2015eko Errenta Aitorpenaren gako nagusiak Euskadin: kenkari orokorrak eta murriztapenak [1]

1. Etxebizitzagatiko kenkaria 2015ean:

Alokairua:

Euskal Autonomia Erkidegoko zergadunek alokairuan ordaindutako % 20ra artekoa kendu ahal izango dute orokorrean, gehienez 1.600 euro urtean. Ehuneko hori % 25era igoko da eta muga 2.000 eurokoa izango da 30 urtetik beherakoen eta familia ugarien kasuetan.

Gainera, Araban eta Bizkaian % 25 hori aplikagarria izango da epailearen erabakiz familia-etxebizitzaren alokairua zergadunak berak bakarrik ordaindu behar badu. Betebehar hori bi zergadunei badagokie, kenkaria bien artean hainbanatuko da. Era berean, Araban % 25eko tasa aplikatuko zaie ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia onartuta dutenei.

Etxebizitza-kontua:

Ohiko etxebizitza erostera bideratutako zenbatekotzat joko dira: kreditu-erakundeetan beste edozein ezarpenetatik bereizitako kontuetan sartutako zenbatekoak, betiere, kenkarirako eskubidea sorrarazi duten zenbateko horiek ohiko etxebizitza erostera edo birgaitzera bideratu badira kontuaren irekitze-datatik aurrera, finkaturiko epean (6 urtekoa, luzaezina).

  • Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariaren zenbatekoa:

Zergadunek, ohiko etxebizitza erosten (edo pareko kontzeptuetan) zergaldian inbertitutako zenbatekoen % 18ko kenkaria izango dute; erosketaren ondorioz sortutako gastuak, zergadunak bere gain hartutakoak, ere sartzen dira zenbateko horietan. Era berean, ohiko etxebizitza erosteko (edo pareko kontzeptuetarako) besteren kapitalak erabiltzeagatik zergaldian zehar ordaindutako interesen % 18ko kenkaria izango dute; besteren finantzaketaren ondorioz sortutako gastuak, zergadunak bere gain hartutakoak, ere sartzen dira zenbateko horretan.

Etxebizitza-kontuetan sartutako zenbatekoen kasuan izan ezik (horietan tasa beti izango da % 18koa), kenkaria % 23koa da 30 urtetik beherako zergadunentzat eta familia ugariaren titularrak direnentzat.

  • Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariaren mugak:

Urteko gehienezko kenkaria 1.530 euro izango dira (8.500 euroko amortizazio eta interesak). Nolanahi ere, 30 urtetik beherakoentzat eta familia ugariaren titularrentzat, urteko gehienezko kenkaria 1.955 eurokoa izango da, etxebizitza-kontuan sartutako zenbatekoen kasuan izan ezik, horietan, 1.530 eurokoa izango baita. Baterako zerga-ordainketa egiten dutenen kasu jakin batzuetan bikoiztu egingo da urteko gehienezko kenkaria, familia-unitateko kideen kopurua edozein dela.

  • Zerga-kreditua:

Ohiko etxebizitza erosteagatik, bere kontura joan diren erosketaren ondoriozko gastuak barne, eta ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatiko ordaindutako interesengatik, bere kontura joan diren besteren finantzaketaren ondoriozko gastuak barne, zergadun bakoitzak zergaldi jarraituetan zehar egindako kenkarien batura ez da 36.000 euro baino gehiagokoa izango.

2. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei (BGAE) egindako ekarpenen mugak:

2014ko ekitalditik indarrean denez, gehienez 5.000 €-ko kenkaria egingo da ekarpen propioengatik (lehen 6.000 €), eta 8.000 €-koa enpresa-kontribuzioen kontura; biek batera ezingo dute gainditu 12.000 €-ko zenbatekoa.

Halaber, bertan behera gelditu da 52 urtetik gorakoentzako ekarpen eta kontribuzio gehituen erregimena, eta zergaduna erretiro-adinera iristen denetik aurrera egindako ekarpenek ez dute murriztapenik eragingo.

Ezkontidearen edo izatezko bikotearen aldeko ekarpenei dagokienez, urteko 2.400 €-ko muga ezarri da, betiere ezkontidearen edo izatezko bikotearen diru-sarrerak urteko 8.000 €-tik beherakoak badira.

Ekarpenek mugak gainditzen badituzte edo Zerga-oinarria nahikoa ez bada, kenkariak hurrengo bost ekitaldietan aplikatu ahal izango dira aipatutako kasuetan.

3. Familia-kenkari nagusiak 2015ean:

Kuota orokorrean gutxitzea:

Zergadun orok du eskubidea kuota orokorrean 1.389 €-tan gutxitzeko, baina ezin da inoiz kuota negatiboa izan.

Ondorengoak:

Lehen seme-alabagatiko kenkaria 585 €-koa izango da, bigarrenari 724 €-ko kenkaria dagokio, hirugarrenari 1.223 €-koa, laugarrenari 1.445 €-koa eta bosgarren ondorengoak eta hurrengoek 1.888 €-ko kenkaria izango dute. Kenkari hori bi gurasoei aplikatuko zaie, zati berdinetan.

Aurreko ahaideak:

Ondorengoarekin urte osoan bizi den aurreko ahaide bakoitzeko 279 €-ko kenkaria finkatu da, eta berdin hura egoitza batean bizi bada eta horren kostuen % 100 ondorengoak ordaintzen badu.

Ezgaitasuna edo mendekotasuna:

Ezgaitasun edo mendekotasun mailaren arabera, 779 € eta 1.666 € artean zergadun bakoitzeko edo berarekin bizi diren pertsona bakoitzeko, errenta-baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Adinagatik:

Adinaren eta zergadunaren zerga-oinarriaren (ZO) arabera, honako kenkari hauek izateko eskubidea dago:

  • 65 urtetik gorakoak: 334 €-ra arte, ZO<20.000 € bada Banako Aitorpenean edo ZO<35.000 € bada Baterako Aitorpenean.
  • 75 urtetik gorakoak: 612 €-ra arte, ZO<20.000 € bada Banako Aitorpenean edo ZO<35.000 € bada Baterako Aitorpenean.

4. 2015eko beste kenkari batzuk:Inbertsioa Jarduera Ekonomikoetan: [IKUSI ARTIKULUA: 2015-EKO ERRENTA-AITORPENA EUSKADIN: JARDUERA EKONOMIKOEN SUSTAPENAREKIN LOTUTAKO KENKARIAK [2]]

% 20ko kenkaria, gehienez 10.000 € eta Likidazio-oinarriaren % 10.

Dohaintzak:

Bizkaiko Foru Aldundiak egiaztatutako elkarteei eta GKEei emandako zenbatekoen % 20ko kenkaria, gehienez Likidazio-oinarriaren % 30ekoa.

Sindikatuen eta Alderdi politikoen kuotak:

Sindikatuei eta Alderdi politikoei egindako ekarpenen % 20ko kenkaria.

5. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako (BGAE) prestazioen erregimena:BGAEetako prestazioen erreskatea Lan-etekintzat hartuko da zergak ordaintzeko orduan, honako hauek kontuan hartuta:

  • Errenta gisa kobratzea: % 100eko integrazioa
  • Kapital gisa kobratzea: % 60ko integrazioa kobratutako lehen zenbatekoaren kasuan (gehienez 300.000 €), betiere 2 urte baino gehiago igaro badira lehen ekarpenetik (ezintasuna edo mendekotasuna salbu).

6. Kaleratzearen ondoriozko kalte-ordaina:

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, 2013ko abenduaren 31ra arte gauzatutako lan-harremanaren amaieragatiko kalte-ordaina ez dago zergapean, legezko mugen barruan egin bada (20 eguneko ordaina lan egindako urte bakoitzeko edo 45 / 33 egunekoa lan egindako urte bakoitzeko, kontratua amaitzearen arrazoiaren arabera). Baina kontratuaren amaiera 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatu bada, 180.000 €-ko zenbatekoa gainditzen duen kalte-ordainaren zatiari PFEZ ordaintzea dagokio.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....