Erabili argiaren fakturaren QR kodea aurrezteko

Beharbada ez zenion erreparatuko edo ez duzu jakingo zertarako balio duen, baina QR kodea jasota dago zure fakturan, eta zure kontsumoaren arabera zein den konpainia merkeena eta konpainiaz aldatuz gero zenbat aurreztuko zenukeen adierazten dizu kode horrek.

Une hauetan, enpresa asko zailtasunak izaten ari dira, energia elektrikoaren prezio garestien ondorioz, beste arrazoi batzuen artean, eta, hori horrela, inoiz baino beharrezkoagoa da argiaren faktura merkatzen lagunduko diguten hornitzaile eta tarifak bilatzea. Artikulu honetan erakutsiko dizugu nola identifikatu bizkor batean kontratatuta duguna onena ote den edo elektrizitatearengatik ordaindutako prezioa are gehiago gutxitu dezakegun.

Argiaren fakturaren QR kodea

2021eko abuztuaren 31tik aurrera jaulkitako faktura guztiek CNCM Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren energia-eskaintzen konparatzailera garamatzan QR kode bat eraman behar dute nahitaez.

Elektrizitate-fakturek nahitaez jaso beharreko berritasun bat da, merkatu arautuan edo librean tarifa duten enpresa merkaturatzaileek jaulkitzen badituzte ere, 3 fakturazio-aldiak indarrean hastearen ondorioz, eta aldi horiei buruz ere hitz egingo dugu artikulu honetan.

Jakingo duzunez, barra-kode dimentsionala dugu QR kodea, zeinak kodifikatutako datuak biltegiratzen dituen eta webgune baterako lotura izan dezakeen. CNMC erakundeak bere ebazpenarekin egin duena zera izan da, kontsumitzailea energia-eskaintzen konparatzailera eramango duten QR kode horiek zer informazio mota jaso behar duten definitzea.

 

Zer fakturatan jasota dago QR hori?

Oraingoz 15 kW-tik beherako potentzia kontratatuta dutenentzat soilik dago eskuragarri. Haien artean daude etxe-kontsumitzaile gehienak, baita negozio eta enpresa txikien zati garrantzitsu bat ere.

Behin faktura eskutan dugunean, oso sinplea da prozesua: eskaneatu kodea mugikorrarekin (erraz egin ahalko duzu Google Lens erabiliz edo iPhonen gailuen edo Android gailu askoren kamera integratuarekin) eta automatikoki berbideratuko zaitu CNMCren gas- eta elektrizitate-eskaintzen konparatzailera beste daturik zertan gehitu gabe.

Asmoa zera da, kontsumitzaileek beren kontsumoak merkatuan eskuragarri dauden gainerako eskaintzekin alderatu ditzatela eta beren kontsumo-profilera hobekien egokitzen dena zein den erabaki dezatela.

Honako hau da agertzen dena QR kodearen lotura ordenagailutik irekitzen badugu:

Kasu honetan, webguneak urtebetez geroztik kontrolatzen du kontsumoa merkatu arautuaren KTBP tarifan, eta lehenengo eta bigarren urtean elektrizitateak zenbat kostatuko lukeen finkatzen duen estimazio bat eskaintzen du.

Ondoren, konparatzaileak azkenaldiko faktura batekin egiten duen azterketa nolakoa den ikusi daiteke. Adibide honetarako lehenengo 9 emaitzak soilik erakusten dira, webguneak guztira eskaintzen dizkigun 58en artean.

Ikus dezakegunez, lehenengo urteko 2.367,70 euroko tarifa merkeenetik hasi eta garestienaren 4.275,78 eurorainoko prezioak erakusten dizkigute emaitzek, eta bien artean % 80ko aldea dagoela esan nahi du horrek. Kasu zehatz honen alderdi anekdotikoaz eta tarifek kasu konkretu batzuetarako duten aplikagarritasunaz haratago, enpresa merkaturatzaile batzuen eta besteen arteko alde handiak egiaztatu ditzakegu, eta, hori horrela, interesgarria da, tarifaren edo enpresa merkaturatzailearen aldaketa batekin zer aurrezpen-posibilitate gertatu daitezkeen egiaztatzea.

Gainera, garrantzitsua da adieraztea, halaber, merkatu libreko tarifetara bildutako faktura bat erabili denez, ez dela agertzen kontsumoaren kostu estimatua, baizik eta tarifa alternatiboak soilik.

Alabaina, merkatu arautura bildutako bezeroentzat (KTBP) bai agertzen dela tarifa horren peko haien hornidura elektrikoaren kostuaren estimazioa, eta estimazio horrekin merkatu horretan zer ordainduko duten alderatu ahal izango dute aurkeztutako tarifekiko (azken urteko tarifekin, hala eta guztiz ere, eta alderdi hori kontuan hartu beharko litzateke funtsezko igoera edo jaitsierak direla-eta).

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren konparatzailea

Argiaren eta gasaren 80tik gora enpresa merkaturatzaileren 800 eskaintza inguru barnean hartzen ditu aplikazioak, eta CNMC erakundeko teknikariek egiaztatu egin dituzte aplikazioan sartu baino lehen. Erabiltzaileek prezio arautu bat (KTBP elektrizitatean eta AAT gasean) duten eskaintzak eta prezio libre bat dutenak kontsultatu ahalko dituzte, eta bi kontratu moten artean aukeratu ahalko dute betiere. Pertsonei beren kontsumo-profilera gehien egokitzen den aukera hautatzen laguntzea da azken helburua.

Azken berriak