Brexitaren ondorio fiskalak enpresa eta autonomoentzat

2020ko urtarrilaren 31n, Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zen. Ez da lortu epealdi iragankorra 2020ko uztailaren 1a baino lehen luzatzeko akordiorik, eta, ondorioz, aldeen adostasunez, Brexitaren ondorio fiskalak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko dira.

1. BEZa: Erresuma Batua ez dago BEZaren Zuzentarauari lotuta 
2. Aduanak: Brexita iristearekin batera, berriz ere mugak egongo dira, eta, horregatik, nahitaezkoa izango da aduanako aitorpenak aurkeztea. 
3. Zerga bereziak: aurreko kasuetan bezala, ez dira aplikatuko Europako zuzentarauak, eta horrek bere araudia eta zerga-tasak garatzea eragingo du.

Hala, 2020ko abenduaren 31ra arte, Erresuma Batuarekin eragiketak egiten dituzten Espainiako enpresek ohiko moduan jardun zezaketen, hau da, Erresuma Batua Europar Batasuneko estatu kide gisa hartuz. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, ordea, EBtik kanpoko gainerako herrialdeak bezala tratatu behar da Erresuma Batua.

Horrek zerga-arloan eragiten dituen aldaketa guztietatik, balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZaren) ondoreetarako aipagarrienak azalduko ditugu jarraian, horiek direlako enpresa txiki eta autonomoentzat garrantzitsuenak. Dena den, zerga berezietan, PFEZn, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan ere eragina dute zenbait egoeratan, bai eta zerbitzu teknologikoen prestazioen araubide berezian ere.

Brexitaren ondorioak BEZean 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera

Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetearen ondorioz, besteak beste, BEZa aplikatzen den lurraldearen eta Erresuma Batuaren arteko salgai-fluxuak ez dira Europar Batasunaren barruko eragiketatzat hartuko, inportaziotzat eta esportaziotzat hartuko dira eta aduana-formalitateen mende egongo dira.

> Ondasun-entregak eta zerbitzu-prestazioak

Bi lurraldeen arteko ondasun-entregak Europar Batasunaren barruko eragiketen izaera galdu dute, eta hirugarren herrialdeetako salgaitzat hartuko dira, aduana-formalitate hauei lotuta:

  • Inportazioa: Erresuma Batutik datozen Penintsulako eta Balearretako ondasunen sarreretarako, inportazioko BEZaren zerga-oinarria aduanako balioa da, eta kontzeptu hauek gehituko dira baldin eta balio horretan sartuta ez badaude:
    • inportazioaren ondorioz sortzen diren zergak, eskubideak, ordainarazpenak eta gainerako kargak (BEZa izan ezik)
    • gastu osagarriak, hala nola ondasunak Erkidego barruko lehen helmugara iritsi arte sortzen diren komisioak eta paketatze-, garraio- eta aseguru-gastuak
  • Esportazioa: Penintsulatik eta Balearretatik Erresuma Batura garraiatzen diren salgaiak esportazioak izango dira, eta salbuetsita egongo dira BEZetik.

Gainera, kontuan hartu behar da, Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko salgai-fluxuak Batasunaren barruko eragiketatzat hartuko ez direnez, aduanako formalitate eta kontrolei lotuta egongo direla.

Erresuma Batuko partikularrei egiten zaizkien ondasun-entregei ezin izango zaie urruneko salmenten erregimena aplikatu; horregatik, Espainiako enpresek ez dute BEZik eragin behar partikularrei egindako salmentengatik (produktuak eskuratzean, britainiar erosleak inportazio bat egiten ariko dira).

Zerbitzu-emateei dagokienez, BEZaren Arauko 69. eta 70. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera lokalizatuko dira, premisa honekin: 2021-01-01etik aurrera, Erresuma Batua hirugarren herrialde bat dela eta artikulu horietan aipatzen diren zerbitzuak Espainiako BEZari lotuta egongo direla, baldin eta zerbitzuak Erresuma Batuan badaude, baina Espainiako BEZaren aplikazioko lurraldean erabili edo ustiatu badira.

> Aldaketak BEZaren kudeaketan 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera (IFZ-BEZ eta 349 eredua)

BEZa aplikatzen den lurraldearen eta Erresuma Batuaren artean egindako eragiketak Europar Batasunaren barrukoak izateari uzten diotenez, ez dira jaso beharko aitorpen laburbiltzailea egiteko erabiltzen den 349 ereduan.

Enpresak IFZ-BEZaren bidez identifikatu behar izatea ere ez da nahitaezkoa izango.

Aduanako eragiketak egiten badituzte (inportazioak edo esportazioak), EORI zenbakia izan beharko dute. EORI zenbakiari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, ikus esteka hau: Qué es el número EORI.

OHARRA: Erresuma Batutik Espainiarako salgai-garraioa 2021-01-01 baino lehen hasi bazen eta helmugara data horren ondoren iristen bada, salgaiak aduanan aurkeztuko dira, baina inportazio gisa beharrean Europar Batasunaren barruko erosketa gisa tributatuz, eta dagokion 349 ereduan sartu beharko da. Garraio-agirien bidez garraioa 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi dela frogatzeko eskatu ahal izango diote aduanako agintariek inportatzaileari.

Azken berriak