[DONOSTIA] Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan IKT-ak ezartzeko languntzak – Dendatics 2017

Saltokietan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) inplementatzeko laguntza.

Hartzailea

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak).

Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioek.

Nabarmendu beharreko bestelako ezaugarriak

1) Diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatua egotea.

2) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) gutxienez urte bete lehenagotik alta egoeran egotea, oinarri hauek argitaratzen diren egunetik zenbatuta.

Zenbatekoa gehienez

Laguntza honen gehienezko zenbatekoa 2.000 €-koa izango da.

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak eta horietako bakoitzari dagozkion gastuentzako laguntzen portzentajea hurrengoa izango da:

  1. Lehiakortasunari eta produktibitateari lotuak. %80ra arte finantzatu ahal izango dira.
  2. Merkataritza elektronikoa. %80ra arte finantzatu ahal izango da.
  3. Marketin digitala. %80ra arte finantzatu ahal izango da.
  4. Jarduerari lotuta dagoen beste edozein tresna digital edo IKT soluzioren inplementazio, eskabide-memorian definitu eta argudiatu baldin bada, eta berariaz baimendu bada laguntzaren ebazpenean. %80ra arte finantzatu ahal izango da.

Ekintza horiei dagozkien inbertsioak:

  • Ekipoa erosteko: %20ra arte finantzatu ahal izango dira, gehienez ere 300 €-tan.
  • Webgunea birdiseinatzeko: %50era arte finantzatu ahal izango dira, gehienez ere 800 €-tan.

Gastuak hautatzeko epea/ laguntza gauzatzeko epea

Oinarriak argitaratzen direnetik 2017ko azaroaren 15era bitarte.

Deialdiaren epea

Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2017ko azaroak 15).

Azken berriak