Autonomoek eta enpresa txikiek nahitaez bete behar dute Datuak Babesteko Legea?

Datu pertsonalak erabili eta tratatzeko orduan babesa eskaintzea xede duen araudia indarrean da duela urte batzuk, eta nahitaez bete beharrekoa da. Hala ere, langile autonomo eta enpresa txiki eta ertain askorentzat nahiko ezezaguna da oraindik.

Sarritan jasotzen dugu galdera hori gure CONSULTING – PRO zerbitzuan, LABORAL KUTXAk autonomoei eta enpresa txikiei eskaintzen dien honetan

15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa (aurrerantzean DBL), indarrean sartu zenetik, datu pertsonalak bildu eta erabiltzen dituzten enpresa eta erakunde guztiek nahitaez egokitu behar dute beren jarduna aipatutako araudiaren arabera.

Beraz, eta izenburuko galderari baiezkoa erantzunez, DBL bete beharrean dira beren jarduera medio datu pertsonalak dituzten eta darabiltzaten enpresa eta erakundeak, tamaina guztietakoak.

Esaterako, gure negozioan edo merkataritza-establezimenduan gure bezeroen izena eta abizenak jasotzen baditugu, helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia eskatzen badiegu… datu pertsonalak erabiltzen ari gara, eta beraz, DBL legeak finkatu dituen eginbeharrak nahitaez bete behar ditugu.

Legea ez betetzeak zigorra dakar: enpresa edo erakunde arau-hausleak zehapen ekonomiko esanguratsua jaso dezake, 900 eta 600.000 euro bitartekoa, arau-haustearen larritasun mailaren arabera.

Enpresen betebeharrak

Datu pertsonalak erabiltzen dituzten autonomoek eta enpresek betebehar jakin batzuk dituzte,  besteak beste, honako hauek:

  • Fitxategiak erregistratzea. Fitxategien berri eman behar dute Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean, bertan jasota gera daitezen.
  • Datu pertsonalak erabiltzeko baimena eskuratu behar dute datuon titularren edo legezko ordezkariaren aldetik.
  • Informatzeko betebeharra: Datu pertsonalak jasotzean, datuon erabileraren xedearen berri eman behar diete titularrei.
  • Datu pertsonalak, jasotze-xedearen arabera erabili behar dituzte.
  • Sekretu eta segurtasunerako eginbeharrak betetzen direla bermatu behar dute.
  • Datuak ez erabiltzeko, ikusteko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak eman eta bermatu behar dituzte.
  • Gure enpresari zerbitzua eskaintzen dioten hirugarrenekiko harremanetan, datu pertsonalak tartean badira, DBL betetzen dela ziurtatu behar dugu (adibidez, gure negozioko nominak eta zergak kudeatzen dituen aholkularitza-enpresarekiko harremanetan).
  • Erakundean erabiltzen diren segurtasun-neurriak jaso eta azalduko dituen segurtasun-dokumentua garatu, egunean izan eta erabili behar dute.
  • Dagokionean, aplikagarria zaien sektoreko legedia bete behar dute.

Gai horien guztien inguruko mintegia eskainiko dugu datorren urrian, doakoa LABORAL KUTXAren PRO bezero guztientzat. Autonomoek eta enpresa txikiek beren erakundean DBL aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi aztertuko ditugu bertan, modu praktikoan, adibidez

Grabazio-kamerak eta DBLOa: Instalatu ahal dute saltokiek eta tabernek kamerarik establezimenduaren barruan?

Azken garai honetan, gero eta kamera gehiago ikus daitezke merkataritza-establezimendu eta ostalaritza-negozio askotan, lokalaren barruan eta kanpoan irudiak hartzeko.

Gai horrek sorrarazten dituen galdera eta zalantza ugarietako bat kamera horien legezkotasuna da; hain zuzen ere, ea Datu Pertsonalak Babesteko Legeak (DBLOak)  horrelako kameren erabilera debekatzen edo mugatzen duen.

Hasiera batean, merkataritza-negozio edo -establezimenduetan kamerak jartzea ez da legez kontrakoa, betiere dagokion legeria betetzen bada.

Gai horri eta DBLOaren beste alderdi interesgarri batzuei buruzko doako mintegi bat egingo da LABORAL KUTXAko bezeroentzat, 2016ko urriaren 3tik 6ra bitartean. Aurrekoetan bezala, mintegia Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango da.

[SAKATU HEMEN ARTIKULU GUZTIAK IKUSTEKO]

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....