta bere etxean bizi diren zuzeneko senitartekoek batera duten partaidetzaren ehunekoa.
- Zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak egingo dituen ala ez.
Gizarte Segurantzak hiru aukera ematen ditu langile bazkideak dagokien araubidean sartzeko:
- Araubide orokorra.
- Araubide orokor parekatua (langabezia-prestaziorik eta Soldatak Bermatzeko Funtsik gabe).
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezia.
Kasuistikak eta kapital-elkarteetan dagokien araubidea
Azkenik, kasu berezi bat aipatuko dugu: elkarte profesionalak esaten zaien horien kasua.
- Profesionalen elkargo bateko kidetza nahitaezkoa duten jarduera profesionalak aurrera eramateko helburuarekin sortzen diren sozietate edo elkarteak dira.
- Medikuen, ikuskatzaileen, abokatuen, arkitektoen eta abarren kasua da.
- Elkarte horiek berariazko araudia dute, martxoaren 15eko 2/2007 Legea.
- Kasu horietan, bazkide profesionalek aukera dezakete autonomoen araubidean edo lanbide horietako batzuek duten Mutualitatean kotizatu.
Gai horren inguruko edo zure enpresa- edo lanbide-jarduerarekin lotutako besteren bati buruzko zalantzaren bat baduzu, eskura duzu:
- Consulting PROren doako telefonoa: 900 100 240
- Edo zuzenean galde diezagukezu web-orri honen bidez.
- Eta orain informazio gehiago izateko Linkedin-en jarrai diezagukezu.