Gobernuak Nafarroako lan autonomoari laguntzeko 2017-2020 plana onartu du

Nafarroako Lan Autonomoari buruzko 2017-2020 Plana gaur bertan onartu du Nafarroako Gobernuak bere bilkuran, Nafarroan kolektiboa ordezkatzen duten sektore arteko elkarteekin (CEAT Navarra, UPTA-Navarra, ATA Navarra eta TRADE) prozesu parte-hartzaile bat egin ondoren, Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluaren oniritziarekin, Nafarroako autonomo guztiak ordezkatzen dituen erakundeko partaidetza-organoa dena.

Lan autonomoak nabarmen laguntzen du Nafarroako ekonomian. Foru Komunitatean egiten eta onartzen den mota honetako lehen plana da. Plana egiten Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Ekonomia, Enpresa eta Lan Politikako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Nafar Lansarek ere parte hartu dute. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren beste plan estrategiko batzuekin lotuta dauden jarduerak ditu, hala nola II. Ekintzailetza Plana, txikizkako merkataritza bultzatzeko Plana edo Lan Osasuneko ekintza Plana, beraz, modu koordinatuan lan egiten da Nafarroako Gobernuaren zenbait Departamenturen artean (Eskubide Sozialak, Garapen Ekonomikoa, Ogasun eta Finantza Politika, Hezkuntza eta Osasuna).

Planaren helburu kuantifikagarriak hauek dira: urtero, 1.000 pertsonak ematea alta langile autonomoen erregistro berezian (RETA) eta beste 500 jarduneko autonomoek besteren kontura kontratatzea. Talde horrek, gaur egun, 47.000 afiliatu ditu Nafarroan eta Gizarte Segurantzako afiliatu guztien % 18 inguru ekartzen du.

Planaren helburu nagusiak

Foru Gobernuak eragiketa-plan egingarri bat diseinatu du, bilatzen den helbururako erabilgarria dena; lan autonomoaren baldintzak hobetzea eta hazten laguntza da hain zuzen. Helburua da enpresa-egitura handien eta autonomo txikien artean aurkitutako desberdintasunak gutxienera murriztea, biek baldintza-berdintasun handienean lehiatzeko merkatu orokor batean, baina baita tokiko merkatu batean ere.

Azaldutakoa eta datu estatistikoek ematen duten egoera kontuan hartuz, helburu hauek planteatzen dira Nafarroako Lan Autonomoaren Plan honetarako:

1. Lan autonomoa enplegua sortzeko formula gisa sustatzea, administrazioaren izapideak murriztuz eta autoenpleguko eta kontratazioari laguntzeko proiektu berriak agertzea sustatuz.

2. Aldeko baldintzak sortzea lan autonomoa finkatzen laguntzeko Nafarroan, taldearen behar eta eskaera nagusiak kontuan hartuz.

3. Nafarroan lan autonomoa nabarmentzea, barnean nahiz kanpoan.

Planak zortzi lerro estrategiko barne hartzen ditu:

1. Langileen eskumenak sustatzea langile autonomoen barruan.

2. Administrazio-zerbitzuen ematea hobetzea.

3. Kultura ekintzailea sustatzea.

4. Lan autonomoa finkatzea.

5. Emakume ekintzaile eta autonomoen ekintzak.

6. Lan arriskuak eta osasuna prebenitzea.

7. Gizarte babesa eta porrotaren aurrean.

8. Taldearen kokapena hobetzea.

Milioi bat gehiago laguntzen eskaerari erantzuteko.

Dokumentua gaur bertan formalki onartu bada ere, zenbait neurri dagoeneko ezarri dira. Horien artean nabarmentzen dira Nafar Lansarek langile autonomoa bultzatzeko ematen duena. Urte honetarako zuzkidura ekonomikoa milioi bat eurotan handituko da, aurreikusitako zenbatekoa bikoiztuz. Erabakiaren helburua da dagoen eskaera guztiari erantzutea. Hasierako aurrekontuarekin 423 diru-laguntza eman ahal izan dira. Zenbateko berriari esker, antzeko eskaera-kopururi erantzun ahalko zaio.

Laguntza horiek 2016an aldatu ziren zenbait nobedaderekin, Nafarroan ekintzaileen profilera egokitzeko: autonomo txikiak, oro har. Laguntza 2.000 eta 3.500 euro artekoa da, taldearen arabera (30 urtetik beherakoak, iraupen luzekoak, genero-indarkeriaren biktimak eta abar).

Nafar Lansarek landunak prestatzeko laguntzak ere eskaintzen ditu autonomoentzat, 300.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin.

Horrez gain, beste mota bateko neurrietan lan egiten ari gara, hala nola hutsik dauden lokalen base bat sortzen, bai udalarenak, bai Nasuvinsa erakundearenak, talde horren eskura jartzeko. Horrez gain, belaunaldi aldaketari laguntzeko jarduerak ezarri dira, lan bizitza, bizitza pertsonala eta familia bizitza bateratzen laguntzeko laguntzak, eta saltzaileentzako aparkatzeko baldintzak ere aztertu dira.

Bestalde, abenduaren 15ean Nafarroako lan autonomoa nabarmentzeko eguna ospatuko dela erabaki da. Ekimen honen barruan, urte honetan lehen aldiz egingo dena, 16 sari banatuko dira kategoria desberdinetan.

Saridunak Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluak hautatuko ditu, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiten duen organo arduraduna ere dena Plana indarrean dagoen bitartean.

Azken berriak