2020rako berritasunak autonomoentzat eta ETE-entzat

2020 urte honek berritasunak dakartza autonomoen eta ETE-en kolektiboarentzat. Gogora ekarri behar dugu iaz onartu zela kotizazioek estaldura sozial handiagoa ekartzea langile autonomoentzat, eta, aldi berean, kotizazio-oinarria handitzea.

2020 Norberaren kontura aritzen direnek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioa (Langile Autonomoen Araubide Berezia – LAAB)

2020ko autonomo-kuota

2018aren amaieran, artean 2019rako Aurrekontu Orokorrak onartu gabe zeudela, autonomoentzako gutxieneko kotizazio-oinarria % 1,25 handitzea eta % 30,3ko kotizazio-tasa onartu zituen gobernuak 2020rako.

Hartara, autonomoentzako gutxieneko kotizazio-oinarria aurten 2019. urteko 944,40 euroko bera bada ere (ikusteko dago oraindik igoerarik izango den ala ez, LGSaren gorakadaren edo Aurrekontu Orokorrak onartzearen eraginez), kotizazio-tasa berria aplikatuta, hilean ia 3 euro igoko da autonomoen kuota. Hala, kuota hori hilean 286,15 eurokoa izango da 2020an.

Hona hemen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharreko kotizazio-tasak:

Kontingentzia arrunten tasa % 28,30
Kontingentzia profesionalen tasa % 1,10
Jardunari uztearen tasa % 0,80
Lanbide-prestakuntzaren tasa % 0,10

Gogoan izan behar dugu, estaldura sozial berriei esker, autonomoak honako eskubide hauek dituela 2019az geroztik:

  • Laneko istripuagatiko edo lanbide-gaixotasunagatiko prestazioa kobratuko du, baja hartzen duen egun beretik aurrera.
  • Autonomoen kuota ordaintzeari utziko dio aldi baterako ezintasunagatiko bajaren bigarren hilabetetik alta hartzen duen unera arte.
  • Etengabeko prestakuntza hobariduna erabili ahal izango du, Lanbide Prestakuntzarako Estatu Fundazioaren bidez (prozedura arautzeko dago oraindik).
  • Jarduera uzteagatiko prestazioa hobetu egingo da, 12 hilabetetik 24 hilabetera luzatuko da eta.
Autonomoen kotizazioaren mugak, adinaren arabera

Langile autonomoaren adinaren arabera, kotizazio-oinarria aukeratzeko mugak daude. Gaur egun, honako hauek dira muga nagusiak, kontuan izanda bat datozela 2019rako ezarritakoekin, oraindik eguneratzerik ez baita egin aurten:

Gutxieneko oinarria
(euro hileko)
944,40 € hilean
Gehieneko oinarria
(euro hileko)
4.070,10 € hilean
47 urtetik beherako langileak, 2019ko urtarrilaren 1ean 2019-01-01ean eta egun horretatik aurrera 47 urte baino gutxiago zituzten langileek gutxieneko eta gehieneko oinarrien artean aukeratu ahal izango dute.

Era berean, oinarria finkatzeko aukera izango dute data horretan 47 urte zituzten langile autonomoek, baldin eta 2019ko abenduan hilean 2.052,00 €-ko edo gehiagoko kotizazio-oinarria izan badute edo Araubide Berezi horretan data horretatik aurrera eman badute izena.

2019-01-01ean eta hortik aurrera 47 urte zituzten langile autonomoei dagokienez, beraien kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurokoa baino txikiagoa izan bada, ezin izango dute kopuru hori baino zenbateko handiagorik aukeratu, salbu eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen erabiltzen badute aukera hori. Horrela eginez gero, urte horretako uztailaren 1etik aurrera jarriko da aukeraketa indarrean.

47 urteko langileak, 2019ko urtarrilaren 1ean 2019-01-01ean eta hortik aurrera 48 urte edo gehiago beteak zituzten langile autonomoek hilean 1.018,50 eta 2.077,80 euro bitarteko kotizazio-oinarria izango dute.

Ordaindutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi haren % 7ko kotizazio-oinarria izango dute, betiere gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.

48 urteko edo gehiagoko langileak, 2019ko urtarrilaren 1ean 2019-01-01ean 48 edo 49 urte zituzten langile autonomoek, berriz, egiaztatutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, aukera izango dute hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi % 7ko kotizazio-oinarria hartzeko, betiere, gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.
48 urteko edo hortik gorako langile autonomoak, baldin eta 50 urte bete aurretik 5 urte edo gehiago kotizatu badute Azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurokoa edo txikiagoa izan bada, hilean 944,40 eta 2.077,80 euro bitarteko kotizazio-oinarria ordaindu beharko dute.

Ordaindutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi haren % 7ko kotizazio-oinarria izango dute, betiere gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.

48 edo 49 urteko langileak 2011. urtean 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, hori barne, 2011ko urtarrilaren 1ean 48 edo 49 urte zituzten langile autonomoek, hilean 2.052,00 euroko kotizazio-oinarria aukeratu bazuten, aukera izango dute hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi % 7ko kotizazio-oinarria hartzeko (4.070,10 euro hilean).
Autonomoen kotizazio-tasen igoera 2021ean

2020ko hazkundeak datorren urtean ere jarraituko du. Hala, kotizazio-tasa 2020ko % 30,3tik % 30,6ra igoko da 2021ean.

Sozietate-bazkide diren autonomoen kuota 2020an

Sozietate-bazkide diren langile autonomoek edo aurreko ekitaldi ekonomikoan 10 langile edo gehiago enplegatu dituztenek kotizazio-oinarri handiagoa dute legez. Ondorioz, haien hileko kuota ere handiagoa da, ezinbestez.

Ildo beretik eta irizpide berari jarraikiz, sozietate-bazkide den autonomoaren kotizazioa igo egingo da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gutxieneko oinarria, oraingoz, 1.214,08 euroan mantentzen da; horrenbestez, sozietate-bazkidea den autonomoaren gutxieneko kuota 367,84 eurokoa da.

Tarifa finkoa: berdin jarraitzen du, oraingoz.

Lehen aipatutako balizko aldaketak egiten ez diren bitartean, 2020ko urtarrilaren 1ean gutxieneko kotizazio-oinarria aukeratu duten autonomo berrien kasuan, alta eman eta lehenengo 12 hilabeteetan 60 euroko kuota bakarra ordainduko dute hilean, kontingentzia arruntak nahiz kontingentzia profesionalak hartuko dituena.

Laneko kontziliazioaren alorrean, gainera, tarifa finkoak berritasun handia ekarri zuen iaz. Hala, emakumezko langile autonomoek urtebeteko tarifa finkoa erabili ahal izango dute amatasun-baja hartu eta hurrengo 2 urteetan, baina aurretiaz jarduera utzi gabe, orain arte eskatzen zen bezala.

2. Inoren konturako Gizarte Segurantzako kotizazioa (Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra – GSAO)

Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) igo egin da

Gobernuak eta enpresarien ordezkaritzak hala hitzartuta, 2020an lanbide arteko gutxieneko soldata 950 eurokoa izango da; hau da, 2019an baino % 5,5 handiagoa (900 eurokoa izan da 2019an).

Hazkunde horrek Araubide Orokorreko langileen gutxieneko kotizazio-oinarriari eragiten dio, eta, beraz, 2019an 1.050 eurokoa izatetik 2020an 1.108 eurokoa izatera igaroko da. Hazkunde horrek eragin zuzena izango du soldatako langileak kontratatuta dituzten autonomo eta ETE-etan, baldin eta langileok 950 eurotik beherako soldata badute.

Hileko 1.108 euro horiek izango dira, ziur aski, 4tik (titulurik gabeko laguntzaileak) 10era (peoiak) bitarteko kotizazio-taldeen gutxieneko oinarria, baita 11. taldearena ere (18 urtetik beherako langileak, edozein dela ere haien lanbide-kategoria), baldin eta «haien oinarria bat badator LGSarekin, edo LGStik gertuko tarte batean badago», gobernuak aurkeztutako memoriaren testuak dioenez.

Lehen hiru kotizazio-talde nagusien gutxieneko oinarriak LGSa baino handiagoak dira, baina, legearen arabera, LGSaren ehuneko berean handitu behar dute. Horrela, 3. taldearen (administrazio-buruak eta lantegi-buruak) gutxieneko oinarriak 1.057,80 eurotik 1.116 eurora igoko dira hilean; 2. taldearenak (ingeniariak, teknikariak, perituak eta laguntzaile tituludunak), egungo 1.215,90 eurotik 1.282,7 eurora; eta 1. taldearenak (ingeniariak, lizentziadunak eta Langileen Estatutuaren 1.3.c. artikuluan ez dagoen goi-zuzendaritzako pertsonala) 1.466,50 eurotik 1.547 eurora hilean.

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko kotizazio-tasek ez dute aldaketarik izango 2020an, aurreikuspenen arabera.

KOTIZAZIO-TASAK (%)
KONTINGENTZIAK ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
Arruntak 23,60 4,70 28,30
Ezinbesteko kasuetako aparteko orduak 12,00 2,00 14,00
Gainerako aparteko orduak 23,60 4,70 28,30

 

LANGABEZIA ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
Tasa orokorra 5,50 1,55 7,05
Aldi jakin baterako arduraldi osoko kontratua 6,70 1,60 8,30
Aldi jakin baterako lanaldi partzialeko kontratua 6,70 1,60 8,30

 

ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
FOGASA 0,20 0,20

 

ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
LANBIDE-PRESTAKUNTZA 0,60 0,10 0,70

3. Zerga-sistema

Ticket Bai sistemaren eta PFEZren erreformaren zain, eta berritasuna izatera iritsi gabe (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 2018an erreformatu baitzen sozietateen gaineko zerga), komenigarria da zerga-sisteman egindako aldaketarik handienak, mikroenpresei (<2 milioiko fakturazioa edo aktiboa eta <10 enplegatu) eragiten dietenak, gogoraraztea. 2020rako finkatuta daude jada aldaketa horiek.

Interes-tasa nominalak murriztu egin dira

Tasak pixkanaka gutxi dira, 2 ekitalditan zehar (2018an eta 2019an)

Ekitaldia 2017 2018 2019 eta hurrengoak
Tasa orokorra % 28 % 26 % 24
Enpresa txikiak % 24 % 22 % 20
Mikroenpresak (*) % 19,2 % 18,7 % 18

(*) Enpresa txikiek dutenaren pareko tasa den arren, tasa efektiboa kalkulatzeko, zerga-oinarriari % 15eko zerga-konpentsazioa kendu behar zaio (% 20koa 2017an) eta % 15ekoa 2019an (% 24 x 0,8 = % 19,2 2017an, % 22 x 0,85 = % 18,7 2018an eta % 20 x 0,9 = % 18 2019an).

Zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko muga

Aurreko urteetako galerak eta aplikatu gabeko kenkariak hurrengo urteetan konpentsatzeko edo aplikatzeko aukera egongo da (kasuaren arabera). Oro har, zerga-oinarri negatiboak sortu eta hurrengo 30 urteetan konpentsatu ahal izango dira, aldiko zerga-oinarri positiboaren % 50eko mugarekin. Muga hori handiagoa izango da, ordea, mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat: % 70ekoa, zehazki.

Horrek esan nahi du aurreko urteetan galera metatuak eduki arren, enpresak ekitaldi batean irabaziak lortzen baditu zergak ordaindu beharko dituela, ezin izango baititu aurreko urteetako galera guztiak konpentsatu.

4. Beste aldaketa eta berritasun posible batzuk

Dagoeneko onartutako eta aurreikusitako erabakiez gain, badira gauzatu litezkeen beste aldaketa eta berritasun batzuk; nabarmentzekoak dira:

Benetako diru-sarreren arabera kotizatzeko sistema

Gobernuak iragarritakoari erreparatuta, LAABeko gizarte-kotizazioei buruz aurretiaz aipatu ditugunak behin-behineko neurriak dira, benetako diru-sarreren arabera kotizatzeko sistema ezartzen den bitartean. Lau tarteren arabera ordaintzea planteatzen da, irabazi garbiaren arabera, eta lanbide-arteko gutxieneko soldatatik beherako diru-sarrerak dituzten langile autonomoak izango dira onuradun nagusiak, gaur egungoa baino kotizazio txikiagoa izango dutelako.

Iruzurraren aurkako lege-aurreproiektua eta eskudirutan egindako ordainketak mugatzea

Duela bi urte tramitatzen hasi zen etorkizuneko araudi horrek autonomoen eta enpresa txikien gestioari eragiten dioten zenbait puntu jasotzen ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da profesionalen artean eskudirutan gehienez ordain daitekeen zenbatekoaren muga murrizteko erabakia: zehazki, gaur egun 2.500 eurokoa den muga hori 1.000 eurora murriztuko du. Halere, neurri hori ez da oraindik indarrean jarri.

Hiru hilabeteko baja autonomoentzat

2020an aita diren autonomoek 12 asterainoko baimenaz gozatu ahalko dute. Haurren adopzioaren eta harreraren kasuetan ere aplikagarri da baimen hori. Martxoan onartu zen neurri hori, Laneko Berdintasunerako Legegintzako Errege Dekretuaren bidez, eta urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean.

Araudiaren helburua: amek gaur egun dituzten prestazioak (16 asteko baimena) aitek ere eskura izatea. Helburu hori 2021erako lortzea espero da. Oraingoz, urte honetan zehar aita diren autonomoek lau aste gehiago hartu ahal izango dituzte. Hortaz, dagoeneko hiru hilabete irauten du aitatasun-baimenak.

Azken berriak