EMLAk ETA HAIEN BEREIZGARRIAK GAINERAKO LANGILE AUTONOMOEN ALDEAN

Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoa zara eta oraindik ez dakizu?

Dakizunez, langile autonomoa jarduera ekonomiko batean bere kontura etekin ekonomikoaren bila diharduen langilea da.

Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoa (EMLA), berriz, bere salmenten % 75 bezero berari fakturatzen diona da.

 

Figura hori 2007an sortu zen, Langile Autonomoaren Estatutua onartu zenean, baina horren aplikazioa uste baino txikiagoa izan da azkenean. Nolabaiteko lotura du autonomo faltsuekin. Hona hemen horien ezaugarriak:

Normalean enpresa bakar batean lan egin arren, ez zaie lan-kontraturik egiten, baizik eta azpikontratatu egiten dira, eta, horrela, enpresak kostuak aurrezten ditu.

 

 

Artikulu honetan honako hauek azalduko dizkizugu:

  • Modalitate horretarako nahitaezko kontratuaren gakoak.
  • EMLAren lan-harremanetan kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak.
  • Haren aplikazioan sortu ohi diren

    zalantza nagusiak.

Zer da EMLA bat?

Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoa jarduera ekonomiko edo profesional batean irabazteko asmoz diharduen pertsona fisikoa da, betiere bezero batentzat jarduten badu pertsonalki eta zuzenean eta harengandik gutxienez bere laneko diru-sarreren % 75 jasotzen badu. Horrez gain, Langile Autonomoen Estatutua arautzen duen 20/2007 Legeak, uztailaren 11koak, 11. artikuluan jasotako gainerako baldintzak bete behar ditu EMLAtzat hartzeko.

Honako hauek dira ekonomikoki mendekoa den langile autonomo batek bete behar dituen baldintza nagusiak:

  • Bere kargura langilerik ez izatea.
  • Jarduera betetzeko material eta baliabide propioak izatea.
  • Jardueraren emaitzen araberako ordain ekonomikoa jasotzea, enpresarekin hitzartutakoaren arabera.
  • Enpresan diharduten besteren konturako langileengandik bereizita lan egitea.
  • Bere antolakuntza-irizpideen arabera jardutea, enpresatik jaso ditzakeen jarraibide tekniko nagusiak betetzen baditu ere.

Nola lortu EMLAtzat aitortzea

EMLAtzat aitortzea lortzeko lehen urratsa, hain zuzen ere arazo nagusiak sorrarazten dituena, langileak bezeroari egoera horretan dagoela eta hori aitortzeko idatzizko kontratu bat formalizatu nahi duela adieraztea da. Autonomoak egoera horretan dagoela frogatu behar du aurrena.

Hortik abiatuta:

  • Kontratua dagokion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoan erregistratu behar da sinatu ondorengo 10 egun balioduneko epean, eta erregistroaren ondorengo 5 eguneko epean horren berri eman behar zaio bezeroari. Kontratua sinatu denetik 15 egun baliodun igaro badira eta EMLAk erregistroaren berri ematen ez badu, bezeroak erregistratu beharko du 10 egun balioduneko epean.
  • Aldi baterako ezintasunaren estalduraz gain, Gizarte Segurantzako lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kotizazioa erantsi behar da nahitaez.

Zer abantaila ditu EMLA izateak? EMLAren eta ohiko langile autonomoaren arteko ezberdintasunak

Langile autonomoek ez bezala, EMLAek zenbait ezaugarri eta abantaila sozial dituzte, eta, horiei esker, nolabait ere besteren konturako langileengandik hurbil daude. Hona hemen horietako batzuk:

  • Mendeko langile autonomoaren kontratua sinatzea eta erregistratzea.
  • Gutxienez 18 egun balioduneko atsedenaldia urtean.
  • Enpresaren aurrean bere ordezkariak
  • Kontratua arrazoirik gabe hautsiz gero, jasandako galeren kalte-ordaina.
  • Interes profesionaleko akordioak
  • Lan-arloko jurisdikziorako

Fakturazioa, BEZaren eta PFEZren aitorpena eta gainerako betebeharrak direla eta, ekonomikoki mendekoa den langileak gainerako langile autonomoen betebehar berberak ditu.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...