AUTONOMOEN LEGE BERRIA ETA AZKEN ERABAKIEN PLANGINTZA 2017-KO PFEZ-ARI BEGIRA

Apunta zaitez

Consulting Pro zerbitzuak, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoei eta enpresa txikiei aholku ematen dienak, doako beste informazio-saio bat antolatu du, oraingoan bi gai aztertzeko, norberaren konturako langileentzat gaurkotasun eta interes handiko gaiak biak ala biak: batetik, Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Lege berriak ekarri dituen zenbait neurriri erreparatuko diete, horietako batzuk 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko baitira indarrean; bestetik, 2017ko zerga-ekitaldia ixtear den honetan, PFEZa ordaintzeko kalkulua osatzen duten alderdi nagusiak aztertuko dituzte, baita ordainketa optimizatzeko har daitezkeen neurriak ere.

Honako data hauetan egingo dute doako informazio-saioa: Abenduaren 14an, ostegunean, Donostian [PLAZA AGORTUAK]; abenduaren 18an, astelehenean, Gasteizen; abenduaren 18an, astelehenean, Bilbon; eta abenduaren 20an, asteazkenean, Iruñean.


EGUTEGIA

Donostia [PLAZA AGORTUAK]

Gasteiz

  • Data: Abenduaren 18a, astelehena
  • Ordutegia: 17:00-18:45
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

Bilbo

  • Data: Abenduaren 18a, astelehena
  • Ordutegia: 17:00-18:45
  • Lekua: [KOKALEKU BERRIA] Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza – (Gran Vía kalea, 2). Ledesma kaletik sarrera.

Iruñea

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz  edo consultas@consulting-pro.orgposta elektronikora idatziz zure datuekin.

[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]

Azken berriak