Soldata eta erretiroa % 100ean bateragarri egin nahi dituzten autonomoek inoren konturako kontratu bat egin behar dute beren jarduera-eremuan.

Gizarte Segurantzak atera berri duen irizpidearen arabera, erretiro-pentsioa % 100ean jasotzeaz gain beraren konturako jarduera bat egin nahi duen pentsiodunak formalizatu beharreko inoren konturako kontratua Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian (LAABean) alta emango liokeen jarduera batean izan beharko da.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginari jarraikiz, inoren konturako lana eta erretiro-pentsioaren % 100 bateragarri egin nahi duten langileek alta emanda egon behar dute LAABean, eta frogatu behar dute inoren konturako langile bat gutxienez kontratatu dutela. Neurri hori ez zaie aplikatuko LAABean sozietateetako aholkulari, administratzaile, bazkide edo erkide gisa agertzen diren erretiratu pentsiodunei, ez baitira enpresariak.

Senitarteko laguntzaileak

Autonomoak senitarteko laguntzaile bat kontratatzen badu bere jarduera erretiroko pentsio osoarekin bateragarri egiteko, inoren konturako langilea izan beharko du hark.

LAABean sartutako senitarteko laguntzaileak ezingo ditu, inolaz ere, inoren konturako lana eta erretiro-pentsioaren % 100 bateragarri egin; izan ere, autonomo titularrak soilik jardun dezake inoren konturako langileen enplegatzaile moduan.

Irizpide horrek aurretik zegoen beste bat aldatu du: harekin aukera zegoen Etxeko Langileen Sistema Berezian zegoen pertsona bat kontratatzeko.

Indarrean sartu den irizpide horrek, baina, ez du ekarriko dagoeneko aitortuta dauden bateragarritasunak berrikusi beharra.

Azken berriak