DESESKALATZEAREN FASEAK: ZER NEGOZIO ZABAL DAITEZKE ETA NOIZ?

Establezimendu gutxi zabaldu ahal izango dira maiatzaren 4an, astelehenean, bezeroei arreta emateko. Gehienak 1. fasea hasten denean zabalduko ahal izango dira, hau da, maiatzaren 11n, astelehenean.

Deskargatu Orden SND/399/2020, de 9 de mayo, para la flexibilización de determinadas
restricciones de ámbito nacional, establecidas tras la declaración del estado
de alarma en aplicación de la fase 1 del Plan para la transición hacia una
nueva normalidad

Astelehen honetan, maiatzak 4, zerbitzu jakin baterako banakako hitzordua eman dezaketen establezimenduak bakarrik zabaldu ahal izango dira; esaterako, ile-apaindegiak eta norberak janaria hartu eta etxera eramateko zerbitzua eskaintzen duten jatetxeak.

Orain arte baimenduta egon da jatetxeek janaria bezeroaren etxera eramateko zerbitzua, baina bezeroa bertaratu gabe. Maiatzaren 4tik aurrera, berriz, janari bila joan ahal izango da bezeroa jatetxera. Horretarako, baina, aldez aurretik telefonoz eskatu beharko da janaria. Ezin izango da zuzenean bertaratu establezimendura janaria eskatzera. Era berean, bezeroak ezin izango du ezer kontsumitu janaria prest egon arte itxaroten duen bitartean.

Dentisten kontsultak eta optikak ere zabaldu ahal izango dira, oro har. Dena dela, lehenago ere larrialdiak artatu behar izan dituzte haietako askok, telefono bidezko erreserba eginda, kororonabirusak eragindako konfinamenduan zehar. Beste saltoki batzuk ere (arropa konpontzeko dendak, liburu-dendak, burdindegiak…) zabaldu ahal izango dira, betiere langile bakoitzak bezero bakar bati arreta ematen badio eta bezeroak aldez aurretiko hitzordua eskatzen badu.

Establezimendu gutxi horiek alde batera utzita, maiatzaren 11ra arte itxaron beharko dugu txikizkako merkataritzako establezimenduak zabalik ikusteko. Egun horretatik aurrera, adinekoek lehentasunezko ordutegia izango dute, eta ez da nahitaezkoa izango hitzordurik eskatzea; hori egitea gomendatzen da, halere, ile-apaindegi eta antzekoetan, jende gehiegi bildu ez dadin.

Jarraian zerrendatuko ditugun faseak eta datak orientagarriak dira. Araudia argitaratzen denean (maiatzaren 6an, asteazkenean), zehatz-mehatz zehaztuko dira.

0. faseko salbuespenak

Neurri horiek indarrean egongo dira 0 fasean, normaltasun berrirako trantsizio-planaren arabera. Halere, lau uhartetan (Graciosa, Gomera, Hierro eta Formentera uharteetan) zuzenean igaroko dira 1. fasera maiatzaren 4an.

Beraz, lau uharte horietan terrazak eta elizak zabaldu ahal izango dira beren edukieraren % 50ean, baita turismo-ostatuak eta hotelak ere, betiere guztientzako eremuetarako sarbidea itxita badute. 

1. fasea: maiatzaren 11tik aurrera 

Gainerako lekuetan, hurrengo fasera arte itxaron beharko dugu, etenda dauden jarduerak jendaurrean zabaltzeko. 1. fase hori maiatzaren 11n hasiko da, betiere «Osasun Ministerioak hurrengo etapara igarotzeko ezarritako baldintzak betetzen baditu» dagokion probintziak. Beraz, kutsatze gutxien edo pandemiaren bilakaerarik onena duten probintziak eta uharteak igaroko dira lehenbizi deseskalatzearen lehen fasera, nahiz eta oraindik zehaztu ez diren zein izango diren lurralde bakoitza fase batetik bestera igarotzeko prest dagoen ala ez neurtzeko irizpide zehatzak.

Itxura guztien arabera, lehen fase horretan saltoki txikiak (<400 m2) zabaldu ahal izango dira, merkataritza-gune handietan daudenak izan ezik. Azken horiek saltoki handiak zabaldu arte itxaron beharko dute. Bestalde, 65 urtetik gorako bezeroentzat lehentasunezko ordutegia ezarri beharko dute saltoki txikiek.

Era berean, taberna, jatetxe eta kafetegi batzuk ere zabaldu ahal izango dira, zerbitzu mugatua eskainita. Hala, terraza duten establezimenduek soilik izango dute zabaltzeko baimena, eta murrizketa handiekin, gainera: terrazako leku-kopuruaren % 50 bakarrik eskainita, hain zuzen ere. Hau da, terrazaren erdia erabilita solik eman ahal izango diete arreta bezeroei establezimendu horiek.

2. fasea: maiatzaren 25etik aurrera (gutxi gorabeherako data)

 Beste hamabost eguneko epealdia igarota, probintzia bakoitzaren egoera aztertuko da. Berriz ere, Osasun Ministerioak ezarritako baldintzak betetzen dituztenak igaroko dira 2. fasera.

Fase hori maiatzaren 25ean hasiko da probintzia batzuetan. Horietan, 1. fasean mugatuta zauden jarduera batzuk partzialki zabaldu ahal izango dira, betiere leku-kopurua mugatuta.

Adibidez, jatetxeek lokalaren barruan eman ahal izango diete arreta bezeroei etapa horretan. Negozio txiki batzuen errentagarritasunerako kaltegarria izango diren baldintzak inposatuko dira berriro. Adibidez, establezimenduaren % 50ean bakarrik eman ahal izango zaie zuzeneko arreta bezeroei.

Gainera, arrantzaren, kirolaren eta kulturaren arloetan etenda zeuden jarduera batzuk abian jarriko dira fase horretan. Adibidez, zinema- eta ekitaldi-aretoak eta museoak zabalduko dira, beren edukieraren % 30ean. Horrez gain, 400 lagun baino gutxiago biltzen diren aire zabaleko ekitaldiak ere egin ahal izango dira.

Turismo-ostatuei dagokienez, guztientzako eremuak erabili ahal izango dira, eta merkataritza-gune handiak ere zabalduko dira. Fase horren ostean, murrizketak arindu egingo dira, betiere segurtasunari eta distantziari lotutako neurri egokiak gordeta.

3. fasea: ekainaren 8tik aurrera (gutxi gorabeherako data)

 Fase hori ekainaren amaieran helduko da probintzia batzuetan. Une horretan, jarduera guztiak zabaltzea aurreikusten da, nahiz eta neurri batzuk bete beharko diren. Hala, lehenago zabaldu ez diren txikizkako saltokiak zabalduko dira, murrizketa batzuekin. Era berean, tabernak, diskotekak eta ikuskizunak zabalduko dira, leku-kopurua oso mugatuta.

 

Azken berriak