[EUSKADI] eus-COMMERCE programa

eus-COMMERCE programa integrala, pertsonalizatua eta DOAKOA da, eta txikikazko merkataritzari zuzendua dago euren salmentak biderkatu ahal izateko merkataritza elektronikoaren bitartez.

Programak ezarpen proposamen ezberdinak dauzka, merkataritza bakoitzaren beharretara eta errealitateari egokituak:

HASTAPENA

HAZKUNDEA

SENDOTZEA

E-COMMERCE EZ DAUKATEN MERKATARIENTZAT

Ezarpena oinarrizko merkataritza elektronikorako leku batean

E-COMMERCE ABIAN DUTEN MERKATARIENTZAT HOBEKUNTZAK

Merkataritza elektronikoaren optimizazioa dagoeneko merkataritza elektronikoko jarduerak burutzen dituztenentzat.

E-COMMERCE BIDE BERRIEN GARAPENA

SARE SOZIALAK: Sare sozialen bidezko marketin eta salmenta helburu duten merkatariei zuzendua.

SALMENTA KANPOKO WEBetan: web plataforma elkartuetan saltzeko ekoizkin egokia duten merkatariei zuezendua, esaterako: denda handi orokor edo espezializatuak, plataforma talde asoziatiboak edo pribatuak…

Ezarpena burutu ostean, merkatari bakoitzak kontsultak egiteko, zalantzak argitzeko eta laguntza teknikoa izateko aukera izango du.

Ezarpen osteko laguntza zerbitzua izango du lehen urratsak errazteko. Laguntza hori 6 ordutakoa izango da eta izaera ezberdinetakoa izan daiteke: prestakuntza, arazo teknikoak konpontzeko edo aholkularitza.

Nori zuzendua:

Online ingurunera biltzeko ezagutza eta azpiegitura duten txikizkako merkataritzara bideratuta dago.
Kanpo gelditzen dira zerbitzuak emateko establezimenduak (argazkilaritza, ileapaindegiak eta estetikak, bidaia agentziak, aseguruak, …) baita botika, estanko, loteria eta apostuak ere.

• Txikizkako merkatari izatea IAEn alta emana 64, 65 edo 66 idazpuruetan.
• Establezimendu fisikoa Euskadin lekutua
• Merkatarien gaitasuna*: azpiegitura egokia eta oinarrizko ezagutza informatikoak
*Gaitasuna izen-emate prozesuan egiaztatuko da

Eskatutako agiriak:

Izen-emate inprimakia egoki beteta, eta Gipuzkoako Bazkundeak egiaztatu ezin dezakeen kasuetan IAEko 64, 65 eta 66 idazpuruetan alta ziurtatzen duen agiria eskatuko da.eus-COMMERCE programa INTEGRALA, PERTSONALIZATUA eta DOAKOA da, merkataritza elektronikoa sustatu eta errazagoa egiten duena, txikizkako merkataritzan on-line bidezko salmentak ugaritzeko helburuarekin.

eus – COMMERCE – Informaziorako dokumentua 

Azken berriak