Langile autonomoak, Gizarte Segurantzaren DIE sisteman alta hartzera beharturik

[AKTUALIZAZIOA: IKUSI DIE SISTEMA: LANGILE AUTONOMOENTZAKO BETEBEHAR BERRIA. TRAMITEAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ EGITEKO GIDA ARTIKULUA]

2018ko apirilaren 1etik aurrera, norberaren kontuko langileak DIE sisteman (datuen igorpen elektronikoko sisteman) sartzera behartuta daude, Gizarte Segurantzaren eremuan.

Autonomoentzako betebehar berria martxoaren 1eko EES/214/2018 Aginduaren bidez xedatu zen eta 2018ko martxoaren 6ko BOEn argitaratu zen. Aipatutako lege-testuak zehazten duenez, norberaren kontuko langileak Gizarte Segurantzaren DIE sisteman sartzera behartuta egongo dira.

Besteren kontuko langilerik kontratatuta ez duten langile autonomo guztiei eragiten die neurriak. Enplegatu kontratatuak dituzten autonomoak bazeuden DIE sisteman egotera behartuta.

DIE sistema Gizarte Segurantzak eskaintzen duen zerbitzua da, eta haren xedea da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko (TGSS) informazio- eta dokumentu-truke elektronikoa ahalbidetzea, Internet bitartez. DIE sistemaren bidez, TGSSrekin harreman zuzenean egon ahal da, eta kotizazio- eta afiliazio-dokumentuak helarazi eta parte medikoak bidal daitezke.

TGSSren jakinarazpen elektronikoko sisteman sartzeko betebeharra, beranduenez, 2018ko irailaren 30a baino lehen bete beharko da.

Autonomo-talde hauek bakarrik egongo dira salbuetsita DIE sisteman izena ematetik: zezenketako profesionalak, etxeko enplegatuen sisteman sartutakoak eta itsas langileen Gizarte Segurantzako araubide bereziko autonomoak (bigarren eta hirugarren taldekoak).

Izapideari buruzko informazio guztia TGSSren egoitza elektronikoan eta Gizarte Segurantzaren webgunean aurki daiteke, baita Twitterren ere: @Info_TGSS. Gainera, Gizarte Segurantzak informaziorako telefono-zenbaki bat gaitu du: 901 50 20 50.

Azken berriak