2019rako berritasunak autonomoentzat eta ETE-entzat

2019 urtean autonomoen eta ETE-en kolektiboarentzako berritasun garrantzitsuak heldu dira, batez ere LAABerako kotizazioaren harira. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, kotizazioek estaldura sozial handiagoa ekarriko dute langile autonomoentzat; baina, aldi berean, kotizazio-oinarria ere handitu egingo da.

1. Norberaren kontura aritzen direnek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioa (Langile Autonomoen Araubide Berezia – LAAB)

2019ko autonomo-kuota

2018aren amaieran, artean 2019rako Aurrekontu Orokorrak onartu gabe zeudela, autonomoentzako gutxieneko kotizazio-oinarria % 1,25 handitzea eta estaldura sozial handiagoak biltzen dituen % 30ko kotizazio-tasa onartu zituen gobernuak.

Hartara, 2018an 932,70 eurokoa izatetik 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera 944,40 eurokoa izatera igaroko da autonomoarentzako gutxieneko kotizazio-oinarria. Kotizazio-tasa berriak aplikatuta, hilean ia 5 euroko igoera bateratua ekarriko dute guztira; ondorioz, autonomoen kuota hilean 283,3 eurokoa izango da 2019an.

Kotizazio-oinarriak igotzearekin batera, kotizazio-tasa ere % 29,8tik % 30era igoko da, horren baitan sartuta kontingentzia profesionaletarako prestazioa, jarduera amaitzeagatiko prestazioa eta prestakuntzagatiko prestazioa (kontingentzia arrunten artean sartu baita, orain arte aurreneko biak zirelako autonomoak nahitaez kotizatu beharreko prestazioak).

Hona hemen 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharreko kotizazio-tasak:

Kontingentzia arrunten tasa % 28,30
Kontingentzia profesionalen tasa % 0,90
Jardunari uztearen tasa % 0,70
Lanbide-prestakuntzaren tasa % 0,10

Kotizazio horiek aintzat hartuta, estaldura sozial berriei esker, langileak honako hauek izango ditu babestuta:

  • Laneko istripuagatiko edo lanbide-gaixotasunagatiko prestazioa kobratuko du, baja hartzen duen egun beretik aurrera.
  • Autonomoen kuota ordaintzeari utziko dio aldi baterako ezintasunagatiko bajaren bigarren hilabetetik alta hartzen duen unera arte.
  • Etengabeko prestakuntza hobariduna erabili ahal izango du, Lanbide Prestakuntzarako Estatu Fundazioaren bidez (prozedura arautzeko dago oraindik).
  • Jarduera uzteagatiko prestazioa hobetu egingo da, 12 hilabetetik 24 hilabetera luzatuko da eta.
Autonomoen kotizazioaren mugak, adinaren arabera.

Langile autonomoaren adinaren arabera, kotizazio-oinarria aukeratzeko mugak daude. Hona hemen muga nagusiak:

Gutxieneko oinarria
(euro hileko)
944,40 € hilean
Gehieneko oinarria
(euro hileko)
4.070,10 € hilean
47 urte edo gutxiago dituzten autonomoentzako kotizazio-oinarria 2019-01-01ean eta egun horretatik aurrera 47 urte baino gutxiago dituzten langileek gutxieneko eta gehieneko oinarrien artean aukeratu ahal izango dute.

Era berean, oinarria finkatzeko aukera izango dute data horretan 47 urte dituzten langile autonomoek, baldin eta 2018ko abenduan hilean 2.052,00 €-ko edo gehiagoko kotizazio-oinarria izan badute edo Araubide Berezi horretan data horretatik aurrera eman badute izena.

2019-01-01ean eta hortik aurrera 47 urte dituzten langile autonomoei dagokienez, beraien kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurokoa baino txikiagoa izan bada, ezin izango dute kopuru hori baino zenbateko handiagorik aukeratu, salbu eta 2019ko ekainaren 30a baino lehen erabiltzen badute aukera hori. Horrela eginez gero, urte horretako uztailaren 1etik aurrera jarriko da aukeraketa indarrean.

48 urte edo gehiago dituzten autonomoentzako kotizazio-oinarria 2019-01-01ean eta hortik aurrera 48 urte edo gehiago beteak dituzten langile autonomoek hilean 1.018,50 eta 2.077,80 euro bitarteko kotizazio-oinarria izango dute.

Ordaindutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi haren % 7ko kotizazio-oinarria izango dute, betiere gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.

48 edo 49 urte dituzten autonomoentzako kotizazio-oinarria 2019-01-01ean 48 edo 49 urte dituzten langile autonomoek, berriz, egiaztatutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, aukera izango dute hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi % 7ko kotizazio-oinarria hartzeko, betiere gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.
48 urteko edo hortik gorako langile autonomoentzako kotizazio-oinarria, baldin eta 50 urte bete aurretik 5 urtez edo gehiagoz kotizatu badute Azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurokoa edo txikiagoa izan bada, hilean 944,40 eta 2.077,80 euro bitarteko kotizazio-oinarria ordaindu beharko dute.

Ordaindutako azken kotizazio-oinarria hilean 2.052,00 eurotik gorakoa izan bada, hilean gutxienez 944,40 euroko kotizazio-oinarria eta gehienez aurretik ordaintzen zutena gehi haren % 7ko kotizazio-oinarria izango dute, betiere gehieneko kotizazio-oinarria izanik muga.

Autonomoen kotizazio-tasen igoera 2021era arte

2019ko hazkundeak datozen urteetan ere jarraituko du. Hala, apurka-apurka kotizazio-tasa handitu egingo da, Kotizazio-tasa % 30,3raino igoko da 2020an eta % 30,6raino 2021ean.

Sozietate-bazkide diren autonomoen kuota 2019an

Sozietate-bazkide diren autonomoen kotizazioak ere egingo du gora, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gutxieneko kotizazio-oinarria 1.214,08 eurokoa izango da, eta, beraz, hilean 7,22 euro eta urtean 86,64 euro igoko da autonomo-kuota. Horiek horrela, hilean 346,22 euroko kuota ordaindu beharko du sozietate-bazkidea den autonomoak.

Tarifa finkoa: iraun egingo du, baina garestiagoa izango da

2018ko abenduaren 31n tarifa finkoa aplikatzen zuten norberaren konturako langileek data horretatik aurrera nahitaez ordaindu beharko dute kontingentzia profesionaletarako prestazioagatik, baina ez jarduera uzteagatiko prestazioagatik eta lanbide-prestakuntzarako prestazioagatik.

Dena dela, 2018ko abenduaren 31n jarduera uzteagatiko estaldura ordaintzen zuten langileek eutsi egingo diote estaldura horri. Hori egiten badute, ordea, nahitaez ordaindu beharko dute lanbide-prestakuntzarako prestazioari dagokion zatia ere.

2019ko urtarrilaren 1ean gutxieneko kotizazio-oinarria aukeratu duten autonomo berrien kasuan, alta eman eta lehenengo 12 hilabeteetan 60 euroko kuota bakarra ordainduko dute hilean, kontingentzia arruntak nahiz kontingentzia profesionalak hartuko dituena.

Laneko kontziliazioaren alorrean, gainera, tarifa finkoak berritasun handia dakar. Emakumezko langile autonomoek urtebeteko tarifa finkoa erabili ahal izango dute amatasun-baja hartu eta hurrengo 2 urteetan, baina aurretiaz jarduera utzi gabe, orain arte eskatzen zen bezala.

2. Inoren konturako Gizarte Segurantzako kotizazioa (Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra – GSAO)

Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) igo egingo da

Gobernuaren erabakiz, 2019an lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurokoa izango da; hau da, 2018an baino % 22 handiagoa (735,90 eurokoa izan da 2018an).

Hazkunde horrek Araubide Orokorreko langileen gutxieneko kotizazio-oinarriari eragiten dio, eta, beraz, 2018an 856,60 euro ordaintzetik 2019an 1.050 euro ordaintzera igaroko dira. Hazkunde horrek eragin zuzena izango du soldatako langileak kontratatuta dituzten autonomo eta ETE-etan, baldin eta langileok 900 eurotik beherako soldata badute.

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko kotizazio-tasek ez dute aldaketarik izango 2019an

KOTIZAZIO-TASAK (%)
KONTINGENTZIAK ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
Arruntak 23,60 4,70 28,30
Ezinbesteko kasuetako aparteko orduak 12,00 2,00 14,00
Gainerako aparteko orduak 23,60 4,70 28,30

 

LANGABEZIA ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
Tasa orokorra 5,50 1,55 7,05
Aldi jakin baterako arduraldi osoko kontratua 6,70 1,60 8,30
Aldi jakin baterako lanaldi partzialeko kontratua 6,70 1,60 8,30

 

ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
FOGASA 0,20 0,20

 

ENPRESAK LANGILEEK GUZTIRA
LANBIDE-PRESTAKUNTZA 0,60 0,10 0,70

3. Zerga-sistema

PFEZren erreformaren zain, eta berritasuna izatera iritsi gabe (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 2018an erreformatu baitzen sozietateen gaineko zerga), komenigarria da zerga-sisteman egindako aldaketarik handienak, mikroenpresei —<2 milioiko fakturazioa edo aktiboa eta <10 enplegatu— eragiten dietenak gogoraraztea. Hain zuzen, 2018ko abenduan egindako «Ulertu ordaintzen dituzun zergak» jardunaldietan landu genituen aldaketa horiek.

Interes-tasa nominalak murriztu egin dira

Tasak pixkanaka gutxi dira, 2 ekitalditan zehar (2018an eta 2019an)

Ekitaldia 2017 2018 2019 eta hurrengoak
Tasa orokorra % 28 % 26 % 24
Enpresa txikiak % 24 % 22 % 20
Mikroenpresak (*) % 19,2 % 18,7 % 18

(*) Enpresa txikiek dutenaren pareko tasa den arren, tasa efektiboa kalkulatzeko, zerga-oinarriari % 15eko zerga-konpentsazioa kendu behar zaio (% 20koa 2017an) eta % 15ekoa 2019an (% 24 x 0,8 = % 19,2 2017an, % 22 x 0,85 = % 18,7 2018an eta % 20 x 0,9 = % 18 2019an).

Zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko muga

Aurreko urteetako galerak eta aplikatu gabeko kenkariak hurrengo urteetan konpentsatzeko edo aplikatzeko aukera egongo da (kasuaren arabera). Oro har, zerga-oinarri negatiboak sortu eta hurrengo 30 urteetan konpentsatu ahal izango dira, aldiko zerga-oinarri positiboaren % 50eko mugarekin. Muga hori handiagoa izango da, ordea, mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat: % 70ekoa, zehazki.

Horrek esan nahi du aurreko urteetan galera metatuak eduki arren, enpresak ekitaldi batean irabaziak lortzen baditu zergak ordaindu beharko dituela, ezin izango baititu aurreko urteetako galera guztiak konpentsatu.

4. Beste aldaketa eta berritasun posible batzuk

Dagoeneko onartutako erabakiez gain, badira gauza litezkeen beste aldaketa eta berritasun batzuk; nabarmentzekoak dira:

Benetako diru-sarreren arabera kotizatzeko sistema

LAABeko gizarte-kotizazioei buruz aurretiaz aipatu ditugunak behin-behineko neurriak dira, benetako diru-sarreren arabera kotizatzeko sistema ezartzen den bitartean. Lau tarteren arabera ordaintzea planteatzen da, irabazi garbiaren arabera, eta lanbide-arteko gutxieneko soldatatik beherako diru-sarrerak dituzten langile autonomoak izango dira onuradun nagusiak, gaur egungoa baino kotizazio txikiagoa izango dutelako.

Iruzurraren aurkako lege-aurreproiektua eta eskudirutan egindako ordainketak mugatzea

Joan den 2018an lehen tramitazioan abian jarri zen etorkizuneko araudi horrek autonomoen eta enpresa txikien gestioari eragiten dieten zenbait puntu jasotzen ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da profesionalen artean eskudirutan gehienez ordain daitekeen zenbatekoaren muga murrizteko erabakia: zehazki, gaur egun 2.500 eurokoa den muga hori 1.000 eurora murriztuko du.

Aitatasun- eta amatasun-baimena parekatzea

2019ko aurrekontuek aitatasun-baimena luzatzea jasotzen dute, gaur egungo 5 asteetatik 8 astera. Helburua: datozen urteetan amatasun- eta aitatasun-baimenak apurka-apurka parekatzen joatea. Neurri horren arabera, 2020an 12 astera luzatuko da eta 2021ean, 16ra. Baimena besterenezina izango da eta % 100ean ordainduko da.

Ekintzaileari laguntzeko kontratua desagertzeko aukera

Gobernua eta sindikatuak negoziatzen ari diren lan-erreformaren testuinguruan, kontratazioari laguntzeko modalitate hori indargabetzeko asmoa duela iragarri du Lan Ministerioak.

Kontratu horrek lehen urtean langilea kosturik gabe kaleratzeko aukera ematen du, eta, Gobernuaren ustean, ez du balio mugagabeko kontratuak sustatzeko. Kontratatzaileari laguntzak eta hobariak dakarzkion kontratu hori indarrean sartzeko, ezinbestekoa da % 15eko edo gehiagoko langabezia-tasa egotea eta 50 langile baino gutxiagoko ETE-ek baino ezin dute erabili, baldin eta 30 urtetik beherako eta 45 urtetik gorako langileei egiten badiete kontratua.

Lan-orduak berriro ere erregistratuko dira

Lan-erreformaren testuinguruan, halaber, lan-jardunaldiaren erregistroa berriro ere abian jartzea planteatzen du gobernuak. Izan ere Lan Ikuskaritzatik kendu zuten, 2017ko apirilean Auzitegi Gorenak lanaldi osoko langileentzat ez zela beharrezkoa erabaki ondoren. Eutsi egiten zaio, ordea, aparteko orduak erregistratu eta kontrolatzeko.

Aldi baterako kontratuak zigortu egingo dira

Gobernuak gehiegizko aldi baterako kontratuak zigortu nahi ditu, eta, horretarako, gaur egungo enpresak kontingentzia arruntengatik ordaintzen duen % 36ko kuota areago kargatu eta % 40ra igo nahi du 5 egunetik beherako kontratuetan.

Datuak Babesteko Lege berria (DBLO-EDB)

Datuak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoa (DBLO-EDB) 2018ko abenduan onartu bada ere, aurreikusten da araudia 2019an egokituko dela Datuak Babesteko Araudi Orokorrera.

[SAKATU HEMEN ARTIKULU GUZTIAK IKUSTEKO]

Azken berriak